Hasiera »
Onintza Irureta Azkune
Euskara kontuak ditut hizpide Argia aldizkarian, eta blog honetan ere, euskara etengabe plazara atera dadin saiatuko naiz. Betaurreko matxistak eranzten ere saiatuko naiz eta emakumea txokotik plazara ekartzeko ahalegina egingo dut.
@oirureta Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Izkiriaturik aurkitu ditudan ene artikuluak (III) - Garaigoikoa --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
- online casino uk --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- click here --> Nola azaldu eliztar katoliko gehienak emakumeak izatea?
- “Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola” | Jalgi hadi plazara --> Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
- BALIABIDEAK | Pearltrees --> Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Azaroa 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Uztaila 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Otsaila 2011
- Urtarrila 2011
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Uztaila 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Abendua 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Urria 2007
- Iraila 2007


Utzi bakean pubiseko ileak
2013-05-15 // Gizartea, Osasuna // Iruzkinik ez
Modan jarri da (emakumeen eta gizonen artean) sexu organoen inguruko ilea kentzea, garbiagoa dela argudiatuta, edo besterik gabe albokoak egiten duelako, edo gizona/emakumea errazago limurtzeko. Emily Gibson familia mediku estatubatuarrak pubiseko ilearen gerra bukatzeko ordua dela esana du, eta ileok dauden tokian utzi behar direla. (gehiago…)
Katalan militante “terrorista”ren pelikula ikusgai asteburu honetan
2013-05-13 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Fenix 11*23 filma (Katalunia, 2012) Euskal Herriko hainbat herritan eskaini da jada. Dena dela, asteburu honetan Gipuzkoako hiru herritan ikusteko aukera izango dugu. Lazkaon 19an (19:30) eta 20an (21:30), Areria aretoan; Azpeitian 18an (19:30 eta 22:00), 19an (19:30) eta 20an (21:30), Soreasu aretoan; eta Hernanin 17an (22:30), 18an (19:30 eta 22:30) eta 19an (19:30), Biteri aretoan. Ondoko bideoan trailerra daukazue.
(gehiago…)
“Katalanaren kontrako erasoa eta periferiaren kontrola”
2013-05-10 // Hizkuntzak // Iruzkinik ez
Atzo onartu zen Espainiar Estatuko Aragoiko parlamentuan hizkuntzen lege berria. PPk eta PARek babestutako legearen arabera, Aragoiko administrazioak ez ditu praktikan batere babestuko katalana eta aragoiera. Vicent Partal Vilawebeko zuzendariak iritzi artikulua idatzi du atzoko gertaeraz. Alabaina, urrunago joan da. Haren ustez, katalanaren kontrako barrikadak ari dira ipintzen, batean eta bestean kutsa ez daitezen. Ordea, Partalen aburuz, ez da kasualitatea Aragoikoa orain gertatzea, Balear Uharteetan ere mugimendua egotea eta jomugan dagoen beste lurraldea Valentzia izatea. Hona iritzi artikuluaren pasarte batzuk euskarara ekarrita: (gehiago…)
Ez dira katalana eta aragoiera, LAPAO eta LAPAPYP baizik
2013-05-06 // Hizkuntzak, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Espainiako Aragoiko PPk hizkuntzen lege berria proposatu du, eta ezusterik ez bada, PARen (Partido Aragonés) laguntzari esker, aurreko hizkuntzen legea bertan behera utziko dute ostegunean, maiatzaren 9an. Lege berriaren arabera, Aragoiko administrazioak praktikan ez ditu batere babestuko katalana eta aragoiera. Bi hizkuntzekiko jarrera mespretxugarriaren adierazgarri da hizkuntzei izena aldatzea. Ostegunean, parlamentuan PPk eta PARek bat egiten badute, ordutik aurrera katalana LAPAO (Lengua Aragonesa Propia del Area Oriental) izango da, alegia, ekialdeko aragoiera. Aragoiera berriz, LAPAPYP (Lengua Aragonesa Propia de las Áreas Pirenaica y Prepirenaica) izango da, hau da, Pirinio eta Pirinio aurreko aragoiera.
Vilawebek eman du albiste honen berri.
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ideia batzuk Eduardo Apodakaren eskutik
2013-04-26 // Euskara // Iruzkinik ez
Atzo hasi eta gaur bukatuko dira Udaltop jardunaldiak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Eduardo Apodaka EHUko irakasleak atzo Euskaraz jarduteko aktibazioa: ideia zenbait psikologia sozialetik hitzaldia eskaini zuen. (gehiago…)
“Euskaldun berriari erraz esaten diogu euskaraz jarduteko, errazegi”
2013-04-03 // Euskara // Iruzkinik ez
Joxe Manuel Odriozolak artikulu interesgarria idatzi du gaurko Berrian. Haren ustez, euskalduntze prozesuetan hiztunaren eta hizkuntzaren arteko dialektika sozial, kultural eta psikologikoak daukan barne-lotura sendoa ez da ikusi nahi, eta lotura horiek berebiziko garrantzia dute hizkuntza bat edo beste aukeratzerakoan. Hona artikuluko hainbat pasarte: (gehiago…)
Martxoaren 8ko afixik txarrenak
2013-03-08 // Gizartea // Iruzkinik ez
Katixa Agirreren txioari esker iritsi gara hona. Martxoaren 8ko hainbat afixa daude FilosofaFrivola gunean blogariaren komentario motz baina zorrotzekin. Umorerik ez zaio falta. Hori bai, gaztelaniaz daude.
“Arazoren bat daukagunean hasiko gara genero berdintasuna lantzen”
2013-03-07 // Gizartea // Iruzkinik ez
Haur eskolako irakaslea: “Bai ados, genero rolez hitz egin behar da, baina haurrak oso txikiak dira eta garai horretan ez dago desberdintasunik, berdin jokatzen dute eta berdin hazten ditugu”. (gehiago…)
Ez kezkatu Wert, guk egiten dugu gaztelaniaren alde
2013-03-01 // Euskara // 2 iruzkin
Ministroa arduratuta dago, Hego Euskal Herriko gaztetxoek gaztelania ikasiko ez duten beldurrez, edo euskara gehiegi ikasiko duten ikaraz. Hemen ardura euskarak eragiten du, ez gaztelaniak. Arrue ikerketaren emaitzak badakizkigu, ez du berri harrigarririk eskaini. Hezkuntza komunitateak bazekiena egiaztatu du: haur-gazteek guk nahi baino gehiago egiten dute gaztelaniaz ikasgela barruan eta jolaslekuan; non eta eskolan, euskararen gotorlekuan (Mikel Zalbidek esana). D eredua ez da errezeta marabilosoa. Ikasle askok etxean ezin dute euskaraz egin, familiako inor hizkuntza berean erantzuteko gai ez delako, eta kalean beste hainbeste gertatzen zaie. Soziolinguistikoki zonalde erdaldun direnetaz ari gara. (gehiago…)
Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Amaia Lasa mahai-inguruan, Baionan
2013-02-22 // Literatura // Iruzkinik ez
Sareinak taldeak antolatu du ekitaldia Maiatz-en laguntzarekin. Baionan izango da bihar (otsailak 23) arratsaldeko 15:00etan Baionako Euskal museoan. Josune Muñozen gidaritzapean arituko dira Itxaro Borda, Marikita Tambourin eta Amaia Lasa. Ekitaldiaren izenburuak berak zertaz arituko diren arrastoa emango digu: “Maiatz, euskal emakume sortzaileen leihoa”.