Jendartean
    Hasiera »

    Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?

    2013-05-15  //  Hezkuntza, Kirola  //  Iruzkinik ez

    Alejandro Rodriguez, 5 urteko kanariarra, entrenatzailearen eta arbitroaren artean.

    Bada, helduak tartean sartzen direnean. Hori islatzen du asteburuan minibenjamin-aurreko kategoriako partidu batean atera zuten argazki honek. Irabazteko lehiatzen, elkarrekin beharrean elkarren kontra jokatzen, aurkaria zapaltzen eta jokoaren arauak ez errespetatzen helduongandik ikasten dute haurrek, eta goizegi.

    Ikuskizun tamalgarriak izaten dira umeen zenbait partidu –bereziki futbolean, hori ere esan behar da–, gurasoak garrasika –irainka– hasten zaizkionean arbitroari, aurkariei, entrenatzaileari eta, huts eginez gero, baita seme-alabaren taldekideei ere. Eredu lehiakor horren barruan, hobea izateko presio eta gorroto-iturri bilakatzen da kirola txiki-txikitatik, gaiztotutako giro batean.

    Hori guztia ezin hobeto atzeman du Rubén López Estupiñán-en argazki-kamerak. Kanariar Uharteetan, haurren arteko norgehiagoka batean entrenatzailea eta arbitroa eztabaida sutsuan ari zirelarik, Alejandro Rodríguez txikiak bien artean jarri behar izan zuen, “aski da, aski da, aski da” oihukatuz. Dirudienez, ordurako giroa bero zegoen kiroldegiko harmailetan, zer eta 5 urteko umeen partidu batean. Haurraren erreakzio naturalak gelditu zuen –ohiko bihurtu den– burugabekeria.

    Bai, ezagutzen dugu goi-mailako kirolaren alde iluna, atzean dagoen diru-festa, emaitzen menpe bizi diren kirolariak eta dopinaren itzala. Baina gutxienez haurrak diren bitartean, balore positiboetan hezteko eremu ludikoa izan beharko luke kirolak, zer arraio!

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?

    2013-05-10  //  Hezkuntza  //  Iruzkin bat

    Gaur eraman behar zuten LOMCE legea Espainiako Ministro-Kontseilura, hezkuntza erreforma polemikoari buruzko eztabaida parlamentuan abiatzeko. Azkenean atzeratu egin dute eguna, baina gaiaz aritu nintzen atzo irakasle birekin eta kezkatuta zeuden, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren isiltasunaz mesfidati.

    LOMCE lege-proposamenaren aurkako manifestazioa.

    (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Berasaluze, egoerari buelta ematen ohituta

    2013-04-29  //  Kirola  //  Iruzkinik ez

    Berasaluze aldageletara daramaten unea, Akilesen taloia apurtu berri.

    Binakako pilota txapelketaren lehen partiduak ikusita, inork gutxik esango zukeen Berasaluze eta Albisu finalera iritsiko zirenik. Gorabeheratsu aritu dira eta ozta-ozta igaro ziren finalerdietara, Titin eta Merinori sailkapenean aurre hartuta. Baina egoerari buelta ematen ohituta dagoen pilotaria da Pablito, eta ataundarraren laguntzaz, finaleraino iritsi ziren. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Así lo entendemos todos

    2013-04-11  //  Euskara  //  7 iruzkin

    Nola asmatu erdaldunei gure ikuspuntua helarazten? (Irudian, ‘Breakfast at Tiffany’s').

    Zine klasikoa berreskuratu du Donostiako Trueba aretoak ostegunetan (jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpidatziekin). Joan den astean, Breakfast at Tiffany’s filma ikustera gerturatu zen lagun bat, eta gaztelania hutsean egin zuten aurkezpena. Hori ikusita, aurrean zuen ikusleetako batek hartu zuen hitza. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Krisiak areagotutako topikoak desegiten

    2013-03-21  //  Gizartea  //  Iruzkin bat

    Ivan Vergara medikuak (irudian) berretsi digunez, “etorkinen taldea gehienbat lanera etortzen den jende gazte osasuntsua da eta bertako herritarrek baino gutxiago erabiltzen dituzte baliabideak”. (Argazkia: Enrique Baigorri)

    Euskal Herrian ez omen gara arrazistak eta xenofoboak. Ea hurrengo baieztapenetatik zenbatekin egiten duzun bat. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Taberna honetan ez da onartzen feminista ez den inor

    2013-03-06  //  Gizartea  //  27 iruzkin

    Zergatik du feminismoak hain prentsa txarra?

    Taberna honetan ez da onartzen feminista ez den inor edo antzeko zerbait zioen Iruñeko tabernako kartelak, eta talibankeria iruditu zitzaion lagunari, tabernara sartzeko baldintzak jartzea. Nik aldiz, pentsatu nuen, nola da posible jendeak oraindik ez jakitea zer esan nahi duen feminista izateak? (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Wert erreformaren aurka… zatiturik

    2013-02-26  //  Hezkuntza  //  Iruzkinik ez

    Hezkuntza eragileek lehengo astean aurkeztu zuten LOMCEren aurkako agiria (Luis Jauregialtzo/Argazki Press)

    Wert erreformaren kontra eta euskal hezkuntza sistema propioaren alde daude denak, baina ez bat eginik. Euskal Herriko hezkuntza eragileek agiria kaleratu zuten, LOMCE legearen zentzugabekeria salatuz. EHIGE, BIHE, Sarean, Ikastolen Elkartea, Erkide Irakaskuntza, Sortzen-Ikasbatuaz, Kristau Eskola, Bidelagun, Ikasle Abertzaleak, EIB, Eliz Barrutiko Ikastetxeak, Ikasgiltza, Hetel, Ikaslan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Hik Hasi eta CCOO eta UGT sindikatuek egin dute bat. ELA, LAB eta EILAS sindikatuek, ordea, beste bide bat hautatu dute. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Pinochet ez da Darth Vader

    2013-02-08  //  Zinema, Zinemaldia 2012  //  Iruzkinik ez

    Gael Garcia Bernal aktorea, “No” filmeko protagonista.

    Baina gazte txiletarrek, Augusto Pinochet militarraren irudia telebistan edo zineman ikusterakoan, barre egiten dutela esan du Pablo Larrain zuzendariak: “Ez dute gaizkile erreal gisa ikusten, baizik eta komikietatik ateratako pertsonaia kasik barregarri gisa, Gargamel edo Darth Vader bailitzan. Arrotza zaie, oso urruneko norbait”. Bada, hezur-haragizko diktadore ankerra izan zela gogoratuz, pelikula arras gomendagarria egin du zinemagile txiletarrak: No. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Haur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak

    2013-02-06  //  Gizartea, Hezkuntza, Osasuna  //  2 iruzkin

    Ez ote da izango egungo gizarte eredu eta erritmora egokitutako haurrak ditugula, eta ez haur hiperaktiboak?

    Horixe hezkuntza arloko jendeak helarazitakoa: irakasleak arduratuta daudela, gero eta haur gehiagok duelako Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa, kopuru kezkagarrietara iristeraino. Eta hori entzunda, gogora etorri zait Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak erreportajean genioena: konplexua da hiperaktiboa “dena” eta hiperaktibo “dagoena” bereiztea, baina funtsezko desberdintasuna dago atzean. (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Hezkuntza finlandiarraren gakoak, gurean aplikagarri

    2013-01-15  //  Hezkuntza  //  3 iruzkin

    Finlandiako ikasgela bat (unmundoperfecto.blogspot.com.es)

    Irakaskuntzan eredu dira finlandiarrak eta munduko emaitzarik onenak lortu ohi dituzte neurgailuetan. Hona Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsuaren gakoak, gaian aditu den Xavier Melgarejori Eldiario.es-en egin dioten elkarrizketatik aterata: (gehiago…)

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    1 / 15123410Hurrengoa»

    Mikel Garcia Idiakez

    Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

    @mikelgi Twitterren

    Jarraitu @mikelgi

    @mikelgi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • Berasaluze, egoerari buelta ematen ohituta
    • Así lo entendemos todos
    • Krisiak areagotutako topikoak desegiten

    Iruzkin berriak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari? | --> Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Otzan Epeldegi --> Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • da2d --> Así lo entendemos todos
    • Basurde --> Así lo entendemos todos
    • Juanjo --> Así lo entendemos todos

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Iraila 2007
    • Maiatza 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Argazkia
    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema
    • Zinemaldia 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA