Utzi bakean pubiseko ileak
Modan jarri da (emakumeen eta gizonen artean) sexu organoen inguruko ilea kentzea, garbiagoa dela argudiatuta, edo besterik gabe albokoak egiten duelako, edo gizona/emakumea errazago limurtzeko. Emily Gibson familia mediku estatubatuarrak pubiseko ilearen gerra bukatzeko ordua dela esana du, eta ileok dauden tokian utzi behar direla. Amelia Barquíni zor diogu Gibson medikuarengana iritsi izana, gasteiztarrak ile sozialei eta politikoei buruz artikulua idatzi du bere blogean, eta handik atera...
Read MoreMartxoaren 8ko afixik txarrenak
Katixa Agirreren txioari esker iritsi gara hona. Martxoaren 8ko hainbat afixa daude FilosofaFrivola gunean blogariaren komentario motz baina zorrotzekin. Umorerik ez zaio falta. Hori bai, gaztelaniaz daude. Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen...
Read More“Arazoren bat daukagunean hasiko gara genero berdintasuna lantzen”
Haur eskolako irakaslea: “Bai ados, genero rolez hitz egin behar da, baina haurrak oso txikiak dira eta garai horretan ez dago desberdintasunik, berdin jokatzen dute eta berdin hazten ditugu”. Helduagoen irakaslea (edo ikastetxeko zuzendaria): “Genero berdintasuna? Homosexualitatea? Oraingoz gure eskolan ez dago horrelako arazorik. Zerbait gertatzen dela sumatzen dugunean helduko diegu gai horiei”. Ikasle gazte transexualaren irakasleak: “Egia da gaizki tratatzen dutela ikaskide...
Read MoreZergatik jarraitzen du emakume ugarik eliztar izaten?
Aste honetako Argia astekarian “Emakumea Eliza Katolikoan. Komunitate txikietan dute esperantza” izenburuko artikulua idatzi dut. Eliztar emakumeekin egon gara emakumea diskriminatua duen Elizan nola sentitzen diren azal diezaguten. Kanpotik begiratuta, kosta egiten baita ulertzea hain justu sektore baztertuena ugariena izatea. Artikuluan fededun eta praktikante diren emakumeek hitz egin dute, Elizaren hierarkia matxistarekin kritiko ageri dira, eta era berean etxe barrutik borrokan...
Read MoreZestoan auzo-konposta egiten hasi gara
Atez atekoa, 5. kontenedorea… Joxe Aittolak baratzean hondakin organikoa ongarri nola bihurtzen zuen ikusi nuenetik auto-konposta eta auzo-konposta baino ez nituen buruan. Zestoako erdigunean (auzoak sakabanatuta daude) elkarren gainean bizi gara eta zelaiak/belardiak ondo-ondoan dauzkagu. Etxe ondoan, herritik atera gabe, hondakin organikoa ongarri bihur badezakegu zergatik aterako dugu kanpora? Gutxi jakinda ari naiz, baina Zestoa bezalako herri batean organikoa kanpora atera gabe...
Read MoreAdela Ramírezen hiru “bekatuak”: emakumea izatea, gaztelania ez jakitea eta pobrea izatea
Adela Ramírezek 22 urte zeuzkan Mexikoko Justiziak bere haurra hiltzeagatik epaitu eta kartzelara bidali zuenean. Chiapaseko txol komunitateko kideak ez zekien irakurtzen eta idazten, eta ez zekien gaztelaniaz. Txol hizkuntza hitz egiten zuen. Erditzeko gutxi falta zitzaiola haurra galdu zuen eta epaileak erabaki zuen haurra nahi ez zuelako hil zuela. Epaiketan ez zuen itzultzailerik izan Ramírezek eta aurrean jarritako paper guztiak sinatu zituen. 15 urteko kartzela zigorra ezarri zioten....
Read More

Iruzkin berriak