Arratoi jaio banintz
Arratoia banintz Zarautzen edo Lasarten, ni ere egongo nintzateke Atez Ate ari diren herrietako posteak hedatzearen kontra. Kalkulatuko nuke alde batetik: Hernanikoak bezalako zintzilikarioetan lurretik zenbat zentimetrotara geratzen diren hondakinak, herritarrek eskegitzen dituztenetik langileek jaso arte zenbat ordutan egoten diren zintzilik, gaika sailkaturik egonda zenbat usain zabaldu dezaketen inguruan, egunaren zenbat ordutan dauden hutsik posteak (gizaki izanik ere ez dut maite burdina...
Read More50 urte atzera
1962an Zegaman Gipuzkoako herri txiki gehienetan bezala kaleek apenas zeukaten espaloirik eta udalak -orduan aiuntamentua, kontzejua edo zabalago herria esaten zitzaion- ez zuen zaborrik biltzen. Ez baitzen zaborrik duela 50 urte etxe gehienetan. Plastikorik ez zen ezagutzen, aleren bat iristen bazen eskuetara urrearen pare jasotzen zen zer gerta ere. Latazko potoak urri, ez bazen jaiegun jakinetan irekitzen ziren melokotoi-poteetakoren bat, egokia oiloei ura jartzeko. Papera ere gutxi, konta...
Read MorePIGRUGeko profetak
Plan Integral de Gestión de Residuos Urbanos de Gipuzkoa 2002-2016. PIGRUG famatuaren egileek, Xabier Garmendiak eta Javier Ansorenak, duela hamaika urte iragarpen hau egin zuten 112. orrialdean: “La implantación de la recogida selectiva de la materia orgánica supone pedir un nuevo esfuerzo a la ciudadanía, que debería separar un mínimo de cinco fracciones, más si tenemos en cuenta los residuos peligrosos del hogar, los textiles, todas las familias de electrodomésticos y voluminosos,...
Read MoreEspondilitisak ia izorratu ninduen
[Osasungintza Euskalduntzeko Erakundearen biltzarraren barruan 2012ko maiatzaren 19an irakurritako hitzaldia. "Espondilitisak ia izorratu ninduen" tituluak bigarren lerroburutzat zeraman "Espondilitisa, teknologia eta hirurok"] Egun on, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundean lanean ari zareten emakume eta gizonok. Mila esker gaur zuekin hitz egiteko konbitea egin didazuelako. Ohore bat da niretzako, osasunaz formazio akademikorik batere ez daukan gaixo kroniko honentzako, eskaini didazuen tribuna...
Read MoreMisil mezularia
Norentzako izan ote zen obus hura? Haren eztandak astindu zituen Usurbil, Hernani, Oiartzun eta Antzuolan eskegita zeuden kubo marroiak. Barruan zeuzkaten letxuga-hosto, ogi zahar eta arrain soberakinak bazter guztietan azaldu ziren sakabanatuta. Gipuzkoan esatea gutxi da, EAEn, Hegoaldean, Espainiako erregeak agintea duen lurralde osoan beste konturik ez zen maiatzaren 14an, pepinazoaren uhinak errepikatzen zituztelarik Radio Nacionalen, Telecincon, La Unon, La Dosen, La Sextan… la letxe!...
Read More

Iruzkin berriak