Jendartean
    Hasiera » Gizartea » Haur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak
    ots06 2

    Haur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak

    Atalak: Gizartea, Hezkuntza, Osasuna

    Ez ote da izango egungo gizarte eredu eta erritmora egokitutako haurrak ditugula, eta ez haur hiperaktiboak?

    Horixe hezkuntza arloko jendeak helarazitakoa: irakasleak arduratuta daudela, gero eta haur gehiagok duelako Arreta Gabeziaren Hiperaktibitate Nahasmendua delakoa, kopuru kezkagarrietara iristeraino. Eta hori entzunda, gogora etorri zait Diagnostiko okerren ondorio kaltegarriak erreportajean genioena: konplexua da hiperaktiboa “dena” eta hiperaktibo “dagoena” bereiztea, baina funtsezko desberdintasuna dago atzean.

    Hiperaktiboa denak arazo neurobiologikoa du lobuluan, eta hiperaktibo “dagoenak” beste arrazoiren batengatik jokatzen du horrela: adibidez, gehiegizko estres edo antsietateagatik; edo mugarik jartzen ez diotenez nahi duena egitera ohituta dagoelako; egunez ezaugarri hiperaktiboak izan ditzake insomnioa duelako (esaterako amigdala handiegiak ditu eta gauez ez du arnasa behar bezala hartzen); ariketekin frustratzen da… Kontua zera da, jokabidearen nahasmendua dela hiperaktibitatea, umearen jokabide-pautak aztertuz antzeman beharrekoa, eta gaizki ebaluatutako eta gaindiagnostikatutako kasu asko dagoela.

    Hortaz, pertzepzioak gora egin badu nabarmen, ez ote da izango gaur egungo gizarte eredu eta erritmora egokitutako haurrak ditugula, eta ez haur hiperaktiboak? Gabriela Dueñas psikopedagogoak uste du estimuluz betetako, arrakasta errazera ohitutako eta gurasoen antsietateaz kutsatutako haurrak sortu dituela egungo gizarteak. María López neurobiologoaren hitzetan, “denek estresatuta bukatzen dugu azkenean, eta muturrera eramaten dutenei diagnostikatzen zaie hiperaktibitatea, inguruak ez duelako lasaitasuna bultzatzen. Hamabi orduko jardunaldiak dituzten seme-alabak ditugu, goizean eskolara bidali eta gaueko bederatziak arte etxera itzultzen ez direnak!”. Eta hori ez da hiperaktibitatearekin nahastu behar. Erritmo zoro horrek haurrengan izan dezakeen eraginari aurre hartuz, yoga eskolak ematen hasi dira zenbait ikastetxetan, umeek kontzentratzen eta lasai egoten ikas dezaten.

    Ondorioa: behar ez diren botikak
    Arazo neurobiologikoa herritarren %2-3k du (mutilen %5ak eta nesken %1ak), baina askoz ume gehiago dago hiperaktibitateagatik medikatuta: Hego Euskal Herrian, %10-15 artean, eta AEBetan esaterako, haurren %25, hainbat daturen arabera. Seme-alaba bare izateko pilulara jo aurretik, bi aholku: 6 urte bete aurretik ez litzateke nahasmendua diagnostikatu behar; eta behar bezalako ebaluazio konpletoa ezinbestekoa da.

    Gaian sakontzeko, irakurri aipaturiko erreportajea.

    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

    2 Iruzkin

    1. Miren Perez [Facebook bidez] | Otsaila 6, 2013 at 2:45 pm

      “-Medikatuta dauden- haur hiperaktiboz beteta omen daude ikasgelak” gehituko nuke nik. Gai ona!

      Erantzun
    2. Oier Gorosabel Larrañaga | Otsaila 6, 2013 at 5:50 pm

      Eta elikadurak eragin majoa du ere, gutxitan kontuan hartzen den arren (artikuluon, aipatu ere ez) http://fisiolantaldea.blogspot.com.es/2012/04/azukreaz.html

      Diziplinarteko arazoa da, eta badakizue: denona den furgoneta… txarto zaindua beti.

      Erantzun

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Garcia Idiakez

    Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

    @mikelgi Twitterren

    Jarraitu @mikelgi

    @mikelgi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • Berasaluze, egoerari buelta ematen ohituta
    • Así lo entendemos todos
    • Krisiak areagotutako topikoak desegiten

    Iruzkin berriak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari? | --> Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Otzan Epeldegi --> Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • da2d --> Así lo entendemos todos
    • Basurde --> Así lo entendemos todos
    • Juanjo --> Así lo entendemos todos

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Iraila 2007
    • Maiatza 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Argazkia
    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema
    • Zinemaldia 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA