Hasiera »
Mikel Garcia Idiakez
Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.
@mikelgi Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Iraila 2007
- Maiatza 2007


Bullyingaren hamargarren urteurrenean hainbat gogoeta
2013-01-10 // Gizartea, Hezkuntza // Iruzkinik ez
Hamar urte beteko dira aurten: beherakoak jota, galtzak zikindu zituen mutikoak. Bere ikaskideetako batzuen irain, jipoi eta jazarpen zerrenda luze baten abiapuntua izan zen. Urtebetera, ikasgela komuneko paperaz bete eta “Beherakoaren urteurrena” idatzi zioten arbelean. Handik egun gutxira, eskolara joateari utzi ziolarik, bere burua Hondarribiko harresietatik behera bota zuen 14 urteko Jokin Zeberiok. Hamar urte iragan diren arren, bullying-a oraindik ere arazo larria dela agerian utzi du duela hilabete gutxi argitaratutako ikerketa batek. Hona hainbat gogoeta. (gehiago…)
Guk ere ez dugu paga kobratuko
2012-12-20 // Gizartea // Iruzkinik ez
Gabonetako paga, paga estra, ezohikoa, hamalaurena… Izenak izen, dagokigun soldataren zati hori ez dugu kobratuko aurten Argiako langileok, astekarian aurreratu genuenez. Enpresa publiko, pribatu eta kontzertatuetako behargin asko eta askoren moduan. Funtzionarioen pagak sortu du iskanbila gehien, eta harritu egin nau funtzionario ez den hainbaten erreakzioak: “Guretzat dirurik ez badago, haientzat ere ez”. Eta alderantziz: “Pribatuak pribatu dira eta hor konpon gestio txarra egin badute, baina botere publikoak gu babestu behar gaitu” dioen funtzionarioa. Pozarren irudika ditzaket hondamendi ekonomikoaren erantzule –baina ez biktima– nagusiak, gure artean mutur joka jarrai dezagun desiratzen. (gehiago…)
Hiesaz hitz egitea
2012-12-04 // Osasuna // Iruzkinik ez
Horren garrantzia azpimarratu zidan Udiarraga Garciak, Bilboko Itxarobide Elkarteko kide eta CESIDA Espainiako Estatuko Hiesaren Koordinakundeko presidenteak, hiesari buruz egindako erreportajean: gaixotasunaz hitz egiteak, bistaratzeak, tabu izateari uzteak zenbateko mesedea egiten dion gaitzaren normalizazioari: “Politikariek kontu handia izaten dute gaia ez aipatzeko, hiesaz hitz egitea delako sexuaz hitz egitea, substantziekin dugun harremanaz, gizartean tabu diren gaiez. Jose Maria Aznarrek adibidez, aginte osoan ez zuen ‘hiesa’ hitza erabili. Juan Jose Ibarretxe ordea, oso irekia zen gai honetan, eta guretzat oso garrantzitsua da hitza bera esatea, gaia azaleratzea”. (gehiago…)
Israelen erradiografia laburra
2012-12-04 // Nazioartea // Iruzkinik ez
Israelgo gizartearen erretratu gordina egiten du Alberto Pradilla kazetariak El judío errado (2010) liburuan. Bere garaian Pradillari egindako elkarrizketan, Israelgo Estatuaren oinarrian dauden ezaugarriez mintzatu zitzaigun. Hona, bere hitzak berreskuratuz, ezaugarri horien zerrenda laburra, Ekialde Hurbilean bizirik dagoen gatazkaren argigarri. (gehiago…)
Osasun publikoaren aldarriak, 10 puntutan
2012-10-11 // Osasuna // Iruzkinik ez
Krisiaren aterpean, murrizketen politika larriki ari da kaltetzen Ongizate Gizartearen oinarri diren zerbitzu publiko eta unibertsalak. Pribatizazioaren eta baliabideak urritzearen beldur, herritarrentzako osasun zerbitzu indibidual eta kolektibo hobea aldarrikatu du Osalde Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteak, eta horretarako hamar puntu dituen eskutitza bidali die EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei. Hona puntuon laburpena. (gehiago…)
Irakasle zaren horri
2012-10-05 // Hezkuntza // Iruzkinik ez
Hezkuntza arloko eragileak ohituta daude egurra jasotzera, Argian bertan maiz jarri dugu auzitan irakaskuntza sistema, ondasun, eskubide eta zerbitzu publiko ahalik eta onena izateko beharrezkoa baita kritika eta hobetzeko nahia. Baina gaur, UNESCOk erabakita Irakasleen Nazioarteko Eguna dela-eta, laudorio hitzak baino ez dizkiet eskaini nahi ahalegin guztiak egiten dituzten irakasle sufrituei. (gehiago…)
Errelatoak
2012-09-30 // Zinema, Zinemaldia 2012 // Iruzkinik ez
Pinocheti bi film eskaini dizkio aurten Donostiako Zinemaldiak, eta Zuzendari Berriak saileko sari nagusia lortu du horietako batek, Fernando Guzzoni txiletarraren Carne de Perro lanak. Diktadura garaian torturatzaile izan zen protagonista, eta horrek sortzen dion oinazearekin bizi behar du orain. Txileko garai ilunetara gerturatu den beste pelikulak, kritikarien txaloak jaso dituen Pablo Larrainen No biribilak, diktaduraren azken hilabeteak berreskuratu ditu, modu oso originalean. Modernizatzen ari den herrialdea erakusten du Larrainek, ekonomikoki indartsua azalean, itxuraz aurrera doana, baina atzealde zikina, askatasunik gabea eta krudela ezkutatzen duena. Diktaduraren hasieraz mintzo den Post Mortem eta une bortitzenei buruzko Tony Manero lanen ostean, Pinocheti eskainitako trilogia ixten du No-k, iragana mahai gainean jarri eta ahanzturan galdu ez dadin. Berdin egiten du Eliane Raheb zuzendariaren Sleepless Nights dokumental gordin eta zirraragarriak, Libanoko gerra zibila protagonisten ahotik konprenitu nahian. (gehiago…)
Man Rayren espiritu berpiztua
2012-09-28 // Uncategorized, Zinema, Zinemaldia 2012 // Iruzkinik ez
Bihurgunez eta ezustekoz jositako bidaldi magikoan, bidean topatutako altxorrei lupa jarri eta istorio txikienetan edertasuna eta handitasuna bilatzen dakien dokumentala da Emak Bakia Baita. Man Ray artista dadaistak Emak Bakia 16 minutuko zinepoema egin zuen 1926an, lan esperimental eta berritzailea. Miarritze inguruko etxe batean errodatu zuen, diotenez Emak Bakia izeneko etxe batean. Arrasto horren atzetik, eraikinaren bila abiatuko da Oskar Alegria iruindarra. (gehiago…)
Nerabe frustratuak ez du hazi nahi
2012-09-27 // Zinema, Zinemaldia 2012 // Iruzkinik ez
Haurtzarotik heldutasunerako bidaia konplexua makina bat aldiz irudikatu du zinemak, eta estereotipoekin jokatuz egin du maiz: institutua oihana bailitzan telesail estatubatuarrek –eta ez estatubatuarrek– deskribaturiko nerabe hormonatu eta burugabeetara ohituta gaude, baita munduarekin haserre dauden errebelde inkonformistetara, beren lekua aurkitzen ez duten gazteetara… Marçal Forés katalanak ere sasoi korapilatsu horri heldu dio Animals filmean, eta topiko indie eta alternatiboetatik edan du, baina aldi berean gai izan da mundu bitxi eta pertsonala eraikitzeko. (gehiago…)
Havana Club
2012-09-25 // Zinema, Zinemaldia 2012 // Iruzkinik ez
Ron marka famatuak ematen dio hasiera 7 días en La Habana filmari. Azken finean, babesle nagusia da Havana Club, pelikularen 3 milioi euroko aurrekontutik 1 jarri du edari ezagunak. Beharbada arrazoi horregatik parranda, emakumeak eta alkohola dira filmeko osagai nagusiak. Beharbada Parisko M&C Staatchi GAD publizitate agentziak bultzatutako proiektua delako dirudi pelikulak turisten ikuspegitik errodatutako iragarkia. Eta beharbada Habanari buruzko zazpi istorio kontatu dizkiguten zazpi zuzendarietatik bakarra baino ez delako kubatarra da emaitza hain partziala eta murritza. (gehiago…)