Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic)
Hiribideetan eta herri karriketako paretetan ageri da giza historia. Joan diren gizaldietako gertakarien agerbideak irakurgai ditugu berauetan. Historiaren gorabeherak toki izenen –eta izen-abizenen– gibelean daude. Funtsezkoa da historia ezagutzea. Erran nahi baita, ongi arakatzea. Haatik, memoria historikoa ongi ezagutzea ez da aski memoria kolektiboa eraikitzeko. Memoria, oroitzeko gaitasuna bezala ulertu behar da. Memoria ulertzeko berau lantzea komeni zaigu. Memoria kolektiboa memoria...
Read MoreI. eta II. Mundu Gerretan hildakoen omenezko zentroak
Oradour-sur-Glane eta Hartmannswiller herriak urrun daude elkarrengandik. Lehena Okzitaniako herri bat da, Limousin eskualdean dago. Haute-Vienne departamenduan. Euskal Herritik lau ordutan. Bigarrena, Hartmannswiller, Alsazian dago. Haut-Rhin departamenduan. Oradour-sur-Glane herritik, 8 ordura. Euskal Herritik 12 ordutan. Geldialdien denbora, bestaldi edo bestalde. Badute biek ezaugarri bat komunean: – II. Mundu Gerran alemaniar naziek genozidio itzela burutu zuten Oradour-sur-Glane-n....
Read MoreMemoriaz II (Gabriel Arestiren omenez)
Gora ta gora beti Oskorri taldearen Gabriel Arestiren omenez diskoko kanta da. Arestirena da letra. Hitzak entzutean, zerbait arraroa egiten zaizu. Kantarekin gogoratu naiz “Industria Ipar Euskal Herrian” erreportajea lantzean. Alegia, zergatik Lapurdi hizpide izan, tankerako gaia lantzean edota kanta bihurtzean? Gora ta gora beti, haik gora Lapurdi! Euskerak bizi gaitu eta bizi bedi. Demagun honela entzuten dugula kantua: Gora ta gora beti, haik gora Euskadi! Euskerak bizi...
Read MoreMemoriaz
Urte zaharra joan da, eta berria heldu. Urte berri on! Bi urteren artekoak aise gogoratzen ditugu. Aspaldikoak ez horren aise. Eta iragan berriak ere ez horren zehazki, antza. Memoriaz ari naiz. Horrela pentsatu nuen Ainara Ortega kantaria –Imanol Cover lehiaketa irabazi eta biharamunean– Euskadi Irratia-n entzun nuelarik. (Ainara Ortega –Satxa Soriazu piano-jolearekin batera izan zen iragan azaroan Imanol Cover lehiaketako irabazlea, Nire Euskaltasuna kanta interpretatuz). Nire...
Read MoreWalt Disney kalea
Itsasoko eta Txingudiko bulebarrez beste, Enperadorearena da bulebar luzeenetarik bat Hendaian. De Gaulle eta Lecler jeneralen izenak daramatzate beste biek. Bulebar hauen artetiko etorbideek, kaleek eta karrikek ongi baino hobeto deskribatzen digute Hendaia. Goiara-n geratu nintzen azaroan, Lizardiren eta Enperadorearen arteko karrikan. Bulebarrera iritsi naiz Jean Mermoz kaletik. Lissardy (Lizarditik eratorria) ikastetxearen ondoren, biribilgunetik sartu naiz Walt Disney kalean. Bitxia...
Read MoreGure ikastola
Abadiako Nekatoeneatik nator, Ekhiñe Egiguren idazlearekin solasaldi goxoa izan ondoren. Gure historia ezagutzeko beharra azaldu diot, baita jendeok oinez ibiltzeko dugun beharra ere. Aitzina noa. Bideko panoa irakurri dut: “Bazoitzak (sic) bere (h)ondarrak eta itsasoak ekarritako beste (h)ondakin bat bilduko balu… Itzultzean zakaruntzi (sic) bat duzue. Mimesker (sic)”. Chemin Ascoube-Fagady / Ascoubia-Fagadi bidea, irakurri dut aurrerago Askubia baserri politetik pasatzean. Askubia...
Read More

Iruzkin berriak