Jalgi hadi plazara
    Hasiera »

    Isidrok eta Manuelek baino ez dute hitz egiten zoque-ayapaneco

    2012-10-01  //  Hizkuntzak  //  Iruzkinik ez

    Manuel Segovia, Zoque-ayapaneco hiztuna.

    Manuel Segovia, Zoque-ayapaneco hiztuna.

    Isidro Velázquez eta Manuel Segovia Ayapakoak dira, Mexiko hego-ekialdeko Tabasco estatuko biztanleak. Elkarrekin hitz egiten dutenean baino ezin da entzun zoque-ayapaneco hizkuntza; ez dago beste hiztunik haien komunitatean. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Euskaraz baino ez etiketatzeagatik salaketa? Ez al zuen alderantziz behar?

    2012-09-07  //  Euskara  //  Iruzkinik ez

    Euskal Herria Esnea kooperatibaren esne kaxa.

    Euskal Herria Esnea kooperatibaren esne kaxa.

    Pertsona juridiko batek salaketa jarri du Euskal Herria Esnea kooperatibaren kontra, produktuak euskara hutsean etiketatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Elikagai Kalitaterako Zuzendaritzak adierazi duenez, enpresak 2.000 eta 30.000 euro arteko isuna jaso dezake. Izan ere, 17/2008 legea hausten du, Espainiako Sorian ontziratzen baita esnea. Legearen arabera, gaztelaniaz ere etiketatu beharko lituzke esne tetrabrikak. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Nire entusiasmoak euskara hutsuneak beteko dituela espero dut”

    2012-09-05  //  Euskara  //  2 iruzkin

    EHUko Udako ikastaroak. Eleaniztasuna hezkuntzan da gaia. Bi eguneko ikastaroa euskaraz da. Hitzaldi bakar bat entzutera hurbildu naiz Donostiara. Bi daude mahaiaren bestaldean eserita eta txandaka hitz egingo dute. Gernikarrak euskara aberatsa, joria dauka. Airosa dabil, urduritasunaren arrastorik gabe, ederki komunikatzen. Hark bukatu duenean albokoak hartu du hitza. Segituan adierazi du euskaraz oso ondo ez dela moldatzen eta hitzaldian zehar konturatuko garela horretaz. Esan du, hala ere, euskara hutsuneak entusiasmoarekin betetzen saiatuko dela. Esanda bezala, ostiko ederrak eman dizkio euskarari, eta iruditu zait nekatu ahala nekezago aurkitu dituela euskarazko esamoldeak, hitz egokiak… ezinean dabilenean gaztelaniara egin du salto, naturaltasun osoz, esaldi bat-gehienez bi, eta berriro euskaraz. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Matxista zara eta hizkuntzaren aldeko militante?

    2012-06-11  //  Euskara, Hizkuntzak  //  Iruzkinik ez

    Nel Vidalek (twitterren @nelvidalbarral) jarri du adibide hori, Galiziako Carballo herrian antolatuko dituzten jardunaldiak direla medio. Vidal Hizkuntza Normalizaziorako Langileen Koordinadorako presidentea da eta esaldi horren bidez ederki azaldu du aurtengo udako jardunaldietarako aukeratu duten gaia: Hizkuntza dinamizazioa eta justizia soziala. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Euskara kontuak udako ikastaroetan

    2012-05-31  //  Euskara  //  Iruzkinik ez

    UEUren Udako Ikastaroen afixa.

    UEUren Udako Ikastaroen afixa.

    EHUko eta UEUko Udako Ikastaroen zerrendak begiratu ditut eta euskararekin zerikusia daukaten ikastaroekin entresaka egin dut. On egin!

    UEUkoak:

    Txillardegi testuz testu. Eibar, ekainak 27-29, 22 ordu.

    Euskararen berreskurapenaren esperientzia eta hizkuntza gutxituen biziberritzea. Iruñea, uztailak 16-17, 14 ordu.

    Lazarragaren testuak DBHn erabiltzeko. Eibar, uztailak 11-12, 12 ordu.

    Literatura Unibertsala itzultzen. Eibar, ekainak 26-27, 14 ordu. BETETA, itxaron zerrenda ireki da.

    Kontu txikiak eta euskaraz mintza eta jolas tailerra. Baiona, uztailak 4-5, 12 ordu.

    Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak. (tailerra), Baiona, uztailak 4-5, 10 ordu.

    Jendearen aurrean euskara jasoan hitz egiteko teknikak, Iruñea, uztailak 17-18, 14 ordu.

     

    EHUkoak:

    Hezkuntza eleanitza aldaketa metodologikorako tresna (I), Irailak 3 eta 4, 20 ordu.

    Hiztunetik hiztunera, euskararen bizipenek ezarritako bidetik (M), Eka. 27/29, 30 ordu.

    Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabidea, datuen argitan (I), Uzt. 16 eta 17 20 ordu.

    Irakurzaletasuna eta literatura: tradiziotik etorkizuneko leihora (M), Uztailak 16/18 30 ordu.

    Las lenguas del País Vasco: el castellano en contacto con el euskera (C), Abuztuak 20 eta 21, 20 ordu.

    Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (II) (W), Uztailak 5 eta 6, 20 ordu.

    Idazketa sortzailea tailerra. NitikGura (T), Abuztuak 1, 10 ordu.

     

     

     

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    “Axola ez bazaizue, euskaraz nola egiten duzuen entzungo dut”

    2012-05-16  //  Euskara  //  Iruzkin bat

    Euskaraz entzutea harrigarri da batzuentzat.

    Euskaraz entzutea harrigarri da batzuentzat.

    Lagun taldea elkartu gara Bilbon. Mahaiaren bueltan hitz eta pitz ari gara. Taldeko baten senidea agertu da, aulkia hartu eta gure ondoan esertzeko baimena eskatu du, “me gustaría escucharos hablar en euskara”. “Bai, bai ez dago arazorik”. Minutu batzuk igaro ditu gu entzuten. Alde egin duenean lagun kuadrillako batek ezusteko desatsegina hartu du: “A, baina ez al da espainiarra? Nik uste nuen kanpotarra zela eta jakin-minez eseri dela gu entzutera”. “Bilbotarra da nire senidea, euskaraz eta azkar hitz egiten ari ginela konturatu da eta arretaz entzuteko grina sartu zaio”. “Zenbat urte dauzka?”. “20”. “20 urte, bilbotarra eta euskaldunak euskaraz hitz egiten entzutera eseri da gure ondoan?”. “Sikiera borondatea erakutsi du eta umil eskatu du baimena”. “Ez naiz bere aurka ari, egin duenak harritu nau”. “A ereduan ikasi du, senide guztiak erdaldunak ditu, ni salbu”. “Gauza bat da euskaraz ez hitz egitea, eta beste bat euskaldunei baimena eskatu eta aulkian esertzea, hizkuntza sekula entzun izan ez balu bezala. Gaurko kezka ez al da bada ezagutza asko igo dela eta erabilerarekin daukagula arazoa? 20 urte ditu!”.  “Bilbon bizi da, gaztelaniaz ikasi du; zenbat aldiz entzungo zuen autobusean Euskadi Irratia?”.

    Euskalduntze alfabetatzean urtetan aritutako laguna lur jota geratu da, harrituta dagoela dio –agian ez du sinetsi nahi 2012an 20 urteko gazteak egoera horretan egon daitezkeenik–. Ingurukook pragmatiko agertu gara: A ereduan ez zuen gauza handirik ikasiko / Bilbon euskara entzuteko aukerak ez dira ikaragarriak / berak ere ez zuen belarria jarriko… Pragmatikoak izan garela diot, baina seko harrituta geratu denak pentsatuko du etsiak hartu gaituela. Lagunak horrelako egoeratan harritzeko eta sumintzeko gaitasuna ez galtzea aldarrikatu du. Beste batzuek onartua dugu, euskararen normalizazioaren bidean, halako errealitate gordinek ere behin baino gehiagotan abiapuntu izan beharko dutela.

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Bernat Joan i Mari: “Euskara garairik zailenean dago”

    2012-03-30  //  Euskara  //  Iruzkinik ez

    Bernat Joan i Mari.

    Bernat Joan i Mari.

    Egunak dira Udaltopeko jardunaldiak bukatu direla, baina apunte-errepasoan hasi naiz eta Bernat Joan i Mari Eivissako soziolinguistak botatako hitz batzuk aurkitu ditut koadernoan. Hark egindako hausnarketatxoa ekarri dut hona. Haren ustez, gehiegikerien ondorioak gehiegikeriak amaitu eta askoz geroago ere agertzen dira (gehiegikeria frankismoa da). Gainera –adierazi zuen– inpaktoa arriskutsuagoa da, ez baikara jabetzen bizi dugun egoeraz. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Adela Ramírezen hiru “bekatuak”: emakumea izatea, gaztelania ez jakitea eta pobrea izatea

    2012-03-21  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

    Adela Ramírez, askatasuna eman dion eskutitza eskutan duela.

    Adela Ramírez, askatasuna eman dion eskutitza eskutan duela.

    Adela Ramírezek  22 urte zeuzkan Mexikoko Justiziak bere haurra hiltzeagatik epaitu eta kartzelara bidali zuenean. Chiapaseko txol komunitateko kideak ez zekien irakurtzen eta idazten, eta ez zekien gaztelaniaz. Txol hizkuntza hitz egiten zuen. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Unibertsitatean irakasle gizonezkoak, Haur Hezkuntzan emakumezkoak

    2012-03-20  //  Gizartea  //  Iruzkinik ez

    Hiru ikerketen liburu azalak.

    Hiru ikerketen liburu azalak.

    Haur Hezkuntza ikasteko matrikulatuen %92 emakumeak dira eta unibertsitatean irakasleen %61 gizonak. Ez da kasualitatea, Haur Hezkuntza zaintzarekin lotura gehien duen irakasle lana da, adibidez  eta zaintza lanak emakumeari egotzi zaizkio historian zehar. Rol sexistek, estereotipoek, hor jarraitzen dute, nahiz eta Irakasle Eskolako ikasleek uste izan genero desberdintasunik ez dagoela dagoeneko. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Asteburuan elebitasun pasiboa praktikatzen

    2012-03-05  //  Euskara  //  2 iruzkin

    Hitz egin ezean, euskara entzun.

    Hitz egin ezean, euskara entzun.

    Guillermo Gómezi Profesor de ELE en apuros blogean irakurritakoaren harira akordatu naiz asteburuko bi egoeraz. Gómezek aitortzen du elebitasun pasiboaren oso zalea ez dela izan, baina orain bide interesgarria izan daitekeela uste duela. Elebitasun pasiboaren bi adibideren erdian izan naiz asteburuan. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    3 / 14«Aurrekoa234510Hurrengoa»

    Onintza Irureta Azkune

    Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

    @oirureta Twitterren

    Jarraitu @oirureta

    @oirureta(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Utzi bakean pubiseko ileak
    • Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
    • Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Iruzkin berriak

    • leire narbaiza --> Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
    • online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urria 2007
    • Iraila 2007

    Atalak

    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Literatura
    • Musika
    • Osasuna
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA