Jalgi hadi plazara
    Hasiera » Euskara » “Nire entusiasmoak euskara hutsuneak beteko dituela espero dut”
    ira05 2

    “Nire entusiasmoak euskara hutsuneak beteko dituela espero dut”

    Atalak: Euskara

    EHUko Udako ikastaroak. Eleaniztasuna hezkuntzan da gaia. Bi eguneko ikastaroa euskaraz da. Hitzaldi bakar bat entzutera hurbildu naiz Donostiara. Bi daude mahaiaren bestaldean eserita eta txandaka hitz egingo dute. Gernikarrak euskara aberatsa, joria dauka. Airosa dabil, urduritasunaren arrastorik gabe, ederki komunikatzen. Hark bukatu duenean albokoak hartu du hitza. Segituan adierazi du euskaraz oso ondo ez dela moldatzen eta hitzaldian zehar konturatuko garela horretaz. Esan du, hala ere, euskara hutsuneak entusiasmoarekin betetzen saiatuko dela. Esanda bezala, ostiko ederrak eman dizkio euskarari, eta iruditu zait nekatu ahala nekezago aurkitu dituela euskarazko esamoldeak, hitz egokiak… ezinean dabilenean gaztelaniara egin du salto, naturaltasun osoz, esaldi bat-gehienez bi, eta berriro euskaraz.

    Asko gustatu zait nola kudeatu duen hizkuntzaren gaia. Ez da kikildu, irribarretsu esplikatu du hizkuntzaren afera, bere buruaz seguru. Hanka-sartzeak hanka-sartze, etengabe hitz egin du, ez dabil totelka, dakien guztia erabili du erratzeko beldurrik gabe, ironia ere badario.

    Seguru nago aurrez abixatu izan ez balu, hitzaldian zehar ultzera txikiak aterako zitzaizkidala eta horrelakoak etorriko zitzaizkidan burura: “Ui, honek ez daki ondo hitz egiten, begira aditz hori, esaldi subordinatu hori, eta orain erdaraz esaldi oso-osoak… ai ama, eta gaia da hizkuntzak nola kudeatu eskolan…”. Kontrako eragina lortu du hizlariak: “Egia, hanka sartzen du, baina maila oso txukuna dauka, komunikatzaile bikaina da, nekatzen hasia da eta erdarara jo du, baina ezin duenean baino ez du salto egiten erdarara… Gutxi falta zaio primeran hitz egiteko, berandu baino lehen ni bezala arituko da!”.

    Euskal hiztunon jabekuntzat, harrotasunaz… hitz egitea modan jarri da. Nik hala antzeman dut hizlari hau; badaki zein euskara maila duen, badaki erabili egin behar duela ikasteko, badaki hanka sartu behar duela eta jarrera irmo eta baikor hori transmititzea erabaki du.

    2 Iruzkin

    1. Marimar | 2012 Iraila 6 at 13:54

      Kaixo, asko eskertzen dizkizut zure hitzak. Hurrengoan espero dut ostikada gutxiegi eman euskarari. Argi dago animatzen ez bazaigu…

      Erantzun
    2. Bittor Hidalgo - Donostia | 2012 Iraila 7 at 15:30

      Hori da bai bidea. Ekin eta animo

      Bittor

      Erantzun

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Onintza Irureta Azkune

    Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

    @oirureta Twitterren

    Jarraitu @oirureta

    @oirureta(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Utzi bakean pubiseko ileak
    • Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
    • Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
    • Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik

    Iruzkin berriak

    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
    • online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
    • BALIABIDEAK | Pearltrees --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urria 2007
    • Iraila 2007

    Atalak

    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Literatura
    • Musika
    • Osasuna
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA