Xehe
    Hasiera » Kondarrak » Kurrin Zero Zabor
    urt29 0

    Kurrin Zero Zabor

    Atalak: Kondarrak

    “Nola ikusiko zenuke herriko familiek taldeka txerri bana apadrinatzea?” galdetu zioten Alfonso del Val hondakinetan aditu ezagunari Usurbilen publikotik. 2011ko udaberria zen. Usurbil, Hernani eta Oiartzungo herriek hondakin organiko guztiak txukun biltzea lortua zuten atez ate, baina arazo handiak zeuzkaten gero haiek konpostatzeko: Gipuzkoako konpost planta bakarra zeukan Azpeitiako Lapatxen kristoren bordela zegoen, epaitegiek debekatu zioten Usurbili konpostegi berria eraikitzea, luzatzen ari ziren organikoa Lapurdiko Itsasuko Loreki lantokira (“Usurbil quiere llevar las basuras a Francia” publikatu zuen egunkaririk salduenak) eramateko bidea…

    Sutegi salan bildutako entzule batzuk haluzinarazi gintuen arren kontuak, galdegileari nabari zitzaion gaia mamitua zeukala. Zein hoberik txerria baino txerri-janaren arazoa konpontzeko? Urde sail txiki batek jan zitzakeen Usurbildar guztien organikoak. Arazo legal bat aurreikusten zen: udalak hondakinak biltzeko eskumena dauka, ez ordea tratatzekoa. Txerriak udalarenak ez baina familienak baldin baziren, nork debekatu behar zion udalari ongarri-janarien garraio soila egitea gure etxeetatik ukuiluraino?

    Del Val maisu zaharrak berretsi zuen kristauon jaki hondarrak aprobetxatzeko modurik eraginkorrena abereei ematea dela, ñabardura batekin: oiloak hobeak dira horretarako moko finagoa duen urdeak baino. Baina egia, zuzenean proteina jangarri bihurtu baldin baditzakegu, zertarako ibili hondakinok konpost bihurtzen? Konpostatu, lurra ongarritu, landareak hazi, landarez aziendak elikatu… Zuzenean okela bilakatu eta listo. Ez dira hainbeste urte laborariek eramaten zituztela kaletarren txerri-janak horretarakoxe.

    2013ko urtarrilean berri atsegina zabaldu du Orendaingo auzapezak: herriko hondakinen %90etik gora lortu dutela birziklatzeko prest gaika biltzea… “Ttip” eta “Ttup” maskoten laguntzaz. Txirri, Mirri eta Txiribiton lagun umeekin kantatu ohi genuen “Baziren bi txerri / “Ttip” eta “Ttup” / Bi txerri tturrin-tturrin / Buztana arin / Muttur gorri…“. Orendaingoak gorri ez baina pinto ageri dira argazkietan. Umeek bezala zaharrek asko maite omen dute horiei jan soberakinak askan uztea. Usurbilen 2011an bizi zen itolarri hartatik pittin bat urrunduta, bi urteren bueltan telebistan ondo eta dena ematen dute “Ttip” eta “Ttup” birziklatzaileek.

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Pello Zubiria

    Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

    @pellozubiria Twitterren

    Jarraitu @pellozubiria

    @pellozubiria(r)en Txioak

    Atalak

    • Agiñarenak
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Eltzegor
    • Erlea
    • Euskara
    • Fukushima
    • Gizartea
    • Historia
    • Iritzia
    • Irratirakoak
    • Izorrategikoak
    • Kondarrak
    • Literatura
    • Natura
    • Nazioartea
    • Net Hurbil
    • NetHurbildarrak
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Tao

    Azken bidalketak

    • Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak
    • Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz
    • Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
    • Zure bularrak ondo zaindu (2)
    • Zure bularrak ondo zaindu (1)

    Iruzkin berriak

    • inmaculada --> Zure bularrak ondo zaindu (2)
    • Zure bularrak ondo zaindu (2) | Xehe --> Zure bularrak ondo zaindu (1)
    • Legazpin Atez Atekoa eta 5. edukiontzia batera sei hilabetez | Zero Zabor --> Legazpin soka-tira utzita, orain lokotx-biltzea
    • Txingudiko pilotuen ontzia | Xehe --> Zabor-etikazko hiru lezio
    • Legazpiko galdeketaren biharamunekoak | Zero Zabor --> Zabor-etikazko hiru lezio

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Azaroa 2008
    • Apirila 2008

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA