Jalgi hadi plazara
    Hasiera » Euskara » Kasares, Aleman eta Zapata Euskararen Foru Legeaz
    Abe15 0

    Kasares, Aleman eta Zapata Euskararen Foru Legeaz

    Atalak: Euskara

    Kasares, Zapata eta Aleman. (Arg: J. Santesteban)

    Kasares, Zapata eta Aleman. (Arg: J. Santesteban)

    Nafarroako Euskararen Foru Legeak 25 urte betetzen ditu gaur. Iritziak, aldarrikapenak eta kexak ugari izango dira batean eta bestean. Ondoko lerroetan Paula Kasares, Sagrario Aleman eta Oskar Zapataren iritziak jaso ditut, azaroko Larrun hilabetekarian esandakoak.

    Sagrario Aleman: “Legea sortu aurretik, urte bat lehenago, Jesus Azkonak azterketa egin zuen nafarren jarrerak ikusteko eta hark zioen Nafarroa guztian, ez iparraldean eta Iruñerrian bakarrik, Erriberan ere bai, euskararen aldeko jarrera nabaria zela. Jarreragatik balitz lege hobea egin zitekeela zioen. Ez zuen zonifikazioa proposatzen, legearen aplikazioak ordea tokian tokiko egoera soziolinguistikoa kontuan hartu behar zela zioen. Ondoren, Azkonaren azterketaren iritziaren kontra egin zen Legea, zonifikazioa eskubideetan oinarriturik egin zen”.

    Oskar Zapata: “Noski hobeto egin zitekeela, erabaki politikoak egon dira horrela edo hala izan ez zedin. Gauza batzuk oso argigarriak dira zonifikazioari dagokionez. Gaur egun Nafarroako euskaldun gehienak Iruñerrian bizi gara. Oso ongi lotu zuten hori: Iruñerria ez dugu elebidun egingo. Alegia, zerbitzuak eskaintzen diren eskualdean ez dago euskaldunentzat eskubiderik eta ez dago betebeharrik administrazioaren izenean, askotan. Eta Legeak horretarako aukera ematen bazuen, dekretuak etorri dira hori mugatzera”.

    Paula Kasares: “Legeak zer ondorio ditu? Duela 25 urteko Legeak kontzeptu batzuk ezarri ditu. Adibidez, eremu ez-euskalduna eta eremu mistoa kontzeptuak. Bada belaunaldi oso bat logika horren barnean sortu dena, Nafarroako gehiena ez-euskalduna izatearen naturalitatea eta nolabait statu quo-a onartzen duena, ontzat ematen duena. Beraz, ez-euskalduna den tokian euskararen aldeko edozein gauza naturaren kontrakoa da. Kontzeptuok desmuntatzea zaila izanen da”.

    Euskara Nafarroan izenburuko Larrun (159. Zenb) osorik hemen.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. “Emaiozu onena”, haurrak euskaraz matrikulatzeko kanpaina | - [...] 31n, datorren ostegunean, Paula Kasaresen hitzaldia eta tailerra izanen dugu. Maria Vicuña Gaztelekuan, 17:30ean. Tailer honen helburua dugu [...]

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Onintza Irureta Azkune

    Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.

    @oirureta Twitterren

    Jarraitu @oirureta

    @oirureta(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Utzi bakean pubiseko ileak
    • Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
    • Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Iruzkin berriak

    • leire narbaiza --> Emakumearen gorputzaren brutalizazioa medikuntza modernoan
    • Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
    • online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
    • “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Uztaila 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Urria 2007
    • Iraila 2007

    Atalak

    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Literatura
    • Musika
    • Osasuna
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA