Mikel Garcia Idiakez
Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.
@mikelgi Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Iraila 2007
- Maiatza 2007


Guk ere ez dugu paga kobratuko
Atalak: Gizartea
Gabonetako paga, paga estra, ezohikoa, hamalaurena… Izenak izen, dagokigun soldataren zati hori ez dugu kobratuko aurten Argiako langileok, astekarian aurreratu genuenez. Enpresa publiko, pribatu eta kontzertatuetako behargin asko eta askoren moduan. Funtzionarioen pagak sortu du iskanbila gehien, eta harritu egin nau funtzionario ez den hainbaten erreakzioak: “Guretzat dirurik ez badago, haientzat ere ez”. Eta alderantziz: “Pribatuak pribatu dira eta hor konpon gestio txarra egin badute, baina botere publikoak gu babestu behar gaitu” dioen funtzionarioa. Pozarren irudika ditzaket hondamendi ekonomikoaren erantzule –baina ez biktima– nagusiak, gure artean mutur joka jarrai dezagun desiratzen.
Zatituta nahi gaituzte, eta guk sinetsita daukagu gehiegi omen diren funtzionario alfer horiena dela errua, gure zerbitzuez aprobetxatzen diren etorkinena, “bere ahalbideen gaindi” bizi izan den gizartearena eta hipoteka handiegia sinatu zutenena, neurriz gaineko oporrak dituzten irakasle eta diru-laguntzez bizi diren kultur erakundeena, administrazioaren sosetatik bizi den langabetuarena, guk ordaindutako botiken kontsumitzaile handi diren pentsiodunena, sindikatu abertzaleen mobilizazioekin bat egiten ez duten sindikatu espainiarrena eta Espainiako protestekin bat egiten ez duten sindikatu abertzaleena. Zatituta nahi gaituzte, presio sozial indartsu eta bateratuak etxe desjabetzeak eta enpresetako EREak geratzea lortzen duelako. Benetako etsaiak beste batzuk dira, ordea: iruzurgile aberatsen amnistia fiskala ahalbidetu dutenak, dirudunen mesedetara antolatutako zerga sistema bidegabea aldatu nahi ez dutenak eta ondasun handien gaineko zergaren kontra daudenak, sosik ez dagoela baina azpiegitura burugabe eta erakunde jakinetara diru publiko mordoa bideratzen dutenak, murrizketa murrizketaren atzetik ongizate gizartea suntsitu eta zerbitzu publikoa pribatizatu nahi dutenak, botikak berrordaintzea inposatu eta onartu dutenak, protestak bortizki erreprimitu eta debekatu nahi dituztenak, herritarrei sakrifizioa eskatu eta luxuzko bizimodu, soldata eta dietak dituztenak.
Solidario izateko ere eskatzen digute horiek berek. Eta laguntza sare ugari sortu da han-hemenka, boluntario franko, behar handiena dutenei laguntzeko egitasmo asko. Esanguratsua iruditu zitzaidan EiTBk minbizia duten haurrentzako egindako diru-bilketa kanpainaren emaitza: krisi betean, inoiz baino ekarpen gehiago izan dituzte eta inoiz baino diru gehiago bildu da. Bai, solidarioa da jendartea, baina pazientzia agortzen ari zaio. Eta azkenean, etsaia ondo zehaztu ostean, bat eginik eta elkarrekin, eztanda egingo du.