Sanferminak eta garagardoaren bidea
Igaro berriak dira Etxauriko jaiak, garai batean, gidatu-alkohola binomiari errespetua ez genion garaietan Sanferminen ataria ziren Sarbilen magalekoak, aurten aspaldiko partez Etxaurikoak dastatzeko parada izan du Leonciok, eta dastatze horretan garagardoaz teorizatzeko betarik izan du. -Garagardoak godaletan %15eko lerma behar dik Harrigarriena ez da Leonciok esan duena, hori esan duenean nor zuen aurrean baizik. Garagardo ekoizle baten aitzinean pontifikatu du Leonciok eta baita ekoizlearen...
Read MoreKanpion eta Sanferminak. Arturikak (I)
-Ez diagu inoiz ezer entelegatuko! Leonciok besapean darama Nabarra en su vida histórica liburuaren edizio berria. Duela bi aste hitz-aspertuan aritu ginen Emilio Majueloren La idea de historia en Arturo Campión liburuaren karietara. Inoiz artikulu luze bat idatzi behar duela agindu dit, izenburua erabakia zuen bakarra, Arturo, ezezagun hori. Baina, garaian garaikoa, gaurko terrazaldian Iruñeko Feriak izan ditugu hizpide. Onerako edo txarrerako Sanferminek ezartzen dute hiri buruzagiaren...
Read MoreNonahikotasun egunak
Fatxek bestela jokaten diate! Ekainak 11 ditu, ilunabarra da zerrategiaren bidean. Gaueko hamarrak hurbil ditugu, euri zaparrada Txantreako Magdalenan, ortzadarrak ateratzeko imintzioa egin du, ez du lortu, gaua abaildu da, ez dit aieru onik ekarri ortzadarra agertu ez izanak, zeren gaztigu ote? Pasioa dario harginaren eleari, aurrez etzana iruinarri bat dugu, Josemiel Bidador zenaren oroiminez Ollarango udalekoek Ollo herrian paratu behar duten iruinarria. -Plaka zixtrin bat paratu nahi...
Read MoreRobinson jaiak
Sanchez-Ostizen Zarabanda darama besapean Leonciok. Arantzadi aldean topo egin eta elkarrekin egin dugu alde zaharrerako bidea. Garaian garaikoa, bozkak izan ditugu hizpide, baina Frantziako atarira iritsi eta perlesiaturik geratu da laguna, bapatean serio demonio honela bota dit. -Nabarrerian behar zian. Hasieran ez diot ulertu, minutu bat igaro da lagunaren esaldia ulertu dudanerako. Leonciok sekulako tema du gai batekin. Iruñea eta literatura. Inork esanen du hori barojakeria dela,...
Read More

Iruzkin berriak