Mehatxu sotila
Andonik esan dit oraingoan ez duela greba egingo, ezin duela. Nagusiak debekatu al dion galdetu diot. “Ez, baina ostiralerako pieza guztiek bukatuta egon behar dutela agindu dit, eta horretarako ostegunean lan egin beharko dut nahitaez”. Sotilki egindako mehatxua ere mehatxu da. Hizkuntza Eskolan azterketak greba egunean egitea lanera behartzeko beste modu sotil bat da, adibidez. Berdin gutxieneko zerbitzu “gehiegizkoak” ezarriz gero, sindikatuek salatu duten moduan. Greba...
Read MoreKrisiak areagotutako topikoak desegiten
Euskal Herrian ez omen gara arrazistak eta xenofoboak. Ea hurrengo baieztapenetatik zenbatekin egiten duzun bat. Etorkinek prestazio sozialak eta diru-laguntzak kentzen dizkigute. Azterketa guztien arabera, etorkinek jasotzen dutena baino ekarpen handiagoa egiten diote Gizarte Segurantzari. Aintzat hartzekoa da gehienak gazteak direla –lanerako adinean, beraz– eta erregularizatua dutela beren egoera –Euskal Herriko etorkinen %80-85ak erregularizatuta du bere egoera eta egoitza-baimena...
Read MoreTaberna honetan ez da onartzen feminista ez den inor
Taberna honetan ez da onartzen feminista ez den inor edo antzeko zerbait zioen Iruñeko tabernako kartelak, eta talibankeria iruditu zitzaion lagunari, tabernara sartzeko baldintzak jartzea. Nik aldiz, pentsatu nuen, nola da posible jendeak oraindik ez jakitea zer esan nahi duen feminista izateak? Bestela ez da ulertzen emakume ugarik oraindik esatea “ni ez naiz feminista”, bere buruari harriak jaurtiz, edo lagunak gaizki ikustea feminista ez denari tabernan sarrera ukatzea....
Read MoreHaur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak
Horixe hezkuntza arloko jendeak helarazitakoa: irakasleak arduratuta daudela, gero eta haur gehiagok duelako Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa, kopuru kezkagarrietara iristeraino. Eta hori entzunda, gogora etorri zait Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak erreportajean genioena: konplexua da hiperaktiboa “dena” eta hiperaktibo “dagoena” bereiztea, baina funtsezko desberdintasuna dago atzean. Hiperaktiboa denak arazo neurobiologikoa du lobuluan, eta...
Read MoreBullyingaren hamargarren urteurrenean hainbat gogoeta
Hamar urte beteko dira aurten: beherakoak jota, galtzak zikindu zituen mutikoak. Bere ikaskideetako batzuen irain, jipoi eta jazarpen zerrenda luze baten abiapuntua izan zen. Urtebetera, ikasgela komuneko paperaz bete eta “Beherakoaren urteurrena” idatzi zioten arbelean. Handik egun gutxira, eskolara joateari utzi ziolarik, bere burua Hondarribiko harresietatik behera bota zuen 14 urteko Jokin Zeberiok. Hamar urte iragan diren arren, bullying-a oraindik ere arazo larria dela agerian utzi du...
Read MoreGuk ere ez dugu paga kobratuko
Gabonetako paga, paga estra, ezohikoa, hamalaurena… Izenak izen, dagokigun soldataren zati hori ez dugu kobratuko aurten Argiako langileok, astekarian aurreratu genuenez. Enpresa publiko, pribatu eta kontzertatuetako behargin asko eta askoren moduan. Funtzionarioen pagak sortu du iskanbila gehien, eta harritu egin nau funtzionario ez den hainbaten erreakzioak: “Guretzat dirurik ez badago, haientzat ere ez”. Eta alderantziz: “Pribatuak pribatu dira eta hor konpon gestio...
Read More

Iruzkin berriak