Hasiera »
Onintza Irureta Azkune
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
@oirureta Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
- online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
- BALIABIDEAK | Pearltrees --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urria 2007
- Iraila 2007


Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Amaia Lasa mahai-inguruan, Baionan
2013-02-22 // Literatura // Iruzkinik ez
Sareinak taldeak antolatu du ekitaldia Maiatz-en laguntzarekin. Baionan izango da bihar (otsailak 23) arratsaldeko 15:00etan Baionako Euskal museoan. Josune Muñozen gidaritzapean arituko dira Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Amaia Lasa. Ekitaldiaren izenburuak berak zertaz arituko diren arrastoa emango digu: “Maiatz, euskal emakume sortzaileen leihoa”.
Itziar Idiazabal: “Demagogikoa da ama-hizkuntzan eskolatzeko eskubideaz hitz egitea zein hizkuntzari buruz dihardugun argitu gabe”
2013-02-21 // Euskara, Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Itziar Idiazabal Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailea da eta gaur Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izaki, gogoeta interesgarria idatzi du. Jatorrizko hizkuntzak hezkuntzan izan duen lekuari errepasoa eman dio eta aspaldiko kontuei ez ezik, berri berriei, Wert erreformari kasu, heldu dio. Pasarte bat baino ez duzu segidan, eta osoa behean. (gehiago…)
Frantsesaren alde egingo duzue? Bada, ez dugu zergarik ordainduko
2013-02-19 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Quebeceko (Kanada) 200 bat anglofono kalera atera ziren joan den igandean. Ez daude gustura Alderdi Quebecarrak daraman hizkuntza politikarekin. Put Back the Flag eta The Unity Group, ingelesaren eskubideen aldeko taldeak bildu ziren protestan eta gobernuari eskatu zioten frantsesaren aldeko hizkuntza politika lasaitzeko. Alderdi Quebecarraren asmoa frantsesa lan munduan, irakaskuntzan eta norbanakoaren mailan bultzatzea da.
Mehatxu gogorra egin zuten igandean bildu ziren ingeles hiztunek: frantsesaren hizkuntza politika aldatzen ez baduzue zergak ez ditugu ordainduko. Ingelesez hitz jokoa eginez: “If (the English in Quebec) don´t have a say, then perhaps we shouldn´t have to pay!”.
Gure hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituztelako zergak ordaintzeari utziko bagenio, a ze zuloa zakuan!
Zergatik jarraitzen du emakume ugarik eliztar izaten?
2013-02-08 // Gizartea // Iruzkinik ez
Aste honetako Argia astekarian “Emakumea Eliza Katolikoan. Komunitate txikietan dute esperantza” izenburuko artikulua idatzi dut. Eliztar emakumeekin egon gara emakumea diskriminatua duen Elizan nola sentitzen diren azal diezaguten. Kanpotik begiratuta, kosta egiten baita ulertzea hain justu sektore baztertuena ugariena izatea. Artikuluan fededun eta praktikante diren emakumeek hitz egin dute, Elizaren hierarkia matxistarekin kritiko ageri dira, eta era berean etxe barrutik borrokan segitzeko gogoa azaldu dute.
Gauzak nola diren, artikulua jada makinetan zela gogoratu nintzen Dolores Juliano antropologo bikainak aspalditxo Donostian eskainitako hitzaldiaz. Hainbeste emakume Eliza Katolikoaren jarraitzaile izateko hainbat arrazoi ematen zituen: bizitza soziala egiteko aukera bakanetakoa zen Elizarekiko lotura garai batean, alfabetatzeko bidea ere bazen moja sartzea… XX. mende erdira arte joera hori ulergarri egiten zaio Julianori, baina gaur egungo arrazoiak ez ditu argi.
Dolores Julianok, komunikatzaile iaioa izateaz gain, bestearen azalean jartzen saiatzeko gaitasun handia dauka. Ariketa horixe egin zuen hitzaldi hartan. Hemen daukazue orduan egindako laburpentxoa.
Eskola euskararen gotorleku… ikasle txikienentzat
2013-02-01 // Euskara // Iruzkinik ez
Egun betea atzokoa. Urtetako lanaren ondoren, Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzak eta ISEI-IVEIk Arrue ikerketa bukatu dute, eta Klusterrak urteroko Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak baliatu zituen ikerketari astindua emateko.
Euskal Autonomia Erkidegoko 9-10 eta 13-14 urteko ikasle guztiei egin dizkiete galderak, haiek elkarren artean eta irakasleekin, gela barruan eta jolastokian, zein hizkuntzatan egiten duten jakiteko. Proiektua erraldoia (hemen txostena), eta horren inguruko atzoko jarduna mamitsua, angelu askotatik begiratua. Hona zaparrada bizitik ateratako tantak, inolaz ere atzokoaren laburpen izan nahi ez duena: (gehiago…)
Espainiako Estatuak 45.000 euroko isuna jarri dio EAri ETB ikusteko hedagailua paratzeagatik
2013-01-25 // Hedabideak // Iruzkinik ez
Eusko Alkartasunak 2012ko urtarrilean paratu zuen hedagailua ETB1 eta ETB2 Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusi ahal izateko, ordura arte analogikoan baino ezin baitziren ikusi. Horren ondorioa da Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren isuna. 45.000 euro EAri eta 15.000 euro hedagailua jartzen lan egin zuen Ingest enpresari. (gehiago…)
Metaforak, hizkuntza gatazkak bistaratzeko (Made in Galiza)
2013-01-17 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Sechu Sende soziolinguista ezagutu nuen lehendabizi, galego teknikarien udako ikastaroen harira elkarrizketa egin niolako Argiarako. Idazlea baino, galego eragilea nuen buruan, eta hala irakurri dut 2007an argia ikusi zuen Made in Galiza. Aitor dezadan astoa kartolekin dabilen bezala irakurri dudala liburua, batik bat hizkuntza gatazkarekin zerikusia duten narrazioetan begiak iltzatuta. Egunerokoan arreta horri jartzen diodalako. (gehiago…)
Entzule gaztelania-hiztuna irrati esataria galegoz ez egiteko konbentzitu nahian
2013-01-11 // Hizkuntzak // Iruzkin bat
Emunek audio interesgarria zintzilikatu du Telp tailerrei buruzko blogean. Gune honetan hainbat egoeratan euskaldunok sufritzen dugun deserosotasuna murrizteko, hizkuntza jokaera asertiboari esker gusturago egoteko eta euskara gehiagotan erabili ahal izateko baliabideak eskaintzen dituzte. Blogean ariketak proposatu ohi dituzte hizkuntza gatazkak sortzen direnean nola moldatu ikasteko. Radio Galegako Alberto Freire esatariaren inprobisazioa entzungo dugu Emunen blogean paratutako audioan, galegoz ari delako kexu den entzuleari erantzun beharko baitio. (gehiago…)
Zestoan auzo-konposta egiten hasi gara
2012-11-26 // Gizartea // Iruzkinik ez
Atez atekoa, 5. kontenedorea… Joxe Aittolak baratzean hondakin organikoa ongarri nola bihurtzen zuen ikusi nuenetik auto-konposta eta auzo-konposta baino ez nituen buruan. Zestoako erdigunean (auzoak sakabanatuta daude) elkarren gainean bizi gara eta zelaiak/belardiak ondo-ondoan dauzkagu. Etxe ondoan, herritik atera gabe, hondakin organikoa ongarri bihur badezakegu zergatik aterako dugu kanpora? Gutxi jakinda ari naiz, baina Zestoa bezalako herri batean organikoa kanpora atera gabe moldatu gaitezkeela iruditzen zait.
Total, Udalak auzo-konposta egiteko deialdia egin zuen eta izena eman nuen. Bileran 50 bat lagun bilduko ginen, lau bat gizon eta gainerako guztiak emakumeak. Oraindik sukaldea gobernatzen zein dabilen asma daiteke.
Erraza baino errazagoa guk egin beharrekoa. Aparteko ontzian jaso organikoa, auzo-konposta gunera eraman, ontzian bota, beste ontzitik hartutako lastoa gainetik bota eta kito. Talde bakoitzeko arduradunak lan gehixeago izango du, hark zaindu beharko du ongarritze prozesua ondo doan ala ez.
Lau ontzi baino ez ditu prestatu Udalak, pentsatzen dut proba egin nahiko duela. Ea gauzak ondo egiteko gai garen eta herri guztira zabaltzen den egitasmoa.
Euskarak (gaztelaniaz bada ere) balio du ligatzeko
2012-11-05 // Euskara // 6 iruzkin
Topaketa lesbianistak izan dira duela gutxi Bizkaiko Dima herrian. Jendaurreko bilkura dezentetan bezala, hizkuntzak nola erabili zehaztu gabe zeukaten. Anekdota kontatu didana mahaian zegoen eserita, aurrean aurpegi asko begira zituela. Aurrez gaztelaniaz arituak ziren hizlariak; berak garbi zeukan euskaraz egingo zuela. Mikroa parean jarri ziotenean galdera hau egin zuen: “Nork ez daki euskaraz?”. Batzu-batzuek besoa jaso zuten, Espainiako Estatutik etorritakoak zeuden. Eta hizlariak horrelako zerbait esan zien: “Nik euskaraz egingo dut hitzaldia. Ea, boluntario euskaldunak behar ditugu euskaraz ez dakitenei itzulpena xuxurlatzeko. Bide batez elkar ezagutuko duzue!”. (gehiago…)