Xehe
    Hasiera » Kondarrak » Zabor-turista in fraganti
    urt21 0

    Zabor-turista in fraganti

    Atalak: Kondarrak

    Pentsa ezazu, irakurle, hernaniar jator hau datorren autobus gorria Astigarragan gelditu dutela txapelgorriek, ez esan zipaioak mesedez. Urumea ibarrean jende susmagarri asko ibiltzen da batetik bestera eta ez denak errumaniarrak. Gure gizonak ez dauka planta onik, txapela darama buruan begibistakoa izan arren horretarako adinik ez duela. “Ea, zabaldu motxila hori mesedez”.

    “Euskaraz badakizu?” galdetu dio xuabe txapeldunak eta orain bixera daraman txapelgorriak: “Pixka bat, pero vamos a hablar en castellano, porque pixka bat ya es mucho“. Han azaldu da paketea. Drogak usaintzen berezitutako zakur batek ere harrapatuko zuen, sagar azal eta txustarrek aroma berezia daukate plastiko barruan.

    Alferrik esplikatuko zuen gure lagunak Hernanitik Donostiara ez baina Donostiatik Hernanira zetorrela eta hori aski argigarri bazela. Keba. Biharamonean Diario Vascok letra larriz titulatuko zuen: “Miembro de Hernanin Zero Zabor detenido mientras hacía turismo de basuras“. Hiru minutu beranduago, Facebook eta Twitter sutan jarriko zituen jelkide hernaniarren buruak: “Ya os había dicho que aquí todo cristo hace turismo de basuras.  Ya veís, hasta los talibanes estos del Zero Zabor“.

    Gure gizona, eman dezagun Talo deitzen dela, azkenean bideoz saiatuko zen argitzen benetako egia: “Zabor turismoa egin dut“.

    Baina hi nora hoa, bideo kaxkar horrekin eta gainera euskaraz? Biharamun goizeko kafea mikaztuko dik agian lagun handiren batek: “Ikusi al duk periodikoa? Zein duk zaborrak eramaten harrapatu duten hire koadrillako hori?”. Inork ez dik  sinetsiko hik bulegotik hondar organikoak etxera eramaten dituala, Donostian oraindik gaikako bilketa txukunik antolatu gabe daukatelako.


    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Txio astea I | Xomorrito - [...] Zubiria Kamino@pellozubiria In fraganti harrapatutako hernaniarraren historia sinestezina argia.com/blogak/pello-zubi… Eta protagonistaren autoinkulpazioa [...]
    2. Egunotako beste albiste gehiago | Zero Zabor - [...] Zubiria ARGIAn “Zabor-turista in fraganti” eta “Kurrin Zero [...]

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Pello Zubiria

    Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

    @pellozubiria Twitterren

    Jarraitu @pellozubiria

    @pellozubiria(r)en Txioak

    Atalak

    • Agiñarenak
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Eltzegor
    • Erlea
    • Euskara
    • Fukushima
    • Gizartea
    • Historia
    • Iritzia
    • Irratirakoak
    • Izorrategikoak
    • Kondarrak
    • Literatura
    • Natura
    • Nazioartea
    • Net Hurbil
    • NetHurbildarrak
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Tao

    Azken bidalketak

    • Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa
    • Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
    • Llargoren arrazoiak
    • Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak
    • Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz

    Iruzkin berriak

    • Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu ra | Zero Zabor --> Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
    • Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan | Zero Zabor --> Energumeno baten zigarroa
    • Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
    • Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
    • inmaculada --> Zure bularrak ondo zaindu (2)

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Azaroa 2008
    • Apirila 2008

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA