Navajoen harmonia (2/3)
[Bestelako Navajo (1/3) sarreraren jarraipena] “Baina, funtsean, Nashibittik ez zion sekula irakatsi garraztasun hori. Yeibichaia irakatsi zionean Gauaren Bidearen azken gauean, izentzat ezarria zioten Galderak Dagitzan Hori. Baina Leaphorn, hirutan hogei urte beranduago, Erantzuten duen Hori izendatu zuten. Nashibittik berak erakutsiak zizkion Leaphorni Bedeinkapenaren Bidearen hitz eta elezaharrak, berak azaldu zion Jainko Jendeak erakutsi ziola Lurrazaleko Jendeari nola bizi, berak...
Read MoreAitonaren konposta
2009ko maiatzaren 25ean Gipuzkoako Zaldibiako Errekabeltzen 82 urteko gizona galdu zen. Arrantzara joana, haren ingurukoek berehala igerri zioten Arkakako kanalera erori eta urak eramana izango zuela. Ilunduta gero eten zituzten bilaketa lanak. Adin horretako aitona erreka-zulo malkartsu hartan bakarrik nola ibili zitekeen erreprotxuz galdetu zuen ertzain buruak entzun behar izan zuen desagertuak bila zebilkion bat baino gehiago atzean utziko zukeela mendian. Biharamun goizean aurkituko zuten...
Read MoreBestelako Navajo (1/3)
Tony Hillerman polizi-nobela etnikoen idazle yankia Itxaro Bordari esker ezagutu nuen, hura hil berritan Berrian 2008an idatzitakotik. Hillermanek famatu egin zituen bi zakur indigenetatik bat Joe Leaphorn da. “Hilendantzaleku” (hola euskaratu daiteke frantsesez “Là où dansent les morts” ipini zioten “Dance Hall of the dead“) txit politaren 81. orrialdean aurkezten ditu honen sustraiak. Dio Hillermanek: “Leaphorn Taadii Dinee-tarra zen,...
Read MoreZabortaje
Nekez aurkituko dituzu Europako beste inon partidu nagusietako ordezkariak herritarrak sutzen kutsadura mugatzeko arauak bete ez ditzaten. Gipuzkoan, ordea, hori eguneroko ogia da XXI. mendean ondo aurreratuak izanagatik. Mikel Jaka Sasieta hernaniarrak 2010eko otsaileko gutunez kontatu zuen -Diario Vascon “Basura y materias primas“, Hernaniko Kronikan “Zaborra edo lehengaia“- berari gertatua herrian hondakinen kudeaketa sistema berriaz gehiago jakin nahian zebilela....
Read MoreSaint Philberteko matxinada
Ezetz esan zuten 2002an. Herrian ez zutela onartuko 60 hektareatako zabortegirik egitea. 2.700 biztanle dauzka Frantziako Vendée departamenduan Saint-Philbert-de-Bouaine herriak, Ar-Naoned (Nantes) inguruan. Baina biztanle horien artean eduki behar du fundamentu handiko jenderik, zeren eta etxeko zaborrak modu autogestionatuan kudeatzeko eredu bihurtu baita. Eskualde mailako zabortegiari uko egin eta bi urtera, 2002an, konpost eremua jarri zuten martxan Saint-Philberten. 2.500 metro karratuko...
Read More

Iruzkin berriak