Mikel Garcia Idiakez
Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diet hezkuntza eta osasunari. Zinemak ere izango du tarterik txoko honetan.
@mikelgi Twitterren
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- Maiatza 2013
- Apirila 2013
- Martxoa 2013
- Otsaila 2013
- Urtarrila 2013
- Abendua 2012
- Urria 2012
- Iraila 2012
- Uztaila 2012
- Ekaina 2012
- Maiatza 2012
- Apirila 2012
- Martxoa 2012
- Otsaila 2012
- Urtarrila 2012
- Abendua 2011
- Azaroa 2011
- Urria 2011
- Iraila 2011
- Abuztua 2011
- Uztaila 2011
- Ekaina 2011
- Maiatza 2011
- Apirila 2011
- Martxoa 2011
- Urtarrila 2011
- Abendua 2010
- Azaroa 2010
- Urria 2010
- Iraila 2010
- Abuztua 2010
- Ekaina 2010
- Maiatza 2010
- Apirila 2010
- Martxoa 2010
- Otsaila 2010
- Urtarrila 2010
- Abendua 2009
- Azaroa 2009
- Urria 2009
- Iraila 2009
- Abuztua 2009
- Uztaila 2009
- Ekaina 2009
- Maiatza 2009
- Apirila 2009
- Martxoa 2009
- Otsaila 2009
- Urtarrila 2009
- Azaroa 2008
- Urria 2008
- Iraila 2008
- Ekaina 2008
- Maiatza 2008
- Apirila 2008
- Martxoa 2008
- Otsaila 2008
- Iraila 2007
- Maiatza 2007


Man Rayren espiritu berpiztua
Atalak: Uncategorized, Zinema, Zinemaldia 2012
Bihurgunez eta ezustekoz jositako bidaldi magikoan, bidean topatutako altxorrei lupa jarri eta istorio txikienetan edertasuna eta handitasuna bilatzen dakien dokumentala da Emak Bakia Baita. Man Ray artista dadaistak Emak Bakia 16 minutuko zinepoema egin zuen 1926an, lan esperimental eta berritzailea. Miarritze inguruko etxe batean errodatu zuen, diotenez Emak Bakia izeneko etxe batean. Arrasto horren atzetik, eraikinaren bila abiatuko da Oskar Alegria iruindarra.
Helburua baino, aitzakia da etxea, ibilbidean agertzen diren istorioetan arreta jartzeko. Tartean ageri dira, besteak beste, hiltzat jotako hila ez dagoen pailazoa; aspaldiko postal baten hartzailearen peskizan egindako espedizioa; 92 urteko printzesa errumaniarra; Ruper Ordorika hitzen heriotzaz solasean; zerri zaintzari buruzko irakaspenak; lotiak lortzeko castinga; Man Rayren hilobian aurkitutako diskoa… Mimoz eta pasioz kontatutako historia txikiak, historia handiagoaren baitan.
Batez ere, Man Rayren arima berpizten duen filma da Emak Bakia Baita. Hark egiten zuen moduan, askatasunean eta loturarik gabe egindako zinema du oinarri, umorea eta jolasa ditu bidelagun. Emaitza, surrealismo kutsua darion narrazioa, nahi estetizista nabariarekin. Tripetatik atera zaion moduan egin du pelikula iruindarrak, jarrera irekiarekin, “nire nerbio-sistema dago pelikula honetan”, eta atmosfera propioa duen paisaia bitxia lortu du, misteriotsua. “Emak bakia, bakean utzidazue” esan die mugei, eta Man Rayren espiritua eta filosofia berreskuratu ditu, eskaini ziezaiokeen omenaldirik ederrena eginez.
Filmari buruz elkarrizketa egin diogu Oskar Alegriari Argian.
Emak Bakia Baita dokumentalaren trailerra.
ZABALTEGI BEREZIAK SAILA
Emak Bakia Baita
Zuzendaria eta gidoilaria: Oskar Alegria
Euskal Herria, 83 minutu.