Nessun dorma
    Hasiera » musika kritika » Aingerurik ez
    ots07 0

    Aingerurik ez

    Atalak: musika kritika

    Fitxa: Vital Kutxak antolatutako “Astearte Musikalak”. Vivace Ensemble laukotea. Egitaraua: Beethoven eta Schumann-en obrak. Lekua: Vital Fundazioaren Aretoa. Data: Urtarrilaren 29a.

     

    Batzuetan, bat-bateko isiltasuna egiten denean esaten da: “aingeru bat pasa da”. Une berezietan ere, inpresio artistiko ahaztezin horietakoetan, berdin esan daiteke. Ba, Vital Kutxak joan den asteartean antolatutako saiotik ez zen aingerurik pasa, tamalez. Badakigu ganbera-musika egitea zaila dela, Vital Kutxako Aretoaren akustika ez dela oso egokia eta abar, baina, nahiz eta txukun jo, Vivace Ensemble taldeak ez zuen asmatu, ez zuen transmititu, ez zen tentsiorik, emoziorik egon. Beraz, aspertu egin ginen. Halere, teknika eta ilusioa ez zaie falta musikari nafar hauei; beraz, sakontzen badute errepertorioan, pixkanaka-pixkanaka, musikaren azalean geratu ordez, interpretatzeko gai izango dira, denboraren eta lanaren poderioz.

     

    Bi obra garrantzitsu entzuteko aukera izan genuen. Lehenengo zatian, Beethoven-en “Laukotea, pianoarekin, op.16”lan hiperklasikoak aukera eman zuen taldearen maila teknikoa frogatzeko. Zuri Moriyon piano jole fina da, soinu polita du eta ederki laguntzen du, protagonismorik lapurtu gabe. Jose Ignazio Aierra biolin joleak ez zuen arazorik izan Beethoven duin bat egiteko, baina horretan gelditu zen, adierazkortasunik ez. Gauza bera esan daiteke Maria Jose Ros biola joleaz: nota guztiak jo zituen, baina espresio falta nabarmena izan zen. Honen ahizpak, Idoia Ros bioliontxelo joleak, aldiz, adierazkortasun ttantta batzuk agertu zituen bere soinu biribilarekin. Eskerrak.

     

    Saioaren bigarren zatian, lan erromantiko eder bat jo zuten: Schumann-en “Laukotea, pianoarekin, op.47”. Interpretazio asaldatua izan ordez, irakurketa txukun eta garbia egin zuten. Hori bai, bukaerako Vivace-an sumatu genuen aiurri pixka bat. Propinarekin, berdin. Berstein-en “West Side Story” lanaren puska batzuk jo zituzten, aski motel.

     

     

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Montserrat Auzmendi

    Euskal Herrian ematen diren musika klasikoko kontzertuen kritikak eta berriak aurkituko dituzu blog honetan.

    Azken bidalketak

    • Egitarau dotorea
    • Klasizismo hutsa
    • Egitarau nortasunduna
    • Da Costa-ren soinu aberatsa
    • Hau bizitasuna!

    Iruzkin berriak

      Artxiboak

      • Maiatza 2013
      • Apirila 2013
      • Martxoa 2013
      • Otsaila 2013
      • Urtarrila 2013

      Meta

      • Hasi saioa
      • Sarreren RSSa
      • Iruzkinen RSSa
      • WordPress.org

      ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA