Ez gara hutsaren hurrengoak
    Hasiera » Arturikak » Visca Foruak! (I)
    ira13 0

    Visca Foruak! (I)

    Atalak: Arturikak, Ez gara hutsaren hurrengoak

    -Ez nauk sobera baikor

    Diadaren hondarreko egunean elkartu gara. Sanferminen aurretik egin genuen azken hitzordua, udaren puskarik handiena herrian ematen baitu Leonciok. Inoiz aitortu didanez tarteka denboraldi luzea behar du igaro sorterrian, terapia moduko bat da, pagadiak eta olibadiak ia elkarren ondoan, egun sorgoritsua suertatzen bada mendiaren freskotasuna bertatik bertara eta arratsaldearen akaberan ezin mauka motzean ibili.

    Manifestazioa izan dugu hizpide, agerraldi erraldoiaren ondorengo adierazpenei zolda kentzen ahalegindu gara. CIUk jokatuko duen papera eta gertaerak Hego Euskal Herrian izan ditzazkeen irakurketa eta ondorioak izan dira Leoncioren gogoetaren ardatzak. Hau guzti hau ilustratze aldera, sorterriko notiziak berritu dizkit. Betiko iltzaturik geratu zaio Leonciori 2011ko abuztuan sorterriko elkartean aditu zuen elkarrizketa.

    Manifestazioaren burua

    Manifestazioaren burua

    Lau gazte ari dira ordu txikietan barraren bueltan. Arantza, herrian jaio eta bertan bizi dena, Amaia, Bergaran sortua eta udaro amaren herrira datorrena, Mikel, Goierrin hazia, baina adinez nagusia denetik aitaren sortetxera bizitzera etorria eta Bartzelonako Xavi,  ama Bilbon sorturiko nafarra, aita Teruelgoa, bera katalana. Zaharrenak 23 urte bete berri ditu, batek unibertsitatea bukatu berri du, bik hurbil ikusten dute karreraren amaiera, azkenak festaren bat salbu ez du inoiz campus bat zapaldu. Garagardotik ari dira, eta noizbehinka inoren eskuek elkarri pasatuko dioten ezer biltzen dute.

    Jaiak amaitu berri dira otsaileko astearte batean hogeitahamar biztanle ez dituen herrian. Pozik dira gazteak, estrainekoz jaiak antolatzeko ardura hartu eta batzuen amorrurako oso ongi joan baita dena. Gogotik lan egin behar izan dute, ordu extra gehiegi eremu txikian parrandan ibiltzea amets duten gazte batzuendako.

    Uda ondorengo asmoetaz ari direla Xaviri luzatu dio galdera Arantzak

    -Ta orain, ikasten segitu behar al duk

    -Ez dinat uste, hona etorri aurretik dozena bat curriculum bota ditinat, baina

    -Badaukak hemen saiatzea

    -Tira, ez dinat baztertzen.

    Egun gazteek lan merkatuan duten aukera urriez jardun dira, eta egungo koiunturaz ari direla Xavik Kataluinako eta Nafarroako egoera ekonomikoak alderatu ditu, eta alderatzean Estatuarekiko harreman ekonomikoen ezberdina azpimarratu.

    -Hor duzue zuek hitzarmena. Zuek ez duzue guk Espainarekin dugun afera. Barraren bueltan eseri garenetik milaka euro atera dira Kataluniatik beste komunitate automo batzuen defizita berdintzeko.

    Xavi ez da inprobisatzen ari, adibide zehatz eta orokorrak tartekatzen ditu, ezagun du ez dela arrazoibide hau pausatzen duen lehendabiziko aldia. Barran diren gainerakoek arretaz jarraitu dute Xaviren ikasgai magistrala. Leonciok ez du ezer berririk entzun, baina gazte baten ahotik horren argudio argiak entzun izanak kezkatu du.

    -Kezkatu, zer dela eta kezkatu hintzen. Galde egin diot nik

    -Ziur nauk Nafarroa eta Erkidegoan bizi diren gainerako hirurak ez zirela inoiz ezberdintasun horretaz jabetu.

    Geroxeago esan didanez Xavi ez da aurten amaren sorterrira joan. Nonbait aski lanpeturik zebilen ANCn.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Patxi Larrion

    Historiaren istorioak topatuko dituzu blog honetan. Egilearen asmoa ez da tradizioari traizioa egitea, baina nork daki.

    @plarrion Twitterren

    Jarraitu @plarrion

    @plarrion(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Hiru ordu Josep Fontanarekin
    • Intsumisioa, sakabanatzea eta Sanedrinaren aginduak
    • Iragana beste aberri bat da
    • Visca Foruak! (I)
    • Sanferminak eta garagardoaren bidea

    Iruzkin berriak

    • Maria --> Iragana beste aberri bat da
    • Aitor --> Datozela antxeta rafaga horiek
    • Iban --> Datozela antxeta rafaga horiek
    • Santi Leoné --> Petralic, Nikolai eta Ion
    • Txillardegi: agur eta ohore - Garaigoikoa --> Somewhere in the mountains…Euskal Herria helburu

    Artxiboak

    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010

    Atalak

    • Arantzadikoak
    • Arturikak
    • Diaspora
    • Ez gara hutsaren hurrengoak
    • hauteskundeak
    • Iruñeko ferietan
    • Metropoli forala
    • Sailkatugabeak

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA