Ikerketa + Garapena + Berrikuntza
Gipuzkoan Zubietan errauste planta noiz eraikiko zain egon gabe, dagoenekoz Añorgan Cementos Rezolak baimena dauka pinturak, araztegiko lokatzak eta neumatikoak kiskaliz inguruko biztanleei mikropartikulak, nanopartikulak eta gainerako kutsadurak oparitzeko. Pozoi horrek jendeen osasunean dauzkan kalteak nork ikertu behar ote ditu? Gipuzkoarren osasuna zaindu beharko luketen Batzar Nagusiez gain bi hautagai daude bi kilometroko erradioaren barruan, euskal teknologiaren indarraren ikurra den...
Read MoreZaborra altxorra delakoz
Alfonso del Val hondakinetan adituak La basura puede ser un tesoro artikuluan gogorarazten du Pío Baroja idazle euskomadrildarraren pasarte bat, La lucha por la vida trilogiako La buscatik hartua. Horretan, dio Del Valek, Custodio izeneko traperoa ehun urtez aurreratzen zaio gaur hondakinen gaikako bilketan eta aprobetxatzean oinarritutako sistema deitzen diogunari. Ikusi Barojaren pasarte hau duela mende bateko Madrilen girotua. «Cuando había una partida grande de papel se vendía en una...
Read More‘El País’ erreskatatzen lagundu dugu
Espainia osoa, banku, aurrezki-kutsa, gobernu autonomo eta gobernu zentral denak batean azken hogei urteotan egindako zor ikaragarriak irentsi ez zezan Europako sorosle siestan ziruditenei arren eta arren laguntza eske ari ginen bitartean, zalapartaren erdian kasik oharkabean pasatu zen beste salbamendu operazio bat txikiagoa izanagatik ez hutsala. Zebiltzanak ondo ulertu ezinik zertara zetorren aurreko maiatzaren 25ean eta handik zortzi egun justutara berriz Mikel Ormazabal kazetari prestuak...
Read MoreNafartarren interes orokorra
Cementos Portland enpresak 2012ko maiatzean Nafarroako Gobernuari eskatu dio Olatzagutiako labeetan hiri hondakinak erretzea “interes orokorreko” izenda dezala. Gizartearentzako interes orokorrekoa izan behar omen du Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak (HEE) -espainolez Combustibles Derivados de los Residuos (CDR) eta ingelesez Refuse-Derived Fuel (RDF)- zementua ekoizteko labeetan kiskaltzea. Hain preziatua den petrolioa aurreratu beharra dago, gasa eta ikatza bezala. Maiatzean...
Read More‘¿Te quieres quedar conmigo?’
Egian edo Zestoan erraz itzuliko dute: Zer, ni bazilatzen ala? Adarra jo nahi didak, txikito? Zer habil harpa jotzen? Ez etorri niri putarena jotzera. Nerekin gelditzeko asmotan, tio? Aldiz, Ozazeko alkateari titulua euskaraz ematea ez daukat errez: Nitaz trufatu nahi ote duzu? Hobe nuke zuzenean frantsera jota: Est-ce que tu veux te foutre de ma gueule? Horixe esan zigun haserre agureak. Hernani 2009ko udazkenean. 50 urteren bueltako dozena erdi bat gizon eta emakume hondakinekin konposta nola...
Read More

Iruzkin berriak