Xehe
    Hasiera » Iritzia » George Ibrahim Abdallah aske
    urt11 0

    George Ibrahim Abdallah aske

    Atalak: Iritzia

    Mundua biribila da gurpil zoro bat bezala. Atzo jakin dugunez, herenegun Parisen hiltzaile profesionalek hiru ekintzaile independista kurdu garbitu dituzte hotzean. Gaur, aldiz, zabaldu da azkenean George Ibrahim Abdallah aske geratuko dela.

    Irakurle maite hori, baldin eta interesatzen bazaizu zer gertatu zaien herenegun Sakine Cansiz, Fidan Doan eta Leyla Soylemezi, presta zaitez urte luzez jarraitzera horien hilketaren hariari. Agian ez duzu sekula jakingo oso garbi gauzak zehazki nork-nola-zergatik egin dituen, baina zaude ziur ez dela kunplituko lehenbiziko orduetan agentziek eta hedabide nagusiek insinuatu dutena: kurduen arteko kontu garbiketa. Kafea joka dezakezu lasai.

    1) atentatu odoltsua Parisen; 2) hildakoak erresistentzia erakunde batekoak; 3) negoziaketak hastear; 4) geopolitika aldetik potentzia bat baino gehiagoren interesa tartean. Zeuk jarri Ekialde Hurbileko potentzien izenak eta hasi marrazten horien arteko harreman nahasiak, zerrendan ahaztu gabe Frantzia bera. Hori egin ondoren, tarte bat baldin baduzu, leitu itzatu ARGIAko bi artikulu zaharrok, Henri Curiel baten eta egunotan berriro albiste den George Ibrahim Abdallahren kasuak aipatzen dituztenak.

    Henri Curiel hil egin zuten. George Ibrahim Abdallah gaur bertan jakin da askatzekotan direla, 28 urte zuloan pasa ondoren. Behin eta berriro ukatu diote baldintzapeko askatasuna zenbait preso euskaldunek ezagutua duten gizonari eta honek bere eskubideen galdea auzitara eramanik, Parisko auzitegi nagusirainoko kalbario luzea ibilarazi diote frantsesek.

    Igoal Sakine Cansiz, Fidan Doan eta Leyla Soylemez lasai ibiliko ziren, pentsatuz Parisen seguru zeudela. Gerra zikina inguruotan aspaldiko kontua zelakoan.

    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Pello Zubiria

    Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

    @pellozubiria Twitterren

    Jarraitu @pellozubiria

    @pellozubiria(r)en Txioak

    Atalak

    • Agiñarenak
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Eltzegor
    • Erlea
    • Euskara
    • Fukushima
    • Gizartea
    • Historia
    • Iritzia
    • Irratirakoak
    • Izorrategikoak
    • Kondarrak
    • Literatura
    • Natura
    • Nazioartea
    • Net Hurbil
    • NetHurbildarrak
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Tao

    Azken bidalketak

    • Oñatiarron burua eta bihotza
    • Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa
    • Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
    • Llargoren arrazoiak
    • Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak

    Iruzkin berriak

    • Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu ra | Zero Zabor --> Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
    • Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan | Zero Zabor --> Energumeno baten zigarroa
    • Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
    • Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
    • inmaculada --> Zure bularrak ondo zaindu (2)

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Azaroa 2008
    • Apirila 2008

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA