Mikel Garcia Idiakez
Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.
@mikelgi Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Iraila 2007
- Maiatza 2007


Errelatoak
Atalak: Zinema, Zinemaldia 2012
Pinocheti bi film eskaini dizkio aurten Donostiako Zinemaldiak, eta Zuzendari Berriak saileko sari nagusia lortu du horietako batek, Fernando Guzzoni txiletarraren Carne de Perro lanak. Diktadura garaian torturatzaile izan zen protagonista, eta horrek sortzen dion oinazearekin bizi behar du orain. Txileko garai ilunetara gerturatu den beste pelikulak, kritikarien txaloak jaso dituen Pablo Larrainen No biribilak, diktaduraren azken hilabeteak berreskuratu ditu, modu oso originalean. Modernizatzen ari den herrialdea erakusten du Larrainek, ekonomikoki indartsua azalean, itxuraz aurrera doana, baina atzealde zikina, askatasunik gabea eta krudela ezkutatzen duena. Diktaduraren hasieraz mintzo den Post Mortem eta une bortitzenei buruzko Tony Manero lanen ostean, Pinocheti eskainitako trilogia ixten du No-k, iragana mahai gainean jarri eta ahanzturan galdu ez dadin. Berdin egiten du Eliane Raheb zuzendariaren Sleepless Nights dokumental gordin eta zirraragarriak, Libanoko gerra zibila protagonisten ahotik konprenitu nahian.
Begirada historian pausatu eta beren herrialdetako errelatoa eraikitzen, berrikusten eta kontatzen aritu zaizkigu zuzendariak, baina izan da besterik Zabaltegi Sailean. Ben Lewin estatubatuarraren The Sessions saritu du publikoak, paralisi fisikoa duen gizon baten sexualitatea umorez eta naturaltasunez jorratzen duen film gomendagarria. Eta gozatu ahal izan dugu, adibidez, errealismo fantastikoarekin jokatuz emaitza bisual ikusgarria lortzen duen Benh Zeitilinen Beasts of the Southern Wild indartsu eta basatiaz, edo zahartzaroa, maitasuna eta duintasuna hain modu sotil eta era berean bortitzean azaltzeko gai den Michael Hanekeren Amour sakonaz.
Euskal ekoizpenaren saria Iñaki Ochoa de Olzaren erreskatea ardatz duen Pura Vida dokumentalak jaso du. Kurioski, sarirako sei hautagaiak dokumentalak izan dira, Euskal Herriko lanen artean dokumentalak gailendu baitira edizio honetan. Bi aipatzearren, emakumez osatutako musika taldea oinarri duen Fermin Muguruzaren Zuloak dokumental faltsuak zine-aretoak bete ditu emanaldi guztietan, eta surrealismo eta jolas kutsu nabarmena duen ezusteko ederra izan da Oskar Alegria iruindarraren Emak Bakia Baita dokumental berezia, kritikak goratua.