Eskotean
Hondakinak kudeatzeko azpiegitura handiak herritarrak pagatzen dituena gauza jakina da. Baina Gipuzkoak behar omen dituen inbertsio haundiotatik zenbana dagokigu gipuzkoar bakoitzari? Denok berdin ordaindu behar ditugu? 380.000.000 euro kostatzekoa zen Gipuzkoan 2011a arteko agintariek eraiki asmo zuten errauste planta parafernalia eta guzti. 2011tik Bilduk gobernatzen duen Foru Aldundiak planaren berritzearekin aurreikusitako azpiegituren koste berria 182.675.000 eurotan kalkulatu du. Baldin...
Read MorePoliki
Ez politki, ederki edo ondo, baizik eta mantxo, geldo, astiro, batxe. Lasai antzean, alegia. Azkarregi ez, alferrak inkomodatu gabe, nagiak sobera zirikatu barik. Intzineradora gelditu bai baina Gipuzkoako aginte faktikoak ohartu gabean… posible balitz. Zubieta gainekaldean errauste planta eraikitzeko hango mendi eta basoei egindako urratuak berdin ikus daitezke Lasartetik eta Usurbildik. 2008an lasartear batek eta usurbildar batek antzeko kopuruarekin laguntzen zioten intzineradoraren...
Read MoreAzkarregi
Ez indartsuegi eta ez listoegi. Arinegi, behar baino lehen, sobera fite, goizetxo, presaka, aukeran agudo. Hondakinak gaika bereizi eta kalera ateratzea herritar guztien betekizun bihurtzeko, Atez Atekoa jartzeko, alegia. Kuriosoa da gauza batzuetarako ez dagoela berandurik. Lehenengo aldiz usurbildarrez entzun nuen, han herritarrak eztabaidan ari zirenean, gure anaia Aralarreko zinegotzi aginagatarrari bere burkide hernaniar batek esana: “Azkarregi ari zarete”. 2008ean goizegi zen....
Read MoreMikel Arrastiaren ihesa
Xabier Makazagak “Torturaz beste egin” artikuluan (bikain asmatutako lokuzioa “torturaz beste” hori, hala jainkoa) aipatu berria du Mikel Arrastia: “Goizaldeko ordu txikitan atxilotu nahi izan zuten guardia zibilek haren Errenteriako etxean, 1988ko ekainean. Mikelek, ohartu, eta ihesari eman nahi izan zion, baina, azkenik, inongo ihesbiderik gabe, torturaz beste egitea erabaki zuen, leihotik amilduz. Ospitalerako bidean hil zen”. “Agiña” baten...
Read MoreEgiako Kata
Nik baino txispa dotoreagoz despedituko zuen Joxe Mari Ostolazak paperean Hiruko Txikian. Xalbardinen bidez iritsi zen ARGIA fraide kaputxinoen Okendo 22tik orduan gaur baino urrunago zegoen Egiako Virgen del Carmen kaleratik Ametzagaiñarantz ixten den karkaba hartaraino. 1981ko uda, kotxe batentzako garaje izateko prestatutako zuloa zerbait txukundu eta bertan ahal bezala kokatu hamabi hilabete lehenago arte Zeruko izana zen aldizkari erreux haren puska bakanak. Arnasa hartzeko, goazen...
Read More

Iruzkin berriak