Oda eder bati ene plagio ausarta
Oroimenaren oraina. Paradoxa ote Benito Lertxundiren azken diskoaren titulua? Esamesek haren oroimenaren galera zabaldu baitzuten iraganean. Oroimenaren oraina lanak oraina lehenesten du. Esanak haizeak daramatza, lanak ordea, present dira betiko. Lan honetan, oroimenaren orainean dakusa bere burua Orioko bardoak. Azken lan hau harlauza distiragarria da bere harbide luzean. Lertxundik bere obra-musikala euskal partikulartasunetik abiatu zuen, eta bere partikulartasunera egin du bide...
Read MoreAzken komunioa (Pour sa femme)
Xabier Leteren Azken kontzertua bere azkeneko komunio handia izan zelakoan nago. Errenterian gauzatua, bi partetan emana, bi CDtan jasoa heldu zaigu. Hari baten bila ibili naiz komunio gogoangarri haren oihartzunak zabaldu eta partekatzeko. Aitortu dezadan hasteko eta behin: musikan neofito naiz, beraz, nire hari musikala ahul samarra dukezu. Goraipatu ditzadan hasmentan bost musikariak, euren soken eta teklen doinu trebe-ausart-herabeak goratu ere. Bostekoaren musika-noten uztarketak aho...
Read MoreSalmaren malkoen oroimenez
Etz Limon film franko-germaniar-israeldarra da; Berlingo Zinemaldian ikusleen saria irabazi zuen 2008an. Eran Riklis da zuzendaria, israeldarra, Jerusalemen jaioa 1954an. Limoiondo lur-sail baten jabea da Salma Zidane, Hiam Abbas aktoreak jokatutako protagonista nagusia. Mira Navon (Rona Lipaz-Michael aktorea) berriz, israeldarra da; are gehiago, Israelgo Defentsa ministroaren emaztea da. Ziad Daud abokatua (Ali Suliman), Israel Navon ministroa (Doron Tavory) eta Tarik Kopty laboraria (Abu...
Read MorePentsatu, ez sinestu!
Belaunaldi baten errautsak eleekin iragarri ziguten obra, Luhuso herrian estreinatu zutenean; iragan azaroan. Areago, adierazi ziguten ere egin gabeko iraultzen hileta festa zela: sei pertsona eta hil-kutxa bat, Odei laguna barne. Iragan martxoan, Hendaian eman zuten. Anartean, Donostiako Antzerki Saria jaso du Errautsak antzezlanak, eta jokalariek errautsak aireratzen segitzen dute herriz herri. Arrakasta handiz gainera. Belaunaldi bakar baten errautsak baino, erran nezake, obra honetan...
Read MoreRuper Ordorikari esker, elkarrekin gara
Bi urte dira jada Haizea Garizumakoa gure begien distirak areagotuz dabilela. Lagun zaharrekin elkartzen naiz oraindik ere, inoizko garizuma irreal honetan. Urrun, urrun, bihotzeko lagun, hola deitzen ninduzun, bihotzeko lagun. Non da orain lehengo berba goxoa? Oihartzun da egun, bihotzeko lagun. Zure etxera goaz, bidean gora, hasiberrien pozaz, baratza da eder-eder, erreka aldea ere, munduak badu onik, egin dezagun kantuan goxoki. Edertasunaz mintzo zinen, harrapa ezinaz. Askatasunaz mintzo...
Read MoreBaginaren bakarrizketa mundialak
Eve Esler estatubatuarraren The Vagina Monologues obra antzeztua ikusi dugu Irungo Amaia KZn. Idazlearen testuak –hamabi emakumeen baginaren hizketaldiak– entzun ditugu Aitziber Garmendia eta Ainhoa Garai antzezleen ahotik euskaraz, euskaraz dastatu, hausnartu eta gogotik gozatu ere bai. Bi emakumeen mintzaerak eta gorputz-espresioek –ene zentzumenek sentitutakoaren arabera– publikoaren begiak, belarriak eta gorputz osoa laketu dituzte. “Paretak mintzo balira…” esan ohi dugu....
Read More

Iruzkin berriak