Xehe
    Hasiera »

    Oñatiarron burua eta bihotza

    2013-05-24  //  Kondarrak  //  Iruzkinik ez

    Oñati Zero Zaborren murala

    Oñati Zero Zaborren murala

    Zubietan errauskailua jarri nahi diguten espekulatzaile ustelen kontrako borrokak eman digu zoria ezagutzeko bestela sekula aurkituko ez genituen gizon eta emakumeak. Oñatiko gazte eta ez hain gazteokin topo egin izana eskertzen diot biziari.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa

    2013-05-22  //  Kondarrak  //  Iruzkinik ez

    2010eko martxoan etorri zen Roberto Cavallo Hernanira. Asteburu hartan “Atez Ateko Bilketatik, Zero Zaborrerantz” izeneko jardunaldiak antolatuak genituen Usurbil, Hernani, Urnieta eta Oiartzungo jendeok. Hernanin egun haietan hasi berria zen Atez Ateko bilketarako kuboen banaketa. Hitzaldia eman aurretik, karrikako giroaren maitale, ostatuez gain Atez Atekoaren bulegoa ere erakutsi genion, “Giroa bero daukagu Hernanin” ohartaraziz. Zaborraren inguruko demagogia ez zuten asmatu Zumaiako batzokian.  “Aldiz -kontsolatu gintuen Cavallok- nik giro lasaia atzeman dut bulegoan. Hamaika handiagorik ikusita gaude Italian…”

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”

    2013-05-21  //  Kondarrak  //  Iruzkinik ez

    Italian hondakinen kudeaketa plangitzak antolatzen berezitutako ERICA kooperatibak plazaratu berri du Meno 100 chili (100 kilo baino gutxiago) dokumentala, hainbat festibal eta biltzarretan aurkezten ari dena.

    YouTube Preview Image

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Llargoren arrazoiak

    2013-05-19  //  Agiñarenak, Iritzia  //  Iruzkinik ez

    Goiz honetan ez dakit zein Etxeberritarri egon eskertuago, Jean-Jacques Etxeberri Llargo ezizenez ezagunagoari esan dituenengatik edo Joanes Etxebarria kazetari gazteari, Berriako azken orrian Llargori ateratako zukuarengatik.
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak

    2013-05-16  //  Kondarrak  //  Iruzkinik ez

    2014ko urtarriletik aurrera jakingo da -mankomunitateek informazio hori ematen baldin badute, ez baita beti gauza ziurra- herri bakoitzak zenbat errefus nahasi, hots, zenbat benetako zabor, entregatu duen Gipuzkoa osoak bere gain har dezan 2013an, eta zenbait pila berri metatuko duen urte berrian. Ordurako pausoren batzuk finkatuak izango dira zabor mendi horiek tratatzeko beharrezkoak diren azpiegitura handiak abiarazte aldera, izan TMBa eta beste azpiegiturak eraikitzea, edo Zubietako errauste plantari ekitea, edo inguruko errauskailuren batera eramatea… 2014an iadanik ez gara mintzatuko hainbeste herri bakoitzak birziklatzen duenaz, nahastuta biltzeagatik sortzen duen zabor birziklagaitzaz baizik. Errefus kopuruez hitz eginda gauzak oso bestela ikusten baitira.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zaborrak eta herriak (2): sailkapena zehaztuz

    2013-05-15  //  Kondarrak  //  Iruzkinik ez

    Herriak sailkatzeko proposatu ditugun multzoak zehaztu ditzagun ahal dugun neurrian, zehaztu ezinak nabarmenduz. Gogoratu sailkapena:
    A.- Zero Zabor herriak / B.- Zero Zabor izatea erabakia duten herriak / C.- Eredu berri bila dabiltzanak B atalean sartzeko / D.- % 65 helburu, borondatezko bilketaz eta epe laburretan konprometitua (Urnieta) / E.- % 60 edo %70 helburu, baina bermerik gabeko epeekin eta zehaztapenik gabe / F.- Helburu finkorik eta eperik gabe oraingoa hobetzea erabakita dutenak
    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)

    2013-05-14  //  Kondarrak  //  Iruzkinik ez

    Eta nire herria zein taldetan egongo da 2014ko urtarrilean hondakinen kudeaketari dagokionez? Hona hemen inbentario oso bat burutzen hasteko sailkapen ahalegin bat, irizpide nagusitzat harturik honakoak: jadanik lortzen den birziklapen tasa; lortu nahi den birziklatze tasa; lortzeko ezarritako epea; bilketaren orokortasuna; planaren zehaztasuna. Bagoaz. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zure bularrak ondo zaindu (2)

    2013-05-09  //  Iritzia, Net Hurbil  //  Iruzkin bat

    [Zure bularrak ondo zaindu (1)en jarraipena] Rachel Camperguek idatzitako No Mammo ? oinarrituta omen dago, osasungintzari buruzko informazio kritikoa sortzen duen Formindep (goiburutzat aldarrikatzen du “pour une formation et une information médicales indépendantes de tout autre intérêt que celui de la santé des personnes“) gune prestijiodunaren iritzian, duela bost urte Danimarkako Nordic Cochran Centre institutuak plazaratutako ikerlan batean. Eztabaidatua bai baina orain arte inork gezurtatua izan ez den ikerlan horren bertsio laburtu bat bada 2012ko edizioan 16 hizkuntzatan eskaintzen duena. Frantsesezko bertsioa “Dépistage du cancer du sein par la mammographie” da eta gaztelaniazkoa “La mamografía como método de cribado para detectar el cáncer de mama“, sarrerako sintesiaren ondoren PDFan 16 orriko liburuxkan bildua. Makinari bularra eskaini aurretik emakume orok leitu beharrekoa.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Zure bularrak ondo zaindu (1)

    2013-05-08  //  Iritzia, Net Hurbil  //  Iruzkinik ez

    Paris XIII unibertsitatean, Bobignyn, maiatzaren 3 eta 4an burutu da “Sur- et sous-médicalisation, surdiagnostics, surtraitements” biltzar txit interesgarria. Ondoko asteetan saiatuko naiz azaltzen han esan eta entzundakoetako batzuk, hasita esplikatzetik zergatik den hain inportantea gaia, gizakion malurretako asko bezala mundu osoko osasun sistemak bahituta dauzkan farma-industriaren jarduna ulertzeko. Hurrengo batean hori. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Bakerik ez dugunon keinuak

    2013-05-07  //  Iritzia  //  Iruzkinik ez

    Gesto por la Pazek ekainaren 1ean ospatuko omen du 28 urteko bere ibilbidearen itxiera, helburu nagusia lortu duelakoan: ETAk borroka armatua betirako baztertu izana. Giza eskubideekiko errespetua bermatzeko bidean funtsezkoena lortuta ei dagoelako, ETAk bere egitura desegitea baizik ez falta. Izan ere, zertarako bakearen aldeko keinugintzan segitu gizarte baketsu honen azken ertz itsusi batzuk leundu eta desegin artean…  Tarteka atxilotu euskaldun batek salatzen du egurtu edo/eta bortxatu egin dutela polizien zaindaritzapean. Ez kexa. Espainia horrelakoa izan da beti, Ahumadako dukearen garaietan eta Europako erakundeei euskaldunak torturatu dituzten garajeak erakusten ez zaizkien garaiotan. Bizi gaitezen uros gure unibertsitateetan amestuz Frantzian… zer Frantzian, Suitzan bizi garela, Ararteko eta guzti bai baina Guardia Civilaren edozein sarjentoren lehen galderarekin begirada makurtuz.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    1 / 2212341020Hurrengoa»

    Pello Zubiria

    Aginaga-Usurbil, 1958. ARGIAn Net Hurbil atala eta Erlea&Apiterapia bloga egiten ditu, bestelako kazetari lanez gain. 2002tik sarean dauka Espondilitis izeneko artritisaz Izorrategi gunea.

    @pellozubiria Twitterren

    Jarraitu @pellozubiria

    @pellozubiria(r)en Txioak

    Atalak

    • Agiñarenak
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Eltzegor
    • Erlea
    • Euskara
    • Fukushima
    • Gizartea
    • Historia
    • Iritzia
    • Irratirakoak
    • Izorrategikoak
    • Kondarrak
    • Literatura
    • Natura
    • Nazioartea
    • Net Hurbil
    • NetHurbildarrak
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Tao

    Azken bidalketak

    • Oñatiarron burua eta bihotza
    • Roberto Cavallo (eta 2): Ottavianon mafiari zaborra kendu ziotenekoa
    • Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
    • Llargoren arrazoiak
    • Zaborrak eta herriak (eta 3): 2014ko errefus mendiak

    Iruzkin berriak

    • Cavalloren ’100 kilo baino gutxiago’ filma: zaborra nola murriztu ra | Zero Zabor --> Roberto Cavallo (1): “100 kilo baino gutxiago”
    • Oñati Atez Atekoaren kontrakoen jomugan | Zero Zabor --> Energumeno baten zigarroa
    • Hondakinak eta herriak: sortutako zaborraren araberako sailkapena | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
    • Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina | Zero Zabor --> Zaborrak eta herriak: sailkapen ahalegina (1)
    • inmaculada --> Zure bularrak ondo zaindu (2)

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Azaroa 2008
    • Apirila 2008

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA