Jendartean
    Hasiera » Osasuna » Hiesaz hitz egitea
    Abe04 0

    Hiesaz hitz egitea

    Atalak: Osasuna

    Gorka: “Gaitzaren normalizazioari hesia nik neuk jartzen diot nolabait, ez dudalako publiko egin nahi”

    Horren garrantzia azpimarratu zidan Udiarraga Garciak, Bilboko Itxarobide Elkarteko kide eta CESIDA Espainiako Estatuko Hiesaren Koordinakundeko presidenteak, hiesari buruz egindako erreportajean: gaixotasunaz hitz egiteak, bistaratzeak, tabu izateari uzteak zenbateko mesedea egiten dion gaitzaren normalizazioari: “Politikariek kontu handia izaten dute gaia ez aipatzeko, hiesaz hitz egitea delako sexuaz hitz egitea, substantziekin dugun harremanaz, gizartean tabu diren gaiez. Jose Maria Aznarrek adibidez, aginte osoan ez zuen ‘hiesa’ hitza erabili. Juan Jose Ibarretxe ordea, oso irekia zen gai honetan, eta guretzat oso garrantzitsua da hitza bera esatea, gaia azaleratzea”.

    Gaiaz hitz egitea prebentzio modu eraginkorra da, azken finean, sexu harremanetan arduratsu jokatu behar dugula gogoan izateko. Izan ere, GIB birusaz kutsatutakoen kopuruak gora egin du azken urteotan. Gaitza dutenengandik hasten da normalizazioa, baina ez da erraza. Erreportajean ageri den Gorkak adibidez gertukoei baino ez die kontatu, horrek kontraesana sortzen dion arren: “Sarri pentsatu izan dut ni naizela gaitzaren normalizazioari hesia jartzen dion lehenengoa, ez dudalako publiko egin nahi, jakitun naiz, baina jendeak seropositiboez duen irudia ez da nik dudana, noizbait kontatu dudanean esan izan didate, ‘hara, ba ez daukazu itxurarik’. Ezjakintasun handia dago oraindik, GIBdunen beldur da jendea”.

    Eta jendearen erreakzioaren beldur dira GIBdunak. “Gizarteak oraindik ez du onartua, hasieran oso talde zehatzetara mugatu zelako gaixotasuna: edo ‘drogadiktoa’ edo ‘puta’ edo ‘marikoia’ zinen, eta ni ez naiz hiruetako ezer, baina diskriminazioak iraun egiten du. Gainera, informaziorik ez duen jendeak oraindik ere, zoritxarrez, uste du muxu bidez, negar malkoekin… kutsatu daitekeela. Minbizia duzu eta jendeak esaten du ‘gaixoa, minbizia egokitu zaio’; aldiz hiesa duzu eta esaten dute ‘bere ekintzen ordaina da’, baina ez da egia”, dio Bakarnek. Mespretxua barruan sumatzen duela aitortu du Katamotzek: “Egungo gizarteak ez du onartzen pertsona bat gaixo egotea, super-pertsonak baino ez ditu nahi, kexatuko ez direnak. Gure gaixotasuna nahiko kontrolatua dago egun, medikazioari esker, eta jendeak benda bat jartzen du begietan, estalita mantentzen du, baina inortxo ere ez dago kutsatzeko arriskutik salbu. Gizakiak gara eta edozein gaixotasun har dezakegu, horregatik garrantzitsua da jendea hiesaz informatzea”.

    Erreportajea ekainean argitaratu genuen Argian, gaur egun gaitza dutenek nola bizi duten jakin asmoz: Hiesarekin bizitzea, eramangarri… ezkutua

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Garcia Idiakez

    Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

    @mikelgi Twitterren

    Jarraitu @mikelgi

    @mikelgi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Bizi Tokiren jardunaldi pedagogikoak: Nola transmititu baloreak haurrei, haientzat zentzua izan dezaten?
    • Eskua ez ematea da desobedientziaren lehen urratsa
    • Mehatxu sotila
    • Nuclenor-ek adarra jo digu berriz
    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?

    Iruzkin berriak

    • Nuclenor-ek adarra jo digu berriz | Jendartean --> ‘Arazo estrukturala da Garoñarena; ezin izan du konpondu duen korrosioa’
    • Nuclenor-ek adarra jo digu berriz | Jendartean --> Zergatik ez den sinesgarria Garoñaren etorkizuna erabakitzen duen Segurtasun Nuklearraren Kontseilua
    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari? | --> Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Otzan Epeldegi --> Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • da2d --> Así lo entendemos todos

    Artxiboak

    • Ekaina 2013
    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Iraila 2007
    • Maiatza 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Argazkia
    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema
    • Zinemaldia 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA