Espainiako Estatuak 45.000 euroko isuna jarri dio EAri ETB ikusteko hedagailua paratzeagatik
Eusko Alkartasunak 2012ko urtarrilean paratu zuen hedagailua ETB1 eta ETB2 Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusi ahal izateko, ordura arte analogikoan baino ezin baitziren ikusi. Horren ondorioa da Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren isuna. 45.000 euro EAri eta 15.000 euro hedagailua jartzen lan egin zuen Ingest enpresari. Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkari nagusiak adierazi duenez, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza gezurretan dabiltza, arrazoi ekonomikoak...
Read MoreTV3 legalizatu dute Ipar Katalunian
Ipar Katalunian ikusi ikusten zuten telebista katalanez, Frantziako Estatuak onartu egin izan duelako, baina ez legezkoa zelako. Orain bai, orain Frantziako Ikus-entzunezkoen Kontseilu Gorenak eta Frekuentzien Agentzia Nazionalak TVCren telebista kateak 37. katean kokatu ditu. Horrek esan nahi du Ipar Kataluniako biztanleek Kataluniako TV3, 33, 3/24 eta Super 3 telebista kateak ikusten segi ahalko dutela orain arte bezala, baina hemendik aurrera emisioak legalak izango dira. Ez da Frantzia...
Read MoreArdo botilak saltzen Valentziako Gobernuaren isuna ordaintzeko
800.000 eurori aurre egin beharrean dago Acció Cultural del País Valencià. Erakunde horrek egindako eskaerari erantzunez, 2010ean Mugarik gabeko telebista izeneko sinadura bilketa egin zen Euskal Herrian. Madrilgo Gorteetan 500.000 sinadura aurkeztu nahi ziren, Espainiako Estatuko telebista autonomikoen seinalea euren muga administratiboetatik kanpo ikusi ahal izateko. Alegia, Nafarroan ETB ikusteko, Valentzian TV3 eta Asturias-Leonen TVG. Aise gainditu zen sinadura kopurua eta Diputatuen...
Read MoreRadio Televisio de Mallorcak jada ez du emititzen
Abenduaren 9an ateak itxi zituen katalan hutsez emititzen zuen Mallorcako hedabide publiko bakarrak. Urtean 10 milioi euroko aurrekontua zuen eta 115 langile. Denak kaleratu dituzte. PPk gehiengoa duen Gobernuak adierazi du austeritate eta ardura planaren barruan sartu dela irrati-telebistak bertan behera uztea. Itxieraren berri Aritz Galarragari irakurri diogu Berrian. Mallorcan hasi dira du izenburua haren artikuluak eta ohartarazi du PPk katalanarekiko duen jokaera ikusita, IB3 edo Canal...
Read MoreEuskara digitalizazioaren garaian. Josu Amezagaren eskutik
EHUko Udako Ikastaroak, ekainak 23, Donostia. EHUko Josu Amezaga irakasleak Euskara digitalizazioaren garaian izeneko hitzaldia eskaini du. Gaia konplikatua dela esan du eta euskarak aro berri honetan (zalantzati erabili du aro berri esamoldea) nolako tokia izango duen misterioa dela aitortu du. Uzkur ibili da aurreikuspenetan, baina etorkizunerako pista politak eman ditu. Bidean geratu diren hizkuntzak Idazkuntza sortu zen, inprenta asmatu zen eta argazki-irrati-telefonoaren garaia heldu zen....
Read MoreXabier Azanza: “10.000 euro ez da nahikoa”
Xabier Azanza Euskarabideko zuzendariari egin diogu elkarrizketa. ARGIA aldizkariko 2.171. zenbakian (otsailaren 8koan) argitaratuko dugu osorik. Besteak beste, pil-pilean dagoen gai bat izan dugu hizpide: hedabideek jasoko dituzten diru-laguntza murritzak. Horri buruz esan dizkigunak jaso ditugu hemen. Azanzak esan du esperantza duela hedabideek diru gehiago jasotzeko eta hori otsailean jakingo dugula. 2009rako, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak ia ezerezean geratu dira. Aurrekontua...
Read More

Iruzkin berriak