Katebegia
    Hasiera » Politika » Konbentzituta nago, zalantzarik gabe
    urt28 0

    Konbentzituta nago, zalantzarik gabe

    Atalak: Politika

    Konbentzituta nago, zalantzarik gabe

    Konbentzituta nago, zalantzarik gabe

    Aieteko Adierazpena zabaldu zenetik luze joan da, eta are luzeago eta mantsoago bake prozesua abiatu nahi dutenentzat. Denbora kontu da. Denbora, dirua bezala, asko edo gutxi neurtezina da baina. Berau nork kontrolatzen duen arau.

    Azken 30 urteotako abangoardia –eta honen akolitoak– ari dira bake eta normalizazio prozesua finkatu nahian. Etsai zuzenek, bi estatuek –eta hauen akolitoek– euren erabateko garaipena ezarri nahi dute, sine qua non. Abangoardiak hamaika pauso emanda ere, azkena du beti eskas. Auto-suntsiketa eskatzen diote etsaiek, baita autokritika eskatu ere. Hau ere eskas du eta.

    Trantsizio garaian, estatu(ar)ekin negoziazioa Luz y taquígrafos zirela medio egingo zela zioen abangoardiak. 30 urteren ostean, Brian Currin buru, Nazioarteko Harreman Taldearen ardura da gatazkaren amaiera “ordenatua” bideratzea. Nork daki ezer, baina? Lehendakari berri Iñigo Urkulluk dioenez, bera ere diskrezioz ari da. Presoen gaiaz ari zen. Adibiderako diot.

    Botereek –eta hauen akolitoek– daramate bake eta normalizazio balizko prozesuaren kontrola. Halaber, nork “kontrolatzen” ditu kontra-boterean jardun dutenak,  eta hauen akolitoak? Alegia, auzi historiko politikoa eta 30 urteko gatazkaren beraren ondorioak ebatzi behar dituzten eragileak  –Lizarra-Garaziko Akordioa eta Loiolako elkarrizketako eragileak gogoan– ez dira jada “agerian”  ari. Nazioarteko Harreman Talde aditu batek eginen du “euren” lana!?

    Garaipena? Porrota? Independentzia eta Sozialismoa edota Euskal Estatua soflamak (h)istori(o)a izatera pasa dira une batez. Ados. Beharko! Edo, ez ados. Ez beharko ere! Baina, gutxienez, aitor dezagun abangoardiak –ez honen akolitoek eta euskaldunok orobat– parlamentatzeko eta negoziatzeko ahalmenik ez dutela –edo dugula–.

    Anartean, politikariek nola, politika aztertzen duten eguneko kazetariek (tira, Internet ere egunerokoa da) espiritu honen hitzak barruratu behar dituzte: “Estoy absolutamente convencido” eta “sin duda alguna”. Iturri fidagarriak dituzte, hara! Edota, bestera, iturri horiek ezean, bakoitzak bere parrokia aseko dituen erretorika berriak “asmatzen” ditu. “Betiko iturritik heldu den ur berria” edatea da kontua, antza. Iraganeko abangoardiak nahi duen bake eta prozesu ereduaren aldean idazten duten agerkariez ari naiz.

    EAEko telebista publikoaz (ETBz) eta gure jendarteaz baditut ere zenbait galdera eta aburu:
    Zer espero daiteke 30 urte eta gero, “igandeetan 14 minutuko euskarazko albistegiak eta gaztelaniazko 65 minutukoak” onartzen duen jendarteaz? Edota, telebistako saio izarra El conquistador duen populazioaz. Sareko %24 ikusleen arreta bereganatzen duen jendarteaz? Zer espero daiteke EITBko publizitate eslogan batek “Ni ez naiz ergela” edo “yo no soy tonto” etengabeko matraka “jasaten” duen gizarteaz? Zer espero daiteke “gure” gizarte zibilaz? Boterea ez da tontoa, ez! Ergela gizartea –gehiengoa?– bera da.

    Zalantzarik gabe, konbentzituta nago

    Zalantzarik gabe, konbentzituta nago

     

    Ulertzekoa da bai –ez onartzekoa horregatik–, herri honen delako abangoardiak heldu den aro berriari zioen “beldurra”. Izan ere, hasi orain desobedientzia zibila aktibatzen.

    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Asurmendi

    1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. ARGIAko kazetaria. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

    Jarraitu @masurmendi @masurmendi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itxaro Borda, esperantzan
    • Jean-Michel Galant: “Gero eta gaizkiago komunikatzen da”.
    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic)
    • Rafaela Romerorekin (ETAk eseri nahi du, PPren Espainiako Gobernuak ez)
    • Pellot biribila

    Iruzkin berriak

    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic) | Katebegia --> I. eta II. Mundu Gerretan hildakoen omenezko zentroak
    • Emilio Lopez Adan, borroka armatuaz mintzo | Zenbat Gara --> ETAren estrategia armatuaren historiaz
    • Orio ez da urre jada | Katebegia --> Hendaia
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • ARGIAko Abarrak
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Erlijioa
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA