Onintza Irureta Azkune
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
@oirureta Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- leire narbaiza --> Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
- Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
- online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urria 2007
- Iraila 2007


Espainiako Estatuak 45.000 euroko isuna jarri dio EAri ETB ikusteko hedagailua paratzeagatik
Atalak: Hedabideak
Eusko Alkartasunak 2012ko urtarrilean paratu zuen hedagailua ETB1 eta ETB2 Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusi ahal izateko, ordura arte analogikoan baino ezin baitziren ikusi. Horren ondorioa da Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren isuna. 45.000 euro EAri eta 15.000 euro hedagailua jartzen lan egin zuen Ingest enpresari.
Maiorga Ramirez EAko Nafarroako idazkari nagusiak adierazi duenez, Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza gezurretan dabiltza, arrazoi ekonomikoak erabili baitzituzten ETBren seinaleak LTDz ez zabaltzeko, eta haien ustez afera politikoa da.
Nafarroan ETB3 eta ETBSat baino ezin dira ikusi LTD bidez, eta Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza harria bata bestearen teilatura boteaz ibili dira, hedagailua nork ordaindu behar duen eztabaidatzen. Haien ustez, ETB1 eta ETB2 LTD bidez ikusteko egin beharreko lanek kostu ekonomiko handia dute. EAko militanteek, iazko urtarrilean 12.000 euro baino gutxiagorekin Erreniegan hedagailua jarri zuten Iruñerrian seinalea jasotzeko moduan, eta haien kalkuluen arabera, 40.000 eurorekin Nafarroa osora helduko litzateke seinalea.
Martxoaren 7an Guardia Zibilak hedagailua zigilatu zuen eta EAk helegitea jarri zuen. Auzia Auzitegi Nazionalean dago.