Jalgi hadi plazara
    Hasiera » Euskara » Eskola euskararen gotorleku… ikasle txikienentzat
    ots01 0

    Eskola euskararen gotorleku… ikasle txikienentzat

    Atalak: Euskara

    Zein hizkuntzatan hitz egiten dute ikasleek jolastokian? Argazkia: Dani Blanco.

    Zein hizkuntzatan hitz egiten dute ikasleek jolastokian? Argazkia: Dani Blanco.

    Egun betea atzokoa. Urtetako lanaren ondoren, Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzak eta ISEI-IVEIk Arrue ikerketa bukatu dute, eta Klusterrak urteroko Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak baliatu zituen ikerketari astindua emateko.

    Euskal Autonomia Erkidegoko 9-10 eta 13-14 urteko ikasle guztiei egin dizkiete galderak, haiek elkarren artean eta irakasleekin, gela barruan eta jolastokian, zein hizkuntzatan egiten duten jakiteko. Proiektua erraldoia (hemen txostena), eta horren inguruko atzoko jarduna mamitsua, angelu askotatik begiratua. Hona zaparrada bizitik ateratako tantak, inolaz ere atzokoaren laburpen izan nahi ez duena:

    Eskola gotorleku, atmosfera kontrolatu, kontrapisu…

    Hiru termino horiek behintzat erabili zituzten eskola euskararen normalizazioan betetzen ari den funtzioa kontuan hartuta. Mikel Zalbidek esana: “Hartuko bagenitu etxea, lagunartea, administrazioa… garbi dago eskola gotorlekua dela”. Dena dela, gotorleku horrek umeentzat bai, baina gaztetxoentzat nola gero eta indar gutxiago duen azaldu zuen: umeen bi gune nagusiak dira eskola eta etxea, 13-14 urtekoentzat berriz, bizitza eremuak hedatuz doaz, eta eskolaren eragina, txikituz.

    Eduardo Apodakak eskolarentzat atmosfera kontrolatua terminoa erabili zuen, umeei erreferentzia eginez, eta ez gazteei. F. Xavier Vilak kontrapisuaz hitz egin zigun. Bildutako ehundik gora laguni ez desanimatzeko deia egin zigun, eskola zerbait izatekotan euskararen (bere kasuan katalanaren) normalizazioan daukagun kontrapisurik garrantzitsuena eta eraginkorrena delako.

     

    Eskolako leihotik burua atera eta…

    Seguru asko, emaitzak irakurri ditugun denok ariketa bera egingo genuen (txostena Soziolinguistika Klusterraren webgunean daukazue); 9-10 urtekoen erabilera emaitzak 13-14 urtekoenekin alderatu, eta uiiiiii, portzentajeek nola egiten duten behera… Inpresioa egiten du, baina atzoko saioan inor gutxi zegoen harrituta emaitzekin. Hala ere, gaiari heldu zioten. Zergatik umeetatik gaztetxoetara horrelako aldea? Eta sozializazio hitza erabili zen hitzetik hortzera. Zigor Etxeburuak: “Nola bizi dira gurasoak? Erdaraz. Beraz, umeak ere bai”. Mikel Zalbidek muturreko konparaketa hau egin zuen: A ereduko ikaslea, eskolatik kanpo bazter guztietan euskaraz bizi dena. D ereduko ikaslea, eskolatik kanpo gaztelaniaz bizi dena. Eskola barruan zein hizkuntzatan egingo lukete batak eta besteak? “sozializazio unibertsalak unibertsalak dira”. Iñaki Martinez de Lunak esapide hau erabili zuen: “Umeek zer ikusi hura ikasten dute, zenbat eta gehiago zabaldu gizartera, horko erabilerara egokitzen dira”. Entzuleetan artetik bestelako fenomeno bat ere aipatu zen, hau da, nerabezaroa garai “arraroa”, “berezia” dela, eta denaren kontrako joera izaten dutela. Pakete horretan sartzen da euskararen kontra egitea, helduek euskaraz egiteko mezua luzatzen dietelako. Jaime Altuna ez zegoen oso konforme bertsio horrekin, haren ustez, araua apurtzeko nahia izaten dute nerabeek, baina heldu izateko gogoa ere bai, eta haiei begira daude. Alegia, gurasoek zein hizkuntzatan egiten dute? Gaztetxoen kultur, kirol erreferenteak zein hizkuntzatan ari dira?

    Jone Miren Hernandezen gogoeta

    Zalantza batzuk jarri zituen mahai gainean:

    -Ikerketa interesgarria da, kuantitatiboa. Hutsuneak baditu: behaketa bidezkoa (Arrue proiektuan umeei galdetu egiten zaie) eta tokian tokikoa falta dira.

    -Aurreikuspenak egiteko ez dadila erabili ikerketa. Etorkizuna asmatzeko ez litzateke erabili behar.

    -Kontuz ikasleen jardunarekin. Oso gordin kontatzen dituzte barneratuta dauzkaten estereotipoak.

    -Eskolak zer eman duen. Lehen euskaraz zekitenak eta ez zekitenak geneuzkan. Orain, datuek erakusten dute eskolan continuum bat dugula. Euskaldunak dira, baina oso desberdinak.

     

    Irakasleak gogogabetuta?

    Iñaki Artola irakasleen ilusioaz aritu zitzaigun. Berak ez zuen esan ilusiorik gabe ari diren ala ez, baina gaia azpimarratzeak ulertzera eman dezake hortik badela zerbait. Mikroilusioak, ilusio autonomoak, arrazoizkoak, ez urrutira begirakoak, sortzeko beharra nabarmendu zuen.

    Pablo Suberbiola Klusterreko kideak ohartarazi zigun 15 aditu / arituri eskatu dietela ikerketaren gaineko gogoeta, eta zehazki noiz ez badakigu ere, webgunean eta Bat aldizkarian argia ikusiko dute.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Arrue - Garaigoikoa - [...] ikusgarriak Berriak egindako infografiak. Jardunaldien ostean esan direnak ere interesgarriak dira: Onintza Iruretak berak esandakoak, Pello Zubiriarenak, Pablo Suberbiolarenak ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Onintza Irureta Azkune

    Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

    @oirureta Twitterren

    Jarraitu @oirureta

    @oirureta(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Utzi bakean pubiseko ileak
    • Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
    • Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Iruzkin berriak

    • leire narbaiza --> Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
    • online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urria 2007
    • Iraila 2007

    Atalak

    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Literatura
    • Musika
    • Osasuna
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA