Onintza Irureta Azkune
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
@oirureta Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- leire narbaiza --> Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
- Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
- online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urria 2007
- Iraila 2007


Isidrok eta Manuelek baino ez dute hitz egiten zoque-ayapaneco
Atalak: Hizkuntzak
Isidro Velázquez eta Manuel Segovia Ayapakoak dira, Mexiko hego-ekialdeko Tabasco estatuko biztanleak. Elkarrekin hitz egiten dutenean baino ezin da entzun zoque-ayapaneco hizkuntza; ez dago beste hiztunik haien komunitatean.
Denisse Quintero zinegileak bi aitonak grabatuz dokumentala egin nahi du. Badaki ez duela hizkuntza biziaraziko, baina sikiera, hizkuntza gordeta geratuko da. Badu bestelako esperantza bat ere 28 urteko zinegile gazteak, dokumentala komunitate indigenetan eta nekazaritza guneetan erakutsiko du; haiengan norberaren hizkuntzarekiko kontzientzia piztu nahi du. Haren ustez, komunitate askok bertako kultura gutxiesten eta alboratzen dute, diskriminazioa oso barneratuta dutelako. Ikus-entzunezko lanari Hizkuntza Hila izena jarri dio eta duela pare bat hilabete hasi zen grabatzen.
Manuel Segoviaren semeak, izen berekoak, 30 urte ditu eta hizkuntza ikasten hastea erabaki du. Bost urte dira zoque-ayapaneco ikasten hasi zela eta egunero hainbat orduz aritzen da. Pena du txikitan ikasi ez zuelako. Badaki hiltzear den hizkuntza hau hitz egiteak inguruan ez duela pasiorik eragingo: “Hizkuntza hau hitz egiten duzulako iseka egin edo ezizenak jartzen dizkizute, hizkuntza hori indioek baino ez dutela hitz egiten esaten dizute. Hemen indio hitza, batzuentzat, iraina da, umiliazio sinboloa”.
Mexikon 364 hizkuntza dituzte bizirik, horietarik 21 desagertze bidean.
Informazio gehiago Grace Gálvezen blogean.