Jalgi hadi plazara
    Hasiera » Euskara » Matxista zara eta hizkuntzaren aldeko militante?
    eka11 0

    Matxista zara eta hizkuntzaren aldeko militante?

    Atalak: Euskara, Hizkuntzak

    Nel Vidalek (twitterren @nelvidalbarral) jarri du adibide hori, Galiziako Carballo herrian antolatuko dituzten jardunaldiak direla medio. Vidal Hizkuntza Normalizaziorako Langileen Koordinadorako presidentea da eta esaldi horren bidez ederki azaldu du aurtengo udako jardunaldietarako aukeratu duten gaia: Hizkuntza dinamizazioa eta justizia soziala.

    Bi kontzeptu horien arteko lotura sustatu, eta hortaz hausnartu nahi dute uztailaren 18, 19 eta 20an. Egitarauak oso itxura ona du eta modu honetako galderak paratu dituzte: Izan al zaitezke feminista eta galegoa defendatu ez? Galegoaren alde egitea eta ekologista ez izatea gerta al liteke? Hizlarien artean hizkuntza normalizazioarekin zuzeneko harremana duten eragileak daude, baina baita ere feministak; sindikalistak; kooperazioan, sexu askapenean eta emigrazioaren gaian dabiltzanak.

    Azken finean, jardunaldien asmoa, batetik, hizkuntza normalizazioa justizia sozialarekin lotzea da, alegia, hizkuntza defendatzea justizia kontua dela aldarrikatu nahi dute, eta bestetik, mugimendu sozialei (ekologismoa, feminismoa, sexu askapena…)  ikusaraztea haien egitekoan ere hizkuntzaren aldeko jarduna bere egin behar dutela.

    Gurean ere baditugu horrelako esperientziak. Udaberri honetan Udaltopen adibidez, Mari Luz Esteban antropologo eta feminista mugimendu feministaren eta hizkuntza normalizazioaren arteko zubiak egiten aritu zen (Argian hortaz idatzitako artikulua hemen). Imanol Minerrek ere, mugimendu feminista eta LGTB mugimendua adibidetzat jarri izan ditu (blog honetako post bat horri buruz).

    Galiziako jardunaldi interesgarrien berri Txerra Rodriguezi esker jakin dugu. Haren blogean dauzkazue zehaztapenak.

    Azken oharra: Twitterren gai honi buruz irakurritako hausnarketen ondorioz pare bat anekdota etorri zait burura:

    Duela gutxi Porrotx pailazoak kontatu zidan pasadizo polita: joan da Espainiara oporretan eta desagertzeko arriskuan zeuden loroentzako gune bat bisitatu zuten. Animalia haiek salbatzeko zertan ari ziren kontatu zien gidak. Porrotxek familia katalana somatu zuen aldamenean. Haurrek gaztelaniaz ulertu ez eta gurasoek itzultzen zioten gidak esandakoa. Tarte batean komunera alde egin zuen familia katalanak eta gidak momentua baliatu zuen holako zerbait esateko: “Handia da gero garai hauetan gaztelaniaz ez dakiten umeak egotea!”. Eta Porrotxek hauxe erantzun: “Bi ume katalan horiek loroak dira. Gurasoen nahia da katalanak bizirautea eta horretarako eskola katalanera bidaltzen dituzte haurrak eta…”. Porrotxen hitzen ondoren gidaren erantzuna: “Inoiz ez zitzaidan burutik pasa esplikatu duzuna. Eskerrik asko”. Hizkuntzaren ekologia ezta?

    Bigarren anekdota aspaldikoagokoa da: Xabier Mendigurenek twitterren (@xme64) hauxe esan du: “izan daiteke homofoboa eta euskaltzalea aldi berean?” eta hori irakurrita akordatu naiz duela lau  urte Artelekun egindako feminismo pornopunkaren inguruko jardunaldiez. Sexu askapenaz, transgeneroaz, feminismoaz… hitz egin zen han. Gizarte sektore baztertuak, zapalduak, lotsaraziak, ari ziren hitz egiten, burbuila bat zirudien Artelekuko areto handi hark. Euskara ordea, ahaztu egin zitzaien, dena zen gaztelaniaz edo ingelesez, “egun on” edo “eskerrik asko” triste bat eta aurrera. Euskaldunak berriz, erruz ginen han, komunean, kafe hartzean… euskaraz asko entzuten zen. Eta nire burua paralelismoak egiten etengabe: “bai, giza talde matxakatuak dira hauek, bai, baina eta nola sentitzen gara ba hemen gauden euskaldunok? ez al da oso antzeko sentsazioa? euskaldunok ere ez al gara ba zapalduak, ahaztuak? Ni baino ausartago batek eskua altxa zuen eta gai hauxe jarri zuen mahai gainean. Ez naiz ondo gogoratzen baina esango nuke euskaraz egin zuela eta bateren batek erantzun ere bai: “Pero si ya sabes hablar en castellano!”.  Xabier, niri barruak esaten dit inkoherentea dela homofoboa izatea eta hizkuntza gutxiagotuen aldeko kontzientzia izatea. Baina jakina, gizaki denok gara inkoherente, inkoherentziak egiten ditugu eta mundua ere seko inkoherentea da…

     

     

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Onintza Irureta Azkune

    Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

    @oirureta Twitterren

    Jarraitu @oirureta

    @oirureta(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Utzi bakean pubiseko ileak
    • Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
    • Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Iruzkin berriak

    • leire narbaiza --> Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
    • online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urria 2007
    • Iraila 2007

    Atalak

    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Literatura
    • Musika
    • Osasuna
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA