Fukushima, Ap-29: Uranio eta plutonio arrastoak Estatu Batuetan?
Dominique Leglu kazetari handia ezagutzeko zoria ekarri digu Fukushimako krisiak, haren Science pour vous et moi bloga jakintza iturri saihestezina baita Japonian gertatzen ari dena ulertzekotan. Ematen dituen informazio ondo neurtuengatik (kazetari baino lehen fisikaria da emakumea) eta beste iturri aberatsen errefentziengatik. Atzokoan Legluk argibide garrantzizkoak eskaini dizkigu Fukushima. De l’uranium de Fukushima en Californie? artikuluan; ondoren hitzez hitz euskaratzea merezi...
Read MoreTxernobylez, ospakizunen biharamunerako
Inportantea ez da Txernobylgo hondamendia juxtu gaur 25 urte gertatu zela, inportantea da hartatik deus gutxi ikasi duela gizadiak. Gauzak bestela antolatu zitzaketen agintariek batere ikasi ez eta herritarren masak ikasitako pittina ahaztu. Berriro. Apirilaren 27tik aurrera telebistek irratiek egunkariek ez dute haboro Txernobilyk haizatuko. Pentsa, Fukushima oraintxe ari da egosten eta ahaztu dute dagoeneko… Beraz, hona Txernobylez oroitzeko gaur bezala bihar edo etzidamu balioko...
Read MoreTxernobylek zerbait ona utzi zigun: CRIIRAD taldea
Fukushimako zentral atomiko suntsitutik barreiatu erradioaktibitatea Frantziaraino iritsi zela jakinarazi zuen martxo bukaeran CRIIRAD erakundeak. Eta hala zen. Txernobylgo hondamendiaz ‘lobby’ nuklearrak ezkutaturiko informazioak bildu eta plazaratzeko sortua, elkarte independente horren hitzak gaur urrea balio du. 1987ko udan Suitzako Lugano aintziraren edertasunari begira zegoen bikote euskaldun gaztea, albotik kazetari helvetiar ezagun batek ohartarazi zienean hango uretan...
Read MoreFukushima, Ap-14: Osasunaren Munduko Erakundea isilik erradioaktibitatearen kalteez
The Guardian egunkarian Hellen Caldicott mediku eta aktibista australiarrak plazaratu duen “Nola nuklearraren apologistek mundua engainatzen duten erradiazioaz”artikuluan esplikatu du nuklearren kalteez munduak daukan informazio faltaren gakoetako bat, benetan eskandalagarria: “1959az geroztik, Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ez du informaziorik eskaintzen erradioaktibitatearen eta osasunaren arteko loturez. Zer gertatu zen? 1959eko maiatzaren 28an, bere 12. mundu batzarrean, MOEK sinatu...
Read MoreFukushima, Ap-12: Txernobyl berria lehertu zaigunez, duela 25 urtekoaren egia ezkutuak ezagutzeko garaia da
Beraz, gaur denok ziur egon gaitezke: Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela. Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko. (Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago, kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat?). Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik, bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela...
Read More

Iruzkin berriak