Pellot biribila
Aizpurdi karrikatik Beheko auzora arribatu nintzen martxoan. Beheko auzoa deiturik, inork gutxik daki non nabilen. Euskaldunok ere Bas-quartier deitu ohi dugu eta. Auzo zahar honetan, Arrizabaleta omen zeritzan alderdi honetan, erdarak dira nagusi, frantsesa zein gaztelania. Alta, auzoak baditu ukan bere-berezko ezaugarriak. Pellot biribilean gaude. Biribila edo Biribilgune erranik ere, hitza arraro samarra zaigu. Euskaldunok, Hendaian ere, Errotonda esaten baitiogu Rond-point delakoari. Pellot...
Read MoreAizpurdi karrika, Perurenatarrak gogoan
Orio auzotik behera, Enperadorearen etorbidean ia amaieran, Hendaiako hilerrirako bidea dago. Zimitorioa herriaren nortasunaren lekuko paregabea da. Niretzat berezia da, hendaiar peto-petoa izan gabe, hemen jaio eta hiru hilabetez hil zen Haritz semea bertan baitago lurperatua. Otsailaren 20an jaio zen, eta urte bereko maiatzean hil. Bidantenia bidexka hartzekotan nintzela, duda-mudan, hilerrira joatea pentsatu dut. “Hurrengo batean” ebatzi dut. Hori ene kontu pertsonala...
Read MoreIsaias Carrasco izan zuen futbol entrenatzaile
Oscar Rodriguez Vazek hiru legealdi egin ditu Eusko Legebiltzarrean, 8 urte guztia. Ganberako PSE-EEko idazkari nagusia, talde parlamentarioaren koordinatzailea izan zen Ibarretxe eta Lopez lehendakarien garaian. Politikan zaildua da, asko ikusia eta ikasia. Nekatua ere, neurri batean, berak aitortu digunez. Hona, bere bizitzaren hainbat pasarte, bere curriculumaren harian jasoa(k): – Politikak sekulako oportunitatea eman dit pertsona interesgarriak ezagutzeko. Azkeneko zortzi urtetan hala...
Read MoreHendaia
Hendaiako goialdean nenbilela, Orio auzo aldean, Route de la Glacière bidetik gertu, Bidasoaz beste aldetik heldu zait SOS deia: “Mikel, Boga egiteari utzi behar diogu. Bestela ere, segitzeko prest?”. “Bai”, erantzun diet Hitzako arduradunei. “Hitza hitz” sos urri garaia izanagatik. Bogatzeari utzi barik, norabidea zuzendu dut, baita traineru honen lerro-buruaren Ha zuzendu ere: Hendaika izanen da engoitik. Bidenabar, lagunen deia profitatu dut Hendaia bestela ere...
Read MoreMemoriaz
Urte zaharra joan da, eta berria heldu. Urte berri on! Bi urteren artekoak aise gogoratzen ditugu. Aspaldikoak ez horren aise. Eta iragan berriak ere ez horren zehazki, antza. Memoriaz ari naiz. Horrela pentsatu nuen Ainara Ortega kantaria –Imanol Cover lehiaketa irabazi eta biharamunean– Euskadi Irratia-n entzun nuelarik. (Ainara Ortega –Satxa Soriazu piano-jolearekin batera izan zen iragan azaroan Imanol Cover lehiaketako irabazlea, Nire Euskaltasuna kanta interpretatuz). Nire...
Read MoreAbadia edota Ravel
Anton Abadia dut hizpide. Haren gaztelua behatzen dut nagoen tokitik, alemaniarrek II. Mundu Gerra kari eraiki zuten bunker baten gainetik. Gibelean daukat Jauregia, zeru-mugan itsasoa, labarrak eskuinera, Tonbak aitzinean. Lur eremu honen jabe ohiak geografia landu zuen. Puntu kardinalak seinalatzen dituen harri-multzo bat paratu zuten bunker honen gainean. Errukigaberen batek suntsitu du ondarea. “Erromatarrak, bikingoak, alemaniarrak iragan ziren gure lurraldetik, alta, giza historian ez...
Read More

Iruzkin berriak