Horixe ba, euskara zertarako?
Caja Laboraleko bezero izaki, oraintxe kexa bat helarazi diet kutxaren arduradunei. Kexak etxe barruan uzten heziak gara, baina tira, ni gaizki hezia naizenez, etxetik kanpo ere egin behar delakoan nago. Kaixo, Ene kexa bat edo bi jarri nahi dut, hitz hauen bitartez: 1: Lehena azken unekoa, Caja Laboraleko orrian sartzean, bide batetik behintzat, Caja Laboral Netek hauxe dio: Su petición no puede ser atendida por el momento. Por favor, vuelva a intentarlo pasados unos minutos. Si el problema...
Read MoreOrio ez da urre jada
Hendaia ezponda –handi– batean dago, bide zenbaitek mugarrituta dago ezponda. Route de la Glacière delakoak, besteak beste. Bertan nengoen honen aurreko testua idatzi nuenean. Hendaia herri berria da, eta toponimia ere halatsu. Erdararen itzulpenak ondoren heldu dira. Hots, frantsesez pentsatua eta jarriak dira, horietako asko. Sinesgarritasun gutxikoak batzuk: Route de la Glacière, glaziarra Hormategiko Bidea izendatu zuten Herriko Etxeko euskal(dun) funtzionarioek. Horren adibide andana...
Read MorePolitikaz (euskaraz)
Hemerotekari begira ari naiz, nire partikularrari. Berria egunerokotik moztutako txatalak birpasatzen ari naiz: 1: EAEko Euskararen Legeak 30 urte erreportajea kari, besteak beste, hauxe irakurri dut: “Oraingo legeari eutsi nahi diote EH Bilduk ez beste alderdiek”. 2: Beste txatalen bat ere hostokatu dut. Soslaia: Rafael Bengoa. Euskararen –politikaren eta politikaz oro har– inguruan zerbait idaztera ausartuko nintzelakoan bazter utzi nituen berri horiek. – Gauza ahal naiz...
Read MoreHendaia
Hendaiako goialdean nenbilela, Orio auzo aldean, Route de la Glacière bidetik gertu, Bidasoaz beste aldetik heldu zait SOS deia: “Mikel, Boga egiteari utzi behar diogu. Bestela ere, segitzeko prest?”. “Bai”, erantzun diet Hitzako arduradunei. “Hitza hitz” sos urri garaia izanagatik. Bogatzeari utzi barik, norabidea zuzendu dut, baita traineru honen lerro-buruaren Ha zuzendu ere: Hendaika izanen da engoitik. Bidenabar, lagunen deia profitatu dut Hendaia bestela ere...
Read MoreGure ikastola
Abadiako Nekatoeneatik nator, Ekhiñe Egiguren idazlearekin solasaldi goxoa izan ondoren. Gure historia ezagutzeko beharra azaldu diot, baita jendeok oinez ibiltzeko dugun beharra ere. Aitzina noa. Bideko panoa irakurri dut: “Bazoitzak (sic) bere (h)ondarrak eta itsasoak ekarritako beste (h)ondakin bat bilduko balu… Itzultzean zakaruntzi (sic) bat duzue. Mimesker (sic)”. Chemin Ascoube-Fagady / Ascoubia-Fagadi bidea, irakurri dut aurrerago Askubia baserri politetik pasatzean. Askubia...
Read MoreAbadia edota Ravel
Anton Abadia dut hizpide. Haren gaztelua behatzen dut nagoen tokitik, alemaniarrek II. Mundu Gerra kari eraiki zuten bunker baten gainetik. Gibelean daukat Jauregia, zeru-mugan itsasoa, labarrak eskuinera, Tonbak aitzinean. Lur eremu honen jabe ohiak geografia landu zuen. Puntu kardinalak seinalatzen dituen harri-multzo bat paratu zuten bunker honen gainean. Errukigaberen batek suntsitu du ondarea. “Erromatarrak, bikingoak, alemaniarrak iragan ziren gure lurraldetik, alta, giza historian ez...
Read More

Iruzkin berriak