Ez gara hutsaren hurrengoak
    Hasiera » Ez gara hutsaren hurrengoak » Hiru ordu Josep Fontanarekin
    urt30 0

    Hiru ordu Josep Fontanarekin

    Atalak: Ez gara hutsaren hurrengoak

    Hotza kalean. Hitzartutako ordua baino bost minutu lehenago agertu da. Pompeu Fabrako Unibertsitateak bi eraikin ditu Ciutadellako alde honetan, ezkerrekoa Bartzelonako uren eraikina izan zena eta eskuinekoa militarren egoitza izandakoa. Legezko diosalaren ondoren eskuineko eraikinean sartu gara. El Ravaletik oinez etorri ote den galdetu diogu

    -Nire belaunak ez dit uzten.

    Eraikinaren barneko eskailerak jaitsi, sotoko liburutegia zeharkatu eta berriz ere eskailerak ageri, horiek igotzeko eskubandari heldu dio el mestrek. Giltzadun igogailu batera ailegatu gara. Orduntxe ulertu dugu eman digun harat-honatakoa, eskuineko eraikinetik hasi ezkerrekoan amaitzeko.

    -Bulegoa ezkerrekoan dut, baina zinpekoen kontrola pasatu behar da, honela errazago egin dugu.

    Txikia da Josep Fontanaren bulegoa, bi ordu luzez bost lagun eta bideo kamara bat mahaiaren bueltan.

    Josep Fontana

    Josep Fontana

    Dokumentatu fama du Fontanak, Por el bien del Imperio liburuan oharrek berrehun orrialde pasatxo hartzen dute. Elkarrizketa hasi aitzin frogatu ahal izan dugu  dokumentatu famarena.

    -Luz celestial, ibilbide bitxia zuen aldizkariarena.

    Horrek bide eman digu, Argia aldizkariaz, Euskaldunon Egunkariaren sorreraz eta honen bortxazko itxieraz solasteko, eta horretan ari ginela ez digu galde-sorta musteko betarik eman, Fontanak hartu du elkarrizketaren GPSa, horren emaitza Larrun aldizkarian topatuko du irakurleak.

    Ordu eta erdi solasean igarota, eten bat egitea proposatu diogu

    -Ez, eusten diot, solasean ez naiz nekatzen.

    Elkarrizketaren amaiera aldera Argiako almanakea oparitu diogu, gisa horretan egunero euskaraz ezer ikasteko aukera eduki dezan

    -Zenbakiak ikasi nituen, eta horrez gain bizpahiru birao.

    Fontanaren ahotik juramentu bat euskaraz entzuteko gogoz geratu gara.

    Bulegotik kalera bide bera urratu dugu, eta giltzadun igogailutik ateratzean integristak ekarri ditu gogora, elkarrizketan bitan edo aipatu duen beldurrarena berriz ere isuri da Fontanaren ahotik.

    -Garbi behar duzu izan norekin ari zaren tratuan, integristei berdin baitzaie, hiltzean zuzenean zerura joanen direla uste baitute.

    Hiru aldiz marraztu du irrifar bat Fontanak, Geronimo de Uztariz aldizkariaren azken zenbakia oparitu eta estrainekoz euskarak gaztelera baino toki gehiago hartu duela ohartarazi diogunean, argiero batekin dieta kontuetaz solastu denean eta almanakea eskuetan hartu duenean.

    Partitzeko tenorean Bereziartuak ateratakoa

    Partitzeko tenorean Bereziartuak ateratakoa

    Berantetsirik sumatu dugu, arratsaldean liburu baten aurkezpena du eta hurrengo egunean Arenys de Mar-en hitzaldi bat eman beharra, hitzaldiaren testua gure aurrean inprimatu du, La identitat dels catalans libururako lantzen ari den pasarteetako bat omen da.

    Hiru ordu lehenago agurtu gaituen gisa beran alde egin du, adeitsu baina bizkor, eta zorroan galderaren bat geratu ote zaigun gure buruari galdezka utzi gaitu.

    Gose geratu gara, Urko Apaolazak elkarrizketan sartu ez ditugunak Angelu itsuan hedatzeko hitzeman du. Urko preziatua, heldu duk hire txanda.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Patxi Larrion

    Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

    @plarrion Twitterren

    Jarraitu @plarrion

    @plarrion(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Hiru ordu Josep Fontanarekin
    • Intsumisioa, sakabanatzea eta Sanedrinaren aginduak
    • Iragana beste aberri bat da
    • Visca Foruak! (I)
    • Sanferminak eta garagardoaren bidea

    Iruzkin berriak

    • Maria --> Iragana beste aberri bat da
    • Aitor --> Datozela antxeta rafaga horiek
    • Iban --> Datozela antxeta rafaga horiek
    • Santi Leoné --> Petralic, Nikolai eta Ion
    • Txillardegi: agur eta ohore - Garaigoikoa --> Somewhere in the mountains…Euskal Herria helburu

    Artxiboak

    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010

    Atalak

    • Arantzadikoak
    • Arturikak
    • Diaspora
    • Ez gara hutsaren hurrengoak
    • hauteskundeak
    • Iruñeko ferietan
    • Metropoli forala
    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA