Hasiera »
Onintza Irureta Azkune
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
@oirureta Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
- online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
- BALIABIDEAK | Pearltrees --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urria 2007
- Iraila 2007


Miren Aranguren, Bilgune Feministako kidea: “Lehen hedabideek ez ziguten kasurik egiten”
2012-02-17 // Gizartea // Iruzkinik ez
Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatutako Emakume Abertzaleen V. Topaketa Feministak izango dira martxoaren 2, 3 eta 4an Leitzan. Hamar urte igaro dira Bilgune Feminista sortu zenetik. Miren Aranguren iruñarra mugimenduko kidea da hasieratik. Datorren astean argitaratuko dugun Argian, 2312. zenbakian, elkarrizketa egin diogu. Aperitibo gisa, paperean lekurik gabe geratu diren hiru gai jorratu ditugu ondoren: gizonen egitekoa, hedabideen jarrera eta abortua. (gehiago…)
TV3 legalizatu dute Ipar Katalunian
2012-02-13 // Hedabideak // Iruzkinik ez
TV3ren aldeko afixa.
Ipar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako. Orain bai, orain Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak eta Frekuentzien Agentzia Nazionalak TVCren telebista kateak 37. katean kokatu ditu. Horrek esan nahi du Ipar Kataluniako biztanleek Kataluniako TV3, 33, 3/24 eta Super 3 telebista kateak ikusten segi ahalko dutela orain arte bezala, baina hemendik aurrera emisioak legalak izango dira. Ez da Frantzia hizkuntza gutxiagotuen aldeko politiketan lehen postuan ibiltzen den horietakoa, baina oraingoan keinu txikitxo bat egitea otu zaio. Ea Valentziako Gobernuak gauza bera egiten duen eta behingoz han ere TVC lasai ikus dezaketen. Etxean ez gabiltza askoz hobeto, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ETB Nafarroan digitalean ikusteko azpiegiturak paratzea garestia dela esaten segitzen dute. Espainiako Gobernuak, hari horri tiraka, EAko militanteei zigor espedientea ireki die, baimenik gabe ETB ikusteko hedagailua paratzeagatik Erreniegan.
Ingelesari beldurrik ez?
2012-02-06 // Hizkuntzak // Iruzkin bat
Otsailaren 4ko El Paísen idatzi zuen artikulua Antonio Valdecantos Filosofia katedradunak. Ondokoa zuen izenburu azpikoa: “Periferiako hizkuntza politikei aurre egin eta gaztelania defendatuz egindako kanpainetan parte hartu duen inork ez du txintik ere esan ingelesa eskolan eta unibertsitatean inposatzeaz”.
Nafarroako hezkuntza sistema etorri zait burura. Gogotik ari dira ingelesaren alde; euskararen kontra eta gaztelaniaren alde lanean.
Kontua da El Paíseko artikulua interesgarria dela.
Cervantes: Gaztelania barreiatzeko multinazionala
2012-01-30 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Victor García de la Concha, Cervanteseko zuzendaria.
Nork esan du krisia dela-eta euskara sustatzeko dirurik ez dagoela? El País egunkariak joan den asteburuan elkarrizketa egin zion Cervantes Institutuko zuzendari berriari, Víctor García de la Conchari. Galdera-erantzunak hasi aurretik, kazetariak, gaztelania munduan zehar bultzatzea helburu duen Cervantes Institutuaren datuak ematen ditu: 1.160 langile, bost kontinenteetako 77 herrialdetan banatuta. 2011ko aurrekontua 103 milioi eurokoa. Kazetariak berak deitu dio Cervantesi “multinazional”. García de la Concha duela bi urtera arte Real Academia Españolako zuzendaria izan zen. 6,5 milioi euroko aurrekontua zuen eta ia 100 langile. Cervanteseko zuzendari berriak, besteak beste, adierazi du itsasontzi hispaniarrak gora datozen herrialdeetara iritsi behar duela, hala nola, Txinara, Koreara, Japoniara, Indiara, eta nola ez, Amerikako Estatu Batuetara eta Brasilera.
Eta nork esan du hizkuntzarekin politikarik ez dela egin behar?
Ardo botilak saltzen Valentziako Gobernuaren isuna ordaintzeko
2012-01-16 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Sorgindu zaitez kanpaina.
800.000 eurori aurre egin beharrean dago Acció Cultural del País Valencià. Erakunde horrek egindako eskaerari erantzunez, 2010ean Mugarik gabeko telebista izeneko sinadura bilketa egin zen Euskal Herrian. Madrilgo Gorteetan 500.000 sinadura aurkeztu nahi ziren, Espainiako Estatuko telebista autonomikoen seinalea euren muga administratiboetatik kanpo ikusi ahal izateko. Alegia, Nafarroan ETB ikusteko, Valentzian TV3 eta Asturias-Leonen TVG. Aise gainditu zen sinadura kopurua eta Diputatuen Kongresuan segitzen du eskaerak atzera-aurrera. Erakundea ordea, ez da geldirik egon eta hedagailuak paratu zituen Alacanten, Valentzian eta Castellón TV3 Kataluniako telebista ikusi ahal izateko. Valentziako Generalitateak 300.000 euroko bi isun jarri zizkion Acció Cultural del País Valenciàri; interesak kontuan hartuta 800.000 euro ordaindu behar. Erdia dauka ordaintzeko eta Donostiako Espai Catalunya Topalekuak eta Porrerako (Tarragona) Vall Llach upeltegiak Sorgindu zaitez-Embruixa’t kanpaina jarri dute abian isuna ordaintzen laguntzeko. Porrerako upeltegia Lluis Llach kantariak 1992an sortutakoa da eta Priorateko Jatorrizko Izendapenaren barruan dago. Ardo botila 18 euroan salduko da. 9 euro ardoaren ekoizpen kostuak estaltzeko erabiliko da eta beste erdia isuna ordaintzeko. Valentziako Gobernuak Acció Cultural del País Valenciàri esan zion telebista ikusteko ipinitako hedagailuak ilegalak zirela. EA alderdiko militanteek duela gutxi adierazi dute Nafarroako Erreniega mendian paratu dutela hedagailua ETB Iruñerrian ikusi ahal izateko. Nafarroako Gobernuak segituan esan du ekintza narratsa, pirata eta legez kanpokoa izan dela. Beharbada zainzuriak, piperrak edo olioa saltzen hasi beharko dugu…
Euskara, zentimetro kontua
2012-01-09 // Euskara // 11 iruzkin
Neurriaren garrantzia.
Aldagela publikoetan nago, ama-alabei begira, hobeto esanda, aditzen. Diskrezioz ari naiz, baina nire belarriak haien aldera makurtuta daude. Amak alaba txikiari euskaraz egiten dio eta alabak amari ere bai. Ze ondo, ze polita. Halako batean, eszena bukolikoan, bigarren alaba agertu da. Ama, alaba zaharragoari (zazpi bat urte izango ditu) gaztelaniaz hasi zaio. Triskantza! (gehiago…)
Kasares, Aleman eta Zapata Euskararen Foru Legeaz
2011-12-15 // Euskara // Iruzkinik ez
Kasares, Zapata eta Aleman. (Arg: J. Santesteban)
Nafarroako Euskararen Foru Legeak 25 urte betetzen ditu gaur. Iritziak, aldarrikapenak eta kexak ugari izango dira batean eta bestean. Ondoko lerroetan Paula Kasares, Sagrario Aleman eta Oskar Zapataren iritziak jaso ditut, azaroko Larrun hilabetekarian esandakoak. (gehiago…)
Radio Televisio de Mallorcak jada ez du emititzen
2011-12-13 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Mallorcako telebistako platoa. (Arg. Vilaweb)
Abenduaren 9an ateak itxi zituen katalan hutsez emititzen zuen Mallorcako hedabide publiko bakarrak. Urtean 10 milioi euroko aurrekontua zuen eta 115 langile. Denak kaleratu dituzte. PPk gehiengoa duen Gobernuak adierazi du austeritate eta ardura planaren barruan sartu dela irrati-telebistak bertan behera uztea. (gehiago…)
Ero kolpeak jotako gizonak
2011-11-25 // Gizartea // Iruzkinik ez
Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna.
Bilbon, Mugarik Gabe-k antolatutako jardunaldiak. Bortizkeria matxistak eta horiei aurre egiteko estrategiak zuen izenburu. Dolores Juliano antropologo feminista hitzaldia ematen ari zen. Juliano ikaragarri komunikatzaile ona da, berdin da zenbat aldiz entzun diozun, hurrengoan ere txundituko zaitu. Emakumeen aurkako tratu txarren patologizazioa azaltzen ari zen. Oso sinple esplikatu zuen: “Lehen gizonak emaztea jotzea edo gaizki tratatzea etxe barruko kontua zen. Orain ez, orain denon arazo egin dugu. Alabaina, genero berdintasuna lortu dugu, emakumeok eta gizonok berdintasunean bizitzen ikasi dugu. Eta emakumeen aurkako tratu txarrak eta erailketak? Ai! Gizona oso haserre zegoen eta edanda… horregatik hil zuen emaztea. Derrepente gizonari ero kolpeak eman dio eta emaztea hil du. Baina lasai, berdintasuna lortu dugu, gizon batzuk dabiltza hor zehar edanda eta haserre. [José Diego Yllanesekin akordatu naiz, Nagore Laffage erail zuen iruñarrarekin]. Ez dira burutik eginda dauden gaixo solteak, gehiegi edan dutenak. Egiturazko biolentziaz ari gara”.
Gaur Emakumeen Aurkako Tratu Txarren Kontrako Eguna da.
Irakurtzeko gogoz bazaude:
-Espainiako Estatuko Genero Biolentziaren legearen eraginkortasunaz: “Grietas en la lucha contra el machismo” (El País)
-Emakumeentzako babes neurriez eta baliabideez: “Biolentzia matxistaren aurkako elkarteek emakumearen «biktimizazio bikoitza» dute mintzagai” (Gaur 8 )
-Genero berdintasuna ikastetxean nola lantzen den: “Betaurreko moreak Zaldupe eskolan” (Argia)
Nafarroako euskarazko hedabideak: 300.000 eurotik 0-ra
2011-11-21 // Euskara // Iruzkinik ez
Topaguneak, Euskara Elkarteen Federazioak, datu argigarriak eman ditu. Nafarroako Gobernuak garairik onenetan 300.000 euro eman zituen diru-laguntzetan euskarazko hedabideentzat. 2012ko aurrekontuen proposamenaren berri eman du orain: hedabideetan euskara sustatzeko diru partida desagertu egin da, 0 euro. (gehiago…)