Jendartean
    Hasiera » Hezkuntza » Irakasle zaren horri
    urr05 0

    Irakasle zaren horri

    Atalak: Hezkuntza

    Berrobiko eskolan (“Eskola bizia, herri bizia” dokumentaleko irudia).

    Hezkuntza arloko eragileak ohituta daude egurra jasotzera, Argian bertan maiz jarri dugu auzitan irakaskuntza sistema, ondasun, eskubide eta zerbitzu publiko ahalik eta onena izateko beharrezkoa baita kritika eta hobetzeko nahia. Baina gaur, UNESCOk erabakita Irakasleen Nazioarteko Eguna dela-eta, laudorio hitzak baino ez dizkiet eskaini nahi ahalegin guztiak egiten dituzten irakasle sufrituei.

    Hezitzaile, tutore eta kudeatzaile izateko eskatzen diegu irakasleei, haur bakoitzaren ardura behar bezala hartzeko, baina krisiaren aitzakian geroz eta gela masifikatuagoei egin behar diete aurre; ikasleei jarraipen egokia egitea exijitzen dugu, baina ikastetxe batetik bestera dantzan darabiltza ordezkapen sistemak; gure seme-alabak pertsona integral gisa garatzen laguntzea nahi dugu, baina desprestigio soziala jasaten dute ordainetan (batik bat azkenaldian, eta batik bat politikarien ahotik); ildo pedagogiko berriei heltzera derrigortzen ditugu, baina sarri eskuak loturik dituzte eta autonomiarako zirrikitu txikiegiak uzten dizkie administrazioak eta hezkuntza sistema arautuak; metodologia egokienak egonkortzera deitzen ditugu, baina alderdi politikoak ez dira gai irakaskuntzari lotutako gutxieneko akordioa lortzeko, eta boterera iritsi ahala nahieran egokitzen dute hezkuntza sistema. Eta hala ere, asko dira bokazioz buru-belarri lanean diharduten irakasleak, ikasleak motibatzeko gai direnak, konpetentzia curricular berrietan trebatzen ari direnak, etengabeko formakuntzan jarraitzen dutenak, gurasoekin eta komunitatearekin elkarlanean bidea egiten dutenak.

    UNESCOren iazko idatziak zioen hurrengo hamarkadan 18 milioi irakasle gehiago beharko ditugula denentzako oinarrizko hezkuntza bermatzeko, baina kontrako noranzkoan goaz eta murrizketa bortitzak ari da jasaten hezkuntza, bereziki Nafarroan. Zentzu horretan, aproposa da aurtengo leloa: Egin bat irakasleekin. Antolatzaileek beharrezkoa ikusten dute maisu-maistren baldintza laboral eta sozialak hobetzea, instituzioen babesa jasotzea, eta batez ere, haien lana aitortzea. Irakasleak beraiek kexu dira maiz, gizartean aitortza hori ez dutelako, guztion etorkizuna eraiki eta garatzeko oinarria den lan duin horren aitortza.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkinik ez

    Trackbacks/Pingbacks

    1. Hezkuntza finlandiarraren gakoak, gurean aplikagarri | Jendartean - [...] Prestigio soziala. “Irakasle lanbidea oso ondo baloratua dago. Finlandian, ohorea da irakasle izatea”. Hemen aldiz, desprestigio soziala jasaten dute ...

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Garcia Idiakez

    Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.

    @mikelgi Twitterren

    Jarraitu @mikelgi

    @mikelgi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • Berasaluze, egoerari buelta ematen ohituta
    • Así lo entendemos todos
    • Krisiak areagotutako topikoak desegiten

    Iruzkin berriak

    • Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari? | --> Noiz uzten dio kirolak dibertsio izateari?
    • Otzan Epeldegi --> Isiltasun konplizea ala isiltasun eraginkorra?
    • da2d --> Así lo entendemos todos
    • Basurde --> Así lo entendemos todos
    • Juanjo --> Así lo entendemos todos

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Apirila 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Azaroa 2008
    • Urria 2008
    • Iraila 2008
    • Ekaina 2008
    • Maiatza 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Otsaila 2008
    • Iraila 2007
    • Maiatza 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • Argazkia
    • Artea
    • Ekonomia
    • Energia
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Uncategorized
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema
    • Zinemaldia 2012

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA