Jendartean
    Hasiera »

    Omenaldia agoteen lurraldeari

    2012-09-24  //  Zinema, Zinemaldia 2012  //  Iruzkinik ez

    Unax Ugalde aktorea, agote rolean.

    Buztana dute, Deabruaren gisan. Agoteek gaixotasuna eta hondamendia dakarte eta horregatik baztertzen ditu Baztango herriak Bozate auzora. XVII. mendean girotutako trama du ardatz Baztan filmak, baina aitzakia baino ez da; egiaz, bailara bera da pelikulako protagonista, Baztango egungo erretratua, haren historia eta Julio Medemen Behiak filma uztartuz. (gehiago…)

    Zein ari zaio zeini gezurretan?

    2012-09-23  //  Zinema, Zinemaldia 2012  //  Iruzkinik ez

    Filmeko irudia.

    Gezurra gezurraren atzetik. Eskrupulu gutxiko gizona da Frédéric Bourdin, eta hasieratik argi uzten du The Imposter (Iruzurtia) dokumentalak. Harrigarria da zein natural kontatzen duen nola lapurtu zion nortasuna Nicholas-i, lau urte lehenago Texasen (AEB) desagertutako gazteari. Nicholasek baino hamar urte gehiago zituen Frédéric-ek; Nicholas ilehoria zen eta Frédéric beltzarana; urdinak zituen begiak Nicholasek, marroiak Frédéricek… eta hala ere, familiak besoak zabal hartu zuen iruzurti frantziarra, zalantza barik jo zuten haren semetzat. Zein ari zaio zeini gezurretan dokumental honetan? (gehiago…)

    Batzuetan beranduegi da barkamena eskatzeko

    2012-09-22  //  Zinema, Zinemaldia 2012  //  Iruzkinik ez

    Filmeko protagonistetako bat.

    Bizikidetza eta elkarbizitza. Mina gainditu, aurkaria izandakoa barkatu eta aurrera egin. Zeinen erraza dirudien teorian; gertukoa eta ezaguna zaigu gaia, gainera. Baina errealitatea inoiz ez da arrosa kolorekoa, eta horregatik, erdipurdiko terapeutak Meyyar Al Roumiri esaten dionean aurrera egin behar duela, desagertua duen semeak utzitako mina albo batera utzi eta bere burua onartu behar duela, altxatu eta joan egingo da Al Roumi. Sakonak dira Libanoko gerra zibilak eragindako zauriak, eta beldurrik gabe azaleratu ditu Labyali bala noom (Sleepless Nights) filmak. (gehiago…)

    Munduaren amaiera iritsi bitartean

    2012-09-21  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

    Filmeko irudia.

    Negarrik ez egiteko. Hori du Hushpuppy 6 urteko neska protagonistak aitaren agindu nagusietakoa. Indartsua izaten jakin behar du, basatia, oihaneko erreinuan erregina. Benh Zeitlin zuzendari estatubatuarraren filma bera ere, Beasts of the Southern Wild (Hegoalde Basatiko Piztiak), halakoxea da: indartsua eta basatia. (gehiago…)

    Zergatik ez den sinesgarria Garoñaren etorkizuna erabakitzen duen Segurtasun Nuklearraren Kontseilua

    2012-09-03  //  Energia  //  Iruzkinik ez

    Goian: Carmen Martinez, Fernando Vicente Castelló. Behean: Antoni Gurguí, Rosario Velasco, Antonio Colino.

    Pitzadurak antzeman dituzte Belgikako zentral nuklear bateko erreaktorearen ontzian, eta Arabatik 5 kilometro eskasera dugun Garoñako eta Cofrenteseko (Katalunian) zentralak ikuskatuko dituela adierazi du Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN), enpresa berak eraiki zituelako hiru zentraletako ontziak. Zein sinesgarritasun izan dezake, ordea, aurrekariak kontuan hartuta erabat politizatua dagoen eta orain arte industria elektriko nuklearraren mesedetan jokatu duen Kontseiluak? (gehiago…)

    Blues maitale baten apustua

    2012-07-17  //  Musika  //  Iruzkinik ez

    Tail Dragger musikariak jaso du aurten jaialdiaren txapela. / Argazkia: Hondarribia Blues

    Izan badira interes ekonomiko eta turistikoak atzean izan gabe jaiotako jaialdiak, makrokontzertuen kulturatik aldendu eta gustuko musika eta maila handiko musikariak eskaintzea helburu duten jaialdiak. Hein batean, abiapuntu horri eusten dio oraindik ere Hondarribiko Bluesaldiak, eta hori du balio handiena. Nazkatuta zegoen Carlos Malles hondarribiarra, hain gogoko duen musika zuzenean entzuteko urrutira joan beharraz nazkatuta, eta talde horiek herrira ekartzea erabaki zuen. Udalaren babesarekin, Blues Hondarribia Musika Elkartearen laguntzarekin eta ahalegin handiarekin, aurrera atera zen lehenengo edizioa. Jendearen harrera ona ikusita, Udalak diru gehiago jarri du ordutik, baina boluntario lanak oinarrietako bat izaten jarraitzen du. (gehiago…)

    Zinemak sufritutako jazarpen politikoaren hainbat adibide

    2012-06-28  //  Politika, Zinema  //  Iruzkinik ez

    Barrura begiratzeko leihoak-eko lan taldea, Ama Lur, Burgosko prozesua, Yoyes, Euskal pilota.

    Barrura begiratzeko leihoak azken adibidea baino ez da. Euskal gatazkarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten pelikulek polemika eta iritzi kontrajarriak piztea zilegi da, baina ez da bidezkoa boikot, zentsura eta eraso politiko arrazoigabea sustatzea, interes alderdikoiekin. Historiak erakutsi digu Espainiako eskuina dela jazarpen eta kanpaina bortitzak bideratu ohi dituena. Eraiki beharreko errelatoa hain bogan dagoen garaiotan, badirudi alde bakarreko kontakizuna baino ez dutela onartzen batzuek. Hona eraso horien hainbat adibide. (gehiago…)

    Euskaldun izatea zein nekeza den

    2012-06-11  //  Antzerkia, Kulturgintza  //  Iruzkinik ez

    Bodologuak ikuskizunaren kartela.

    Euskaldun izatea zein nekeza den kantatzen du Ruperrek eta berresten du Nagore Aranburuk, Bodologuak saioan taularatzen dituen bi bakarrizketetatik batean. Egoitz Lasa, Mikel Pagadizabal eta hirurak herriz herri dabiltza ordubete inguruko saioa eskainiz, boda batetik itzultzen direla aitzakia hartuta txandaka bakarrizketan. “Euskal” izatearen zamaz dihardu Aranburuk, ikastolen jaiak, txosna-lana, Euskal Herriari buruz giriei eman beharreko azalpenak edota kirolarekiko obsesioa argudio. Eta publikoko asko identifikatuta sentitu gara, islatuta ikusi dugu gure burua. Topiko eta estereotipoetatik abiatuta, eta umoreak behar duen exagerazio ukituz jantzita, egiak azaleratzen dituztelako hiru umoristek, bizi garen gizarte ereduari (kontsumismoari, soziedade gastronomikoen kulturari, estetikaren morrontzari…) eztenkadak sartuz. (gehiago…)

    Selektibitatea, hutsune handiak dituen neurgailua

    2012-06-07  //  Hezkuntza  //  Iruzkin bat

    Atzo hasi eta bihar arte, Hego Euskal Herriko 11.000 ikaslek baino gehiagok egingo dute Selektibitatea. Iparraldean berriz, hurrengo astean ekingo diote Baxoari. Baina egun gutxitan egiten diren azterketa masibo hauen hautaketa irizpideak desegokiak dira, eta ebaluatzen/neurtzen denak hutsune handiak ditu gainera. Ondorioa bikoitza da: aurreko urteetako ikas-irakaskuntza prozesuak ere, gehienbat Selektibitatea prestatzera bideratuta dagoenez, hutsune handiak ditu batetik; eta ikasleek ez dituzte lantzen unibertsitateak eskatzen dituen konpetentziak, bestetik.

    Selektibitate proba NUPen, 2009an / Iñigo Uriz A.P.

    (gehiago…)

    Benetan?

    2012-05-11  //  Zinema  //  Iruzkinik ez

    Martha Marcy May Marlene

    Martha (Elizabeth Olsen) eta haren ahizpa (Sarah Paulson).

    Benetan? Olsen bixki gatzgabe horien ahizpa gaztea da filmeko protagonista? Bada, argi dago familia horretan talentua nork duen. Elizabeth Olsenek ederki antzeztu du sekta batetik alde egin duen neskaren oinazea, nahasmena, pixkanaka paranoia bihurtuko dena. Eta ederki antzeztu du sekta barruan bizi dituen hasierako lilura, ondorengo beldurra. Flashback bidez tartekatzen dira bi istorioak pelikulan, baita Martharen buruan ere –hori baitu egiazko izena, nahiz eta sekta barruan Marcy May deitu, eta Marlene izenez erantzun telefonoa hartzerakoan, sektako gainerako nesken antzera–. (gehiago…)

    3 / 15«Aurrekoa234510Hurrengoa»

    Mikel Garcia Idiakez

    Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

    @mikelgi Twitterren

    Jarraitu @mikelgi

    @mikelgi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • Berasaluze, egoerari buelta ematen ohituta
    • Así lo entendemos todos
    • Krisiak areagotutako topikoak desegiten

    Iruzkin berriak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari? | --> Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Otzan Epeldegi --> Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • da2d --> Así lo entendemos todos
    • Basurde --> Así lo entendemos todos
    • Juanjo --> Así lo entendemos todos

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Iraila 2007
    • Maiatza 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Argazkia
    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema
    • Zinemaldia 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA