Katebegia
    Hasiera » Ekonomia » Muga psikologikoarena gezurra eta ameskeria da
    urt19 0

    Muga psikologikoarena gezurra eta ameskeria da

    Atalak: Ekonomia, Politika

     

    Laborantza Ganbara, Iparraldearen biziraupenerako  eredua

    Laborantza Ganbara, Iparraldearen biziraupenerako eredua

    Iparraldeaz: 2. partea (Euskal Herri osoa barne)

    Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbarak  zortzi urte bete eta ospatzen ditu! Bejondeiola Ganbarari eta ganbararen ostalertsei.

    Aurreko artikuluak bezala, gogoeta honek ere Industria Ipar Euskal Herrian du abiapuntu. Ekonomia oro har, eta orobat politika:

    1/ Ekonomiaz: abertzaletasunaren izenean diharduten politikariek (EH Bai) ez badute argi eta garbi, Iparraldean bereziki, politika ekonomia dela, Lurralde Elkargoaren bidezko ekimen politikoak ez dira aski izanen (ezta gutxiagorik ere) Frantziako kolonizazioaren ondorioak gainditzeko eta herri honen eraikuntza bermatzeko.

    Eredua –ez dut deus berririk erraiten– Laborantza Ganbararen filosofiaren ekinbidean dago. Laborantza Ganbararen eredua miraila eta miraria da. Ekonomiaren beste arloak ere halatsu egituratu litezke. Erreportajean ageri dira arlo horretako eragileen ahalak eta ezinak. Industriari dagokionez, hala nola turismoari dagokionez ere bai.

    Gauza bera pentsa dezakegu tokian tokiko goi-mailako irakaskuntzari buruz. Itxura batez, kimera dirudi. Izan ere, ez da laborantzaren esparrua bezala. Hots, herri honen nortasuna eta berezkotasuna, hein batean –herria eta euskara– oraino ere lurrari atxikia bizi baitira. Alabaina, nork pentsa zezakeen duela 40 urte, gaur egungo Seaska izango zenik. Nork ere, AEK? Beraz, zerk galarazten du pentsatzea Iparraldeko eragileek berezko unibertsitatea eratuko dutela hurrengo 30 urtetan?

    2/  Formazio eta komunikazioz: Seaska eta AEK fenomeno sozialak  aipaturik, ezin hedabideen alorreko Euskal Irratiak  (gora)aipatu gabe utzi. Ez dago dudarik, tokian tokiko hedabideek eta egin moldeek lagundu(ko) dute Ipar Euskal Herria historiako kolonizaziotik ateratzen.

    3/ Kulturarekikoak –kultura zentzu zabalenean–: kultura berri baten aldeko parioak eraberrituko du Iparraldea, baina kultura horrek gaur egun herri hau menperatzen duen kultura politikoaren (frantses kultura politikoaren) bestelakoa izan beharko du. Hexagonoak mendez mende sarrarazitako kultura politiko moldearen analogoa garatzen ez da herria antolatuko eta emantzipatuko. Une honetara iritsita, egitura politikoa (Lurralde Elkargoa, anartean onartzear) eskuratu duzulako, horren bidez herri hori menperatu zaituen “Estatu horren parean” (erraiteko molde bat da) ari zarela pentsatzea ameskeria da.

    Hona, ameskeriaz ameskeria, Iparraldean nahiz Hegoaldeko herritarrok, areago abertzaleok, uxatu hala nola barneratu beharrekoak –ene harroan erranak–:

    –  Ezin da ulertu herri honen (Euskal Herri osoaz ari naiz) emantzipazioa, bere historia ulertu gabe. Historia aipatzeak, mugak aipatzea dakar. Muga fisikoak –lurraldearekikoak– eta kulturen arteko mugak.  Alta bada, otoi eta arren, ez barnebildu horiek guztiak, euskaldunon artean omen –ei eta bide– ditugun muga psikologikoak aipatzearekin. Muga psikologikoarena gezurra eta ameskeria da.

    – Euskaldunon mugak, hegoaldekoen artean lehenik, eta areago hegoaldekoen eta iparraldeko euskaldunon artean, muga kulturalak dira (ekonomiarekikoak, politikarekikoak, hizkuntzarekikoak, historiarekikoak…) . Kulturaren bi osagai nagusiak ekonomia eta hizkuntza direlarik.
    Onar dezagun Hegoaldekok zenbat dugun espainol izaeratik eta lehen muga jausten hasiko da. Hala berean Iparraldean, frantses izaeratik zenbat duten onartuz gero jautsiko dira ere bertze hainbertze muga. Onar dezagun halaber, ingelesez nagusitzen doan kultura estatubatuarraren bidez, ustez eraikitzen diren zubiek zenbat muga ezartzen dituzten. Izanez ere, herritik hirira, 30 urteetan teknologiaren bidez oro har, eta Irteneten bitartez berebat, hiri-baso- zibernetikoan murgilduta bizi baikara.

    Munduko bi hizkuntza nagusi gure baitan ditugula, hirugarrena baitaratzen ari da, geure ekoizpenerako bitartekorik gabe, lurrik gabe, hizkuntza sendorik gabe, ba al dago euskaldun izaterik?
    Ez dut arrapostu ezkorrik, ez baikorrik. Bertzerik gabe, galdera bera parioa da. Pario, apustu, erronka eta desafio!
    Izan ARGIAko bazkide: Astekariko harpidedun edo webgunearen laguntzaile.

    Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.comen laguntzaile

    Iruzkina idatzi Erantzuna deuseztatu

    Zure e-posta helbidea ez da inoren ikusgai izango.
    * Bete beharreko eremuak

    *

    *

    HTML etiketa hauek erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

     

    Mikel Asurmendi

    1958an jaioa. Zumarragarra eta urretxuarra, nahiz batzuentzat ezinezko bitasuna izan. ARGIAko kazetaria. Politika esparrutik literatura eremura doan jendarteko gaiak jorratzen ditut normalean, Hendaia munduaren epizentroa izaki.

    Jarraitu @masurmendi @masurmendi(r)en Txioak

    Azken bidalketak

    • Itxaro Borda, esperantzan
    • Jean-Michel Galant: “Gero eta gaizkiago komunikatzen da”.
    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic)
    • Rafaela Romerorekin (ETAk eseri nahi du, PPren Espainiako Gobernuak ez)
    • Pellot biribila

    Iruzkin berriak

    • Le 8 mai: Gudari ohien bidean (sic) | Katebegia --> I. eta II. Mundu Gerretan hildakoen omenezko zentroak
    • Emilio Lopez Adan, borroka armatuaz mintzo | Zenbat Gara --> ETAren estrategia armatuaren historiaz
    • Orio ez da urre jada | Katebegia --> Hendaia
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)
    • Itzain --> Politikaz (euskaraz)

    Artxiboak

    • Maiatza 2013
    • Apirila 2013
    • Martxoa 2013
    • Otsaila 2013
    • Urtarrila 2013
    • Abendua 2012
    • Azaroa 2012
    • Urria 2012
    • Iraila 2012
    • Abuztua 2012
    • Uztaila 2012
    • Ekaina 2012
    • Maiatza 2012
    • Apirila 2012
    • Martxoa 2012
    • Otsaila 2012
    • Urtarrila 2012
    • Abendua 2011
    • Azaroa 2011
    • Urria 2011
    • Iraila 2011
    • Abuztua 2011
    • Uztaila 2011
    • Ekaina 2011
    • Maiatza 2011
    • Apirila 2011
    • Martxoa 2011
    • Otsaila 2011
    • Urtarrila 2011
    • Abendua 2010
    • Azaroa 2010
    • Urria 2010
    • Iraila 2010
    • Abuztua 2010
    • Uztaila 2010
    • Ekaina 2010
    • Maiatza 2010
    • Apirila 2010
    • Martxoa 2010
    • Otsaila 2010
    • Urtarrila 2010
    • Abendua 2009
    • Azaroa 2009
    • Urria 2009
    • Iraila 2009
    • Abuztua 2009
    • Uztaila 2009
    • Ekaina 2009
    • Maiatza 2009
    • Martxoa 2009
    • Otsaila 2009
    • Urtarrila 2009
    • Abendua 2008
    • Azaroa 2008
    • Iraila 2008
    • Uztaila 2008
    • Ekaina 2008
    • Apirila 2008
    • Martxoa 2008
    • Urtarrila 2008
    • Abendua 2007
    • Azaroa 2007
    • Iraila 2007
    • Uztaila 2007
    • Ekaina 2007
    • Maiatza 2007
    • Apirila 2007

    Atalak

    • Antzerkia
    • ARGIAko Abarrak
    • Artea
    • Azpiegiturak
    • Ekonomia
    • Energia
    • Erlijioa
    • Euskara
    • Gizartea
    • Hedabideak
    • Hezkuntza
    • Historia
    • Hizkuntzak
    • Kirola
    • Kulturgintza
    • Literatura
    • Musika
    • Natura
    • Nazioartea
    • Osasuna
    • Politika
    • Sailkatugabeak
    • Zientzia eta teknologia
    • Zinema

    Meta

    • Hasi saioa
    • Sarreren RSSa
    • Iruzkinen RSSa
    • WordPress.org

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA