Pello Zubiria
Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.
@pellozubiria Twitterren
Atalak
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- inmaculada --> Zure bularrak ondo zaindu (2)
- Zure bularrak ondo zaindu (2) | Xehe --> Zure bularrak ondo zaindu (1)
- Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia batera sei hilabetez | Zero Zabor --> Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea
- Txingudiko pilotuen ontzia | Xehe --> Zabor-etikazko hiru lezio
- Legazpiko galdeketaren biharamunekoak | Zero Zabor --> Zabor-etikazko hiru lezio
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Abuztua 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Azaroa 2008
- Apirila 2008


Zergatik ez dakar?
Atalak: Iritzia, Kondarrak
2013ko urtarrilean Frantziak Malin eskua (gehiago) sartzea erabaki zuen egun beretan Dakar izeneko auto eta moto lasterketa burugabea ari ziren ospatzen… Argentinan. Batak eta besteak zerikusirik ez balute bezala, munduko bi muturretatik iritsitako albisteak kazetariok sailkatu genituen elkarrengandik urrun, nazioartekoetan batzuk, kirol balentrien artean besteak.
2008an gerillero islamistek egin erasoen ostean eten zuten ordurako Paristik atera ez arren artean Paris-Dakar deitzen zen karrera. Orain Argentinako baserritarren parajeak masakratzen dituzte (bidea zeharkatzen ari diren haur edo zaharrak ez direnean) mundu osotik iritsitako pijoen kotxe tuneatu, tanke gisako kamioi eta moto fantastikoek.
Paris-Dakar mitikoa… Eneko Barberenak 2004an hitzez eta Joseba Tapiak 2006 musikaz abisatua ziguten Paris-Dakar polit harekin, baina alferrik.
PARIS-DAKAR
Zergatik ez dakar Dakar Paris-Dakarrek?
Zergatik darama Paris Dakarrera?
Dakarrik ez dakar
desertuko haize lehorrik ez dakar
palmondoen fruitu gozorik ez dakar
gamelu karabana luzerik ez dakar.
Paris darama Dakarrera
Pariseko zaborra
Pariseko hautsa
Pariseko farolen argia
Europarron zilborra