Jalgi hadi plazara
    Hasiera » Euskara » Euskaraz baino ez etiketatzeagatik salaketa? Ez al zuen alderantziz behar?
    ira07 0

    Euskaraz baino ez etiketatzeagatik salaketa? Ez al zuen alderantziz behar?

    Atalak: Euskara

    Euskal Herria Esnea kooperatibaren esne kaxa.

    Euskal Herria Esnea kooperatibaren esne kaxa.

    Pertsona juridiko batek salaketa jarri du Euskal Herria Esnea kooperatibaren kontra, produktuak euskara hutsean etiketatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Elikagai Kalitaterako Zuzendaritzak adierazi duenez, enpresak 2.000 eta 30.000 euro arteko isuna jaso dezake. Izan ere, 17/2008 legea hausten du, Espainiako Sorian ontziratzen baita esnea. Legearen arabera, gaztelaniaz ere etiketatu beharko lituzke esne tetrabrikak.

    Ikusteko dago zein bide egingo duen salaketak, baina gaia serioa izan ez balitz, barrez lehertzekoa da panorama. Zenbat txanponez beteko genuke zakua euskaraz baino etiketatzen ez diren produktuei isuna jartzea otuko balitzaigu? Eta zenbatez (EAEn adibidez), gaztelaniaz soilik (edota gutako gehienok ulertzen ez ditugun munduko beste hizkuntzetan) etiketatuta dauden eta euskararen arrastorik ez dagoen produktuak salatuko bagenitu? Garbi dago zein bidek aberastuko gintuzkeen.

    Gogora dezagun 2008ko uztailean, Eusko Jaurlaritzak onartu zuela Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzko dekretua. Saltoki handiei eragiten zien, eta produktuak gaztelaniaz eta euskaraz etiketatzera derrigortzen zituen, baita bezeroak bi hizkuntzetan zerbitzatzeko gaitasuna izatera ere. Dekretua ez betez gero isunak aurreikusi ziren. EAJren agintaldian onartutako dekretua, bertan behera utzi zuen agintaldia amaitzear duen PSEren Gobernuak. Alderdi sozialistak isunen eraginkortasuna zalantzan jarri zuen eta egoera soziolinguistikoak horretarako aukera eman arte hartutako erabakia zela adierazi zuen.

    Euskaldunari ez dago esan beharrik zein hizkuntza dabilen pattal baino pattalago etiketajearen gaian eta saltokietan bezeroari arreta eskaintzeko momentuan.

    Oharra: Berria egunkariak duela gutxi jakinarazi duenez, Euskal Herria Esnea kooperatibak adierazi du salaketa Kaiku Elikagai Korporazioak jarri duela. Hala balitz, ondo larria litzateke euskara enpresen arteko lehia kontuetan lehen lerroan jartzea.

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Onintza Irureta Azkune

    Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

    @oirureta Twitterren

    Jarraitu @oirureta

    @oirureta(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Utzi bakean pubiseko ileak
    • Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
    • Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
    • Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik

    Iruzkin berriak

    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
    • online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
    • BALIABIDEAK | Pearltrees --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urria 2007
    • Iraila 2007

    Atalak

    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Literatura
    • Musika
    • Osasuna
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA