Jalgi hadi plazara
    Hasiera » Euskara » Euskarak (gaztelaniaz bada ere) balio du ligatzeko
    Aza05 6

    Euskarak (gaztelaniaz bada ere) balio du ligatzeko

    Atalak: Euskara

    Xuxurlatze teknikak balio al du ligatzeko?

    Xuxurlatze teknikak balio al du ligatzeko?

    Topaketa lesbianistak izan dira duela gutxi Bizkaiko Dima herrian. Jendaurreko bilkura dezentetan bezala, hizkuntzak nola erabili zehaztu gabe zeukaten. Anekdota kontatu didana mahaian zegoen eserita, aurrean aurpegi asko begira zituela. Aurrez gaztelaniaz arituak ziren hizlariak; berak garbi zeukan euskaraz egingo zuela. Mikroa parean jarri ziotenean galdera hau egin zuen: “Nork ez daki euskaraz?”. Batzu-batzuek besoa jaso zuten, Espainiako Estatutik etorritakoak zeuden. Eta hizlariak horrelako zerbait esan zien: “Nik euskaraz egingo dut hitzaldia. Ea, boluntario euskaldunak behar ditugu euskaraz ez dakitenei itzulpena xuxurlatzeko. Bide batez elkar ezagutuko duzue!”.

    Hizlariak bere kabuz hartu zuen horrela egiteko erabakia, antolatzaileei aurrez ezer esan gabe. Kezkatuta geratu zen, zer irudituko ote zitzaien antolatzaileei…

    Handik pixka batera antolatzaileak hurbildu zitzaizkion eta: “Ideia bikaina belarrira itzulpena egitea, ligatzeko balio du!”.

    7 euskaldun + gaztelania hiztun 1 = 8 gaztelania hiztun formula bete ez dadin, xuxurla bidezko itzulpen-metodoa hainbat forotan probatu dute dagoeneko. Ez dakit ikuspegi linguistikotik emaitzak interesgarriak izan diren ala ez, ezta ligatzeko balio izan duten ala ez. Horrelakoetan zabiltzatenon iritzia eskertuko genuke.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    6 Iruzkin

    1. Arkaitz | 2012 Azaroa 5 at 22:27

      Zoragarria ekarpena! ikastoletako gurasoen batzarretan, sindikatuetako asanbladetan, portaleko batzarretan… aplikagarria guztiz. Bizi dugun gizarte hotz honetann elkar ezagutzeko aukera emango du seguruenik, eta onenean ligatzeko ere, zergatik ez? eskerrik asko benetan, Onintza, ekarpenagatik (eta aurreko harengatik)

      Erantzun
    2. Juanjo | 2012 Azaroa 6 at 11:36

      Txalogarria benetan hizlariaren ekimena. Era berean, esanguratsua da hizlaria kezkatuta gelditzea hartutako erabakiarekin. Horra hor hizkuntza minorizatu bateko hiztunen portaera ohikoa. Aurreko hizlariak kezkatuta gelditu al ziren beraien hizkuntza portaerarekin? Ez. Aldiz bertako hizkuntzan hitz egin eta orduan kezka, deserosotasuna… Horregatik baloratu behar dugu hizlari euskaldunak bere beldurrak gainditzea eta euskaraz egiteko hautua egitea gainera irtenbide egingarri bat proposatuta. Euskaldunok euskaraz hitz egiteko ditugun beldurrak gainditzen ditugunean errealitateak erakusten digu gehienetan beldur horiek gure barnean baino ez daudela. Honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero hona hemen lotura interesgarria: http://www.telptailerrak.com
      Ligatzeko balio duen? Noski, jende berria ezagutzeko ere balio du ;-)

      Erantzun
    3. Beñat | 2012 Azaroa 6 at 12:31

      Guk gure herriko gaztetxean ere hala funtzionatzen dugu, erdaldun bat egon ohi delako. Ez dut uste horrela asko ligatzen dugunik, baina zuk aipatutako formula matematikoa saihesteko oso baliagarria da!

      Erantzun
    4. Nekane Zinkuengi | 2012 Azaroa 6 at 12:56

      Halakoez aritzen gara hizketan Info7 irratiko Gureaz Blai saioan, Ainhoa Lasa EMUN kooperatibako kide eta telp tailerretako dinamizatzailea eta biok. Euskaldunok erdaren inposaketaren aurrean izaten ditugun portaerez, konplexuez, aurreiritziez… Hala nahi duenak, gaur 13:00etako albiste boletinaren ondoren izango du Gureaz Blai entzuteko aukera ordu erdiz, Info7 irratian.

      Erantzun
    5. txerra | 2012 Azaroa 6 at 13:10

      Emunen sarritan erabiltzen dugun teknika da xuxurlatzearena, batez ere bileretan eta. Kide euskaldun bat (edo euskara teknikaria zenbait kasutan) kide erdaldunaren ondoan jarri eta bileraren berri ematen dio, labur-labur eta belarrira. Orain arte emaitza nahiko onak lortu ditu martxan jarri den lekuetan eta teknika eraginkorra da ulermen maila ere igotzeko.

      Beste bide batzuk ere jorratu eta jorratzen ditugu: adibidez, Konprenitzen ekimena: http://www.lantalan.com/emun/euskara-planeko-helburuetako-bat-da-bileretako-euskararen-erabilera-gehitzea

      Erantzun
    6. Nerea | 2012 Azaroa 7 at 13:51

      Txalogarria eta hausarta,batez ere aurreko hizlariek ez badira euskaraz mintzatu.
      Nire ustetan,gaizki ulertuak gerta ez daitezen aldez aurretik adostu behar da,baina sarritan urduri jartzen naiz nire jokabidearen azalpena emateko.
      Hala ere ezezagunen artean errazagoa iruditzen zait lagun artean baino.

      Erantzun

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Onintza Irureta Azkune

    Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

    @oirureta Twitterren

    Jarraitu @oirureta

    @oirureta(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Utzi bakean pubiseko ileak
    • Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
    • Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Iruzkin berriak

    • leire narbaiza --> Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
    • online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urria 2007
    • Iraila 2007

    Atalak

    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Literatura
    • Musika
    • Osasuna
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA