Ilusioek eta inozokeriek bizi gaituzte!
Ilusioek eta inozokeriek bizi gaituzte! Futbola ekonomia eta politika baita: Osasunak 1 Rayok 0 irakurri nuen kolorez, ene egunerokoan. Ez da Gipuzkoan gehien saltzen den egunkaria. Halere, nahi nuke gehien saldu ez ezik, irakurriena izatea… nirea. “Jaitsierako postuetatik irten da” dio argazki oineko titularrak. Kike Sola nafarra golegilea ageri. Horixe euskarazko nire egunkariaren azalaren herena hartzen duen berria, larunbatean. Barnealdeko orrietara noa. “Gutxienez, lasai lo egin”...
Read MoreXala, Xalbador gogoan
Atzo Zumaian bazkaldu nuen, Justa tabernan. Taberna herrikoia. Erribera kalean. Primeran edukiz eta prezioz. Udal ordezkariak aukeratu berriak izan dira Zumaian, hurrenez hurren hauexek: Bilduko 6 zinegotzi, EAJko 5, PSE-EEko 1, Aralarreko 1. Bazkaltzen hasita, albisteak lagun, ondoko hiru lagunen jarduna zabaldu zen jangela, ozen zabaldu ere. –“Qué le pasa al francés? (Yves Salaberri, Xala) –¿A quién? – A ese, el francés, a Sala, al pelotari? – Ahora les da por llorar en...
Read MoreMantis erlijiosoa
Munduko Futbol Kopa iragan berri, mundua oihana begitandu zait. Adaburuz adaburu dabilkit irudimena. Horratx Hego Afrikako zuhaitzek laga dizkidaten abarrak: * Hegoafrikako selekzioak irabaztea desio nuen. Hark irabazi ezinean, Boli Kostakoak. Azken unean Ghanak. Afrikarrek ezin irabazirik, nire gogoa jan nuen. * Tigre ehizan nola halaxe begitantzen zaizkit Afrikako selekzioetako jokalariak baloiaren atzean. Lantza eskuetan, aske. Basak. Estrategia eta taktiketatik libre –aurkariak baino...
Read MoreFútbol es fútbol
“Fútbol es fútbol” Vujadin Boškov serbiarren esaldia da. Besteak beste, Real Madridekin Espainiako futbol liga irabazi zuen entrenatzaile ohia. “Baloia batzuetan sartzen dela eta bestetan ez” aditzera eman nahi zuen “Fútbol es fútbol” delakoarekin. Aste honetan–larunbatean– jokatuko den Champions League finalean ez da Bartzelona izango–ez Real Madrid ere– eta defentsako futbola lantzen zuen Vujadin Boškov entrenatzailearekin oroitu...
Read MoreGipuzkoa eta gu
“Gipuzkoa euskararekin bat” izango da Realaren elastikoaren leloa hurrengo denboraldian. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa lortu du Donostiako klubak, eta 1,2 milioi euro jasoko ditu. Letra gutxitan joan da albistea, ia oharkabean. Ni berriz zur eta lur utzi nau. Lelo batek 1,2 euro jasoko du. Euskararekin bat, euskaraz ordea? Euskararekin bat, euskaraz ordea –Aperribai presidente jauna, erran dezagun bidenabar–? “Bai euskarari”tik “Euskaraz bai”ra...
Read More

Iruzkin berriak