Hiru ordu Josep Fontanarekin
Hotza kalean. Hitzartutako ordua baino bost minutu lehenago agertu da. Pompeu Fabrako Unibertsitateak bi eraikin ditu Ciutadellako alde honetan, ezkerrekoa Bartzelonako uren eraikina izan zena eta eskuinekoa militarren egoitza izandakoa. Legezko diosalaren ondoren eskuineko eraikinean sartu gara. El Ravaletik oinez etorri ote den galdetu diogu -Nire belaunak ez dit uzten. Eraikinaren barneko eskailerak jaitsi, sotoko liburutegia zeharkatu eta berriz ere eskailerak ageri, horiek igotzeko...
Read MoreIntsumisioa, sakabanatzea eta Sanedrinaren aginduak
Mendebaldeko liburutegian aurkitu dut Leoncio. Isilik dabil aspaldi honetan. Eraikinetik atera eta Landabenera begira jarri gara, ez diot galderarik egin behar izan. -Lan bat agindu zidatek. Aldaketa gertatzear den honetan Foru Komunitatea norabide egokian jartzeko hamaika ekinbide izeneko txostena ari omen da idazten. -Oraingoan bai, heldu duk gure tenorea. Egiaren aitortzeko gutxitan ikusi dut Leoncio gaur bezain gartsu. Pentsa, 37-33 gana leloaren garaietatik ezagutzen dut Leoncio. 1979ko...
Read MoreIragana beste aberri bat da
-Hi, historialari, hau bai historia liburu ona. Javierrek Eric Hobsbawmen The age of extremes: The short twentieth century, 1914-1991 liburuaren gaztelerazko edizioa zuen eskuan 1996ko ostegun hartan. Pasa den mendeko 80ko hamarkadan ezagutu nuen Javier euskaltegira hurbildu zen batean, ez zuen asko iraun. Nik ere ez nuen denbora asko igaro Komite Internazionalistetan, Javier lankide boluntarioa zen, ez zitzaion arrotza Atlantikoa zeharkatzearena, egun ere bisaz mukuru edukiko du...
Read MoreVisca Foruak! (I)
-Ez nauk sobera baikor Diadaren hondarreko egunean elkartu gara. Sanferminen aurretik egin genuen azken hitzordua, udaren puskarik handiena herrian ematen baitu Leonciok. Inoiz aitortu didanez tarteka denboraldi luzea behar du igaro sorterrian, terapia moduko bat da, pagadiak eta olibadiak ia elkarren ondoan, egun sorgoritsua suertatzen bada mendiaren freskotasuna bertatik bertara eta arratsaldearen akaberan ezin mauka motzean ibili. Manifestazioa izan dugu hizpide, agerraldi erraldoiaren...
Read MoreSanferminak eta garagardoaren bidea
Igaro berriak dira Etxauriko jaiak, garai batean, gidatu-alkohola binomiari errespetua ez genion garaietan Sanferminen ataria ziren Sarbilen magalekoak, aurten aspaldiko partez Etxaurikoak dastatzeko parada izan du Leonciok, eta dastatze horretan garagardoaz teorizatzeko betarik izan du. -Garagardoak godaletan %15eko lerma behar dik Harrigarriena ez da Leonciok esan duena, hori esan duenean nor zuen aurrean baizik. Garagardo ekoizle baten aitzinean pontifikatu du Leonciok eta baita ekoizlearen...
Read MoreNonahikotasun egunak
Fatxek bestela jokaten diate! Ekainak 11 ditu, ilunabarra da zerrategiaren bidean. Gaueko hamarrak hurbil ditugu, euri zaparrada Txantreako Magdalenan, ortzadarrak ateratzeko imintzioa egin du, ez du lortu, gaua abaildu da, ez dit aieru onik ekarri ortzadarra agertu ez izanak, zeren gaztigu ote? Pasioa dario harginaren eleari, aurrez etzana iruinarri bat dugu, Josemiel Bidador zenaren oroiminez Ollarango udalekoek Ollo herrian paratu behar duten iruinarria. -Plaka zixtrin bat paratu nahi...
Read More

Iruzkin berriak