Jendartean
    Hasiera » Osasuna » Osasun publikoaren aldarriak, 10 puntutan
    urr11 0

    Osasun publikoaren aldarriak, 10 puntutan

    Atalak: Osasuna

    Lehen mailako arreta Nafarroako osasun zentro batean. / Enrique Baigorri

    Krisiaren aterpean, murrizketen politika larriki ari da kaltetzen Ongizate Gizartearen oinarri diren zerbitzu publiko eta unibertsalak. Pribatizazioaren eta baliabideak urritzearen beldur, herritarrentzako osasun zerbitzu indibidual eta kolektibo hobea aldarrikatu du Osalde Osasun Publikoaren Aldeko Elkarteak, eta horretarako hamar puntu dituen eskutitza bidali die EAEko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei. Hona puntuon laburpena.

    1- Osasunera bideratutako aurrekontua ez da ekonomia eraginkorraren aurka doan zulo beltza, baizik eta sozialki ezinbestekoa den inbertsioa. Inbertsio publikoa izan behar du, doakotasuna eta unibertsaltasuna bermatzeko, eta eraginkortasun handiagoa lortzeko.

    2- Jasangarritasuna beste zerbait da. Ez da “ospitalezentrismoaren” alde egitea, ez da medikalizazioa, ez da teknologia eta farmakoak neurrigabe bultzatzea, kontsumo nahiz prezio aldetik.

    3- Marketin gutxiago. Industria tekno-sanitarioaren botereak eta politikarien utzikeriak sustatuta, sarri osasunarekin zerikusirik ez duten interes ekonomikoengatik egiten dira (beharrezkoak ez diren eta areago, kaltegarri izan daitezkeen) hainbat ebakuntza.

    4- Gardentasuna. Beharrezkoak dira zintzotasuna, independentzia eta informazioa bezalako balioak bermatuko dituzten eta interesen arteko gatazkak arautuko dituzten mekanismo eraginkorrak.

    5- Osasun plan integralak. Piramide egituraren oinarrian, lehen mailako arreta; eta gailurrean, arreta kritikoa, espezializatua eta lehen mailakoa egiteko baliabideen eta osasun publikoaren arteko oreka egokia.

    6- Osasuna, politika programa guztietan, bultzatzeko elikadura osasuntsua, ariketa fisikoa eta hirien birdiseinua, gizarte zerbitzuak, etxebizitza eta lan duinak, garraio publiko egokia, aire osasuntsua, hondakinen tratamendu jasangarria, gizarte sareak… Udalerriak dira politika hauen arduradun eta ezin dituzte begiak itxi.

    7- Osasun arloan dauden desberdintasunak eremu ekonomiko, sozial eta politikoan dauden desberdintasunen ondorio dira, nahiz eta ikuspegi teknikoa, teknologikoa eta biologikoa emanez mozorrotu duten errealitatea.

    8- Herritarren parte-hartzea. Gaixoak bezero bilakatu ordez, herritarrek osasunaren politika publikoen erabakietan hartu behar dute parte, eta eskubidea dute osasun zerbitzuaren kontrol sozialean eragiteko.

    9- Osasun publikoaren gestioa. Gestio demokratikoa eta kooperatiboa izatetik urrun, garai bakoitzean gobernuan dauden agintarien eta epe motzeko erabakien esku dago eta eredu guztiz enpresarialerantz doa, merkatuaren mekanismoak eta pizgarriak errepikatuz.

    10- Lehen mailako arreta da zaintza eta artatze ereduan lehentasuna. Baliabide ekonomiko handiagoak behar ditu, burokrazia gutxiago, eta erabakitzeko eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasun handiagoa.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Garcia Idiakez

    Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

    @mikelgi Twitterren

    Jarraitu @mikelgi

    @mikelgi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Bizi Tokiren jardunaldi pedagogikoak: Nola transmititu baloreak haurrei, haientzat zentzua izan dezaten?
    • Eskua ez ematea da desobedientziaren lehen urratsa
    • Mehatxu sotila
    • Nuclenor-ek adarra jo digu berriz
    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?

    Iruzkin berriak

    • Nuclenor-ek adarra jo digu berriz | Jendartean --> ‘Arazo estrukturala da Garoñarena; ezin izan du konpondu duen korrosioa’
    • Nuclenor-ek adarra jo digu berriz | Jendartean --> Zergatik ez den sinesgarria Garoñaren etorkizuna erabakitzen duen Segurtasun Nuklearraren Kontseilua
    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari? | --> Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Otzan Epeldegi --> Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • da2d --> Así lo entendemos todos

    Artxiboak

    • Ekaina 2013
    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Iraila 2007
    • Maiatza 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Argazkia
    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema
    • Zinemaldia 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA