Walt Disney kalea
Itsasoko eta Txingudiko bulebarrez beste, Enperadorearena da bulebar luzeenetarik bat Hendaian. De Gaulle eta Lecler jeneralen izenak daramatzate beste biek. Bulebar hauen artetiko etorbideek, kaleek eta karrikek ongi baino hobeto deskribatzen digute Hendaia. Goiara-n geratu nintzen azaroan, Lizardiren eta Enperadorearen arteko karrikan. Bulebarrera iritsi naiz Jean Mermoz kaletik. Lissardy (Lizarditik eratorria) ikastetxearen ondoren, biribilgunetik sartu naiz Walt Disney kalean. Bitxia...
Read MoreAbadia edota Ravel
Anton Abadia dut hizpide. Haren gaztelua behatzen dut nagoen tokitik, alemaniarrek II. Mundu Gerra kari eraiki zuten bunker baten gainetik. Gibelean daukat Jauregia, zeru-mugan itsasoa, labarrak eskuinera, Tonbak aitzinean. Lur eremu honen jabe ohiak geografia landu zuen. Puntu kardinalak seinalatzen dituen harri-multzo bat paratu zuten bunker honen gainean. Errukigaberen batek suntsitu du ondarea. “Erromatarrak, bikingoak, alemaniarrak iragan ziren gure lurraldetik, alta, giza historian ez...
Read MoreZokoburu helburu (HEndaika)
Boulevard de la Mer berrituan noa, oinez. Udatiarrek –paristar, donostiar zein iruindar– lekutu dira engoitik. Etorbidea –hutsagoa irailean– ibiltoki zabalagoa kausitu dut gaur. Xoldoko Gainak, Aiako Harriak eta Jaizkibelek –antigoaleko erromatarrek ibili zuten– zirku paregabea osatzen dute Txingudi badiaren gainean. Goiko urdinak eta beheko zilarrak itsututa heldu naiz Zokoburu-ra. Endaikako arraunlarien intziriak eta patroiaren oihu ozenak heldu zaizkit ibai...
Read MoreOda eder bati ene plagio ausarta
Oroimenaren oraina. Paradoxa ote Benito Lertxundiren azken diskoaren titulua? Esamesek haren oroimenaren galera zabaldu baitzuten iraganean. Oroimenaren oraina lanak oraina lehenesten du. Esanak haizeak daramatza, lanak ordea, present dira betiko. Lan honetan, oroimenaren orainean dakusa bere burua Orioko bardoak. Azken lan hau harlauza distiragarria da bere harbide luzean. Lertxundik bere obra-musikala euskal partikulartasunetik abiatu zuen, eta bere partikulartasunera egin du bide...
Read MoreAzken komunioa (Pour sa femme)
Xabier Leteren Azken kontzertua bere azkeneko komunio handia izan zelakoan nago. Errenterian gauzatua, bi partetan emana, bi CDtan jasoa heldu zaigu. Hari baten bila ibili naiz komunio gogoangarri haren oihartzunak zabaldu eta partekatzeko. Aitortu dezadan hasteko eta behin: musikan neofito naiz, beraz, nire hari musikala ahul samarra dukezu. Goraipatu ditzadan hasmentan bost musikariak, euren soken eta teklen doinu trebe-ausart-herabeak goratu ere. Bostekoaren musika-noten uztarketak aho...
Read MoreClaude Labat
“Oraina da interesgarria, ez iragana, ez geroa ere”. Claude Labat irakasle eta mitologia ikerlearen maxima bat duzu. Argiako pertsonaia izan da asteon. Elkarrizketatuarekin izandako solasaldiak hamaika txatal ematen ditu –irudika dezagun publikatutako elkarrizketa jantzi baten antzera–, eta paperean moldatzean hainbat zati –eta ertz– moztu behar izaten ditugu. Honatx, txatal puska horiekin pertsonaiari egindako beste soineko bat: 1. Iraganaz “Eskolatze kaotikoa ukan nuenez, gogo...
Read More

Iruzkin berriak