Fukushima, M-29: erradioaktibitaterik bai Euskal Herrian? Eta Espainian
Pittinka azaltzen dira Fukushimako zentralak munduan berreiatu duen erradioaktibitatearen zantzuak. Britainia Handian Osasuna Zaintzeko Agentziak aitortu berri du detektatu dituztela, The Guardianek jakinarazi duenez; oso maila apaleko arrastoak omen dira, baina agintariek ohartarazi dute ondoko asteetan zantzu handiagoak azaldu litezkeela, Japoniako zentral matxuratuak segitzen duelako kutsatzen. Frantzian berriz CRIIRAD erakunde independienteak eskaini ditu berak bildutako datu batzuk: Iodo...
Read MoreFukushima, astelehena 28
12:30 Hamabost egunen ondoren, Fukushimako zentralak kontrolik gabe dirau eta egunetik egunera larriagoa dirudi. Hori da egoeraren funtsa. Hona albistearen azken egunotako zenbait osagai: - Zentralean bertan eta inguruetan erradioaktibitate oso handia detektatzen da. Hain handia ezen eta bertan lanean ari direnak behin eta berriro aterarazten baitituzte: herenegun une batean normala dena halako 100.000koa izan zen (hasieran bider 10 milioikoa zela esan zuen enpresak eta gero gezurtatu…...
Read MoreFukushima, igandea 27
16:55 Kutsadurari dagokionez, dagoenekoz Fukushimako istripua eta Txernobylgoa ez daude elkarrengandik hain urruti. Energi kontuetan gaztelaniazko webgunerik sinesgarrienetakoa den Crisis Energéticak gaur sareratu du ondoren euskararatzen dugun artikulu garrantzitsua: “La contaminación ya acerca Fukushima a Chernobil“. “Hedabideen erantzuna egunak pasa ahala hoztu egin den arren, ezin esan gauza bera gertatu denik Fukushima Daiichiko zentral nuklearrarekin. Orain bi egun bi...
Read MoreFukushimako hondamendia Net Hurbil atalean
Blog honetan eskaintzen diren albisteez gain, ARGIAn Net Hurbil atalak hiru artikulu bildu ditu azken bi asteotan: - Energia atomikoak Japonia bigarrenez hondoratu du - Fukushima, ziklo aldaketaren azken errematea - Txernobyl+25: belaunaldi berriak eztabaida...
Read MoreFukushima, larunbata 26
11:00 Barkaezina da Fukushimak gertatzen ari dena. Sciences et Avenir aldizkariko zuzendari Dominique Legluk horixe ipini du lerroburuan: Fukushima, Impardonnable. Japoniako eta munduko agintari gehienek aspaldiko krisi nuklearrik bortitzenarekin daramaten jokabidea ez baita barkatzekoa. Azken orduetan albiste kezkagarriak bata bestearen ondotik pilatzen dira eta hala jarraitzeko itxura dute. Xehetasun larrien zerrenda egiteko ordez, hemen doa frantsesezko artikulua euskaraz...
Read More

Iruzkin berriak