Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
Fenix 11*23 filma (Katalunia, 2012) Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da jada. Dena dela, asteburu honetan Gipuzkoako hiru herritan ikusteko aukera izango dugu. Lazkaon 19an (19:30) eta 20an (21:30), Areria aretoan; Azpeitian 18an (19:30 eta 22:00), 19an (19:30) eta 20an (21:30), Soreasu aretoan; eta Hernanin 17an (22:30), 18an (19:30 eta 22:30) eta 19an (19:30), Biteri aretoan. Ondoko bideoan trailerra daukazue. Filma 2004an 14 urteko mutil kozkor bati gertatutako istorio harrigarrian...
Read More“Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
Atzo onartu zen Espainiar Estatuko Aragoiko parlamentuan hizkuntzen lege berria. PPk eta PARek babestutako legearen arabera, Aragoiko administrazioak ez ditu praktikan batere babestuko katalana eta aragoiera. Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak iritzi artikulua idatzi du atzoko gertaeraz. Alabaina, urrunago joan da. Haren ustez, katalanaren kontrako barrikadak ari dira ipintzen, batean eta bestean kutsa ez daitezen. Ordea, Partalen aburuz, ez da kasualitatea Aragoikoa orain gertatzea, Balear...
Read MoreEz dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
Espainiako Aragoiko PPk hizkuntzen lege berria proposatu du, eta ezusterik ez bada, PARen (Partido Aragonés) laguntzari esker, aurreko hizkuntzen legea bertan behera utziko dute ostegunean, maiatzaren 9an. Lege berriaren arabera, Aragoiko administrazioak praktikan ez ditu batere babestuko katalana eta aragoiera. Bi hizkuntzekiko jarrera mespretxugarriaren adierazgarri da hizkuntzei izena aldatzea. Ostegunean, parlamentuan PPk eta PARek bat egiten badute, ordutik aurrera katalana LAPAO...
Read MoreItziar Idiazabal: “Demagogikoa da ama-hizkuntzan eskolatzeko eskubideaz hitz egitea zein hizkuntzari buruz dihardugun argitu gabe”
Itziar Idiazabal Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedraren koordinatzailea da eta gaur Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izaki, gogoeta interesgarria idatzi du. Jatorrizko hizkuntzak hezkuntzan izan duen lekuari errepasoa eman dio eta aspaldiko kontuei ez ezik, berri berriei, Wert erreformari kasu, heldu dio. Pasarte bat baino ez duzu segidan, eta osoa behean. “Eskola ezinbestekoa da hizkuntza gutxituak iraun eta garatu ahal izateko. Hizkuntza ez nagusietako hiztunentzat derrigorrezkoa...
Read MoreFrantsesaren alde egingo duzue? Bada, ez dugu zergarik ordainduko
Quebeceko (Kanada) 200 bat anglofono kalera atera ziren joan den igandean. Ez daude gustura Alderdi Quebecarrak daraman hizkuntza politikarekin. Put Back the Flag eta The Unity Group, ingelesaren eskubideen aldeko taldeak bildu ziren protestan eta gobernuari eskatu zioten frantsesaren aldeko hizkuntza politika lasaitzeko. Alderdi Quebecarraren asmoa frantsesa lan munduan, irakaskuntzan eta norbanakoaren mailan bultzatzea da. Mehatxu gogorra egin zuten igandean bildu ziren ingeles hiztunek:...
Read MoreMetaforak, hizkuntza gatazkak bistaratzeko (Made in Galiza)
Sechu Senderen liburua, Txerra Rodriguezek euskaratua. Sechu Sende soziolinguista ezagutu nuen lehendabizi, galego teknikarien udako ikastaroen harira elkarrizketa egin niolako Argiarako. Idazlea baino, galego eragilea nuen buruan, eta hala irakurri dut 2007an argia ikusi zuen Made in Galiza. Aitor dezadan astoa kartolekin dabilen bezala irakurri dudala liburua, batik bat hizkuntza gatazkarekin zerikusia duten narrazioetan begiak iltzatuta. Egunerokoan arreta horri jartzen...
Read More

Iruzkin berriak